Alex Etxeberria

uztarria.com1 2012ko urr. 18a, 18:00
Alex Etxeberria
Urriaren 21ean izango diren Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetako EAJren Gipuzkoako zerrendan, laugarrena da Alex Etxeberria. Hauteskundeez eta EAJk dituen asmoez, zuek egindako galderei erantzuten izango da Etxeberria Uztarrian.

1. Kaixo, arratsaldeon! Niri batez ere lanpostuak sortzeko bidean zein neurri bultzatuko zenituzketen jakitea gustatuko litzaidake, jakinaren gainean izanda errezeta majikorik ez dagola. Uste dut hau dela momentu honetan azpeitiarrok eta euskaldunok dugun kezkarik nagusiena. Zorte on!!
Ioritz

Kaixo Ioritz. Ados gaude errezeta magikorik ez dagoenarekin, eta ados gaude baita ere gaur gehien kezkatzen gaituen arazoa, langabezia eta ekonomiaren beherakada direla. Lana aurkitu nahi duenarentzat, lana izatea, aurkitzea eta bera kalitatezkoa izatea dira nahiak, dendari batentzat, autonomo batentzako, ekonomiaren mugimendua, ekonomiaren gurpila gelditzen ari dela esango digute, kalean dirurik ez dutela nabaritzen esango digute. Gure ustez ekonomia suspertzen dugu erronkarik handiena, eta horretarako Administrazio guztiek, gure ehun produktiboaren alde lan egin behar dute. Euskal ekonomia nabaritzen duen atributua, bere ehun produktiboa da, eta azken urteetan lehiakortasuna galtzen ari da. Ehun produktiboa internazionalizatu behar dugu, baino ez ehun produktiboa bakarrik, herria, Euskadi bera internazionalizatu behar dugu. Ezin dugu azken Eusko gobernuak bezala ikerkuntza, garapena, edo berrikuntzaren alde izan duen jarrera epela izan. Benetako apustua izan behar du.
Aste honetan Donostian eta Bilbon, mundo osoko lehiakortasunean adituak diren 500 aditutik gora bildu dira. Bertan Urrestilakoa den Aranguren andereak dioeneann dago beste kakoetako bat. Enpresen arteko elkarlana bultzatu, espezializazio adimenduna landu, esportatu eta internazionalizatu. Baino aldi berean heziketa alde batera utzi gabe, heziketa eta langileen trebakuntza indartuz. Eta langile gazte eta berrientzat plan bereziak gauzatuz.
Baino guzti horretan bada beste klabe bat, euskal nortasuna indartu beharra. XXI garren mendean lurraldeek bere nortasuna eman behar diote eskaintzeen dituzten produktu eta zerbitzuei. Ibarretxek laburbiltzen duen bezala I+D+I+k , kulturaren ?k? ahaztu gabe.

2. Kaixo Alex, ez dut dudarik ere egiten EAJak irabaziko dituela hauteskundeak, Gipuzkoan ere gorakada nabarmena egingo duela. Gipuzkoan, lehia abertzaleen artean izango da, eta bien artean ezberdintasunak nabarmenak dira. Zure alderdia 35 urtetan lanean ari den bitartean, BILDU pankarta aurrean eta atzean dabil aldi berean, Kontzierto EKonomikoa ez omen da beharrezkoa (hemengo diruak bertan kudeatzea), Plan antikrisietan ez omen dute sinesten (8.200 denda eta enpresa itxi dira GIpuzkoan), atez ate kanpaina era absolutistan ari dira kudeatzen... Politika egiten ikasi egin behar dute oraindik, eta 35 urte atzetik dabiltza. ANIMO!!!
Ni Neu

Eskerrik asko, Ni Neu. Egia da 35 urtean EAJ lanean ari dela, eta ezker abertzaleak bere ibilbidea aldatu berri duela. Dena den egia da baita ere adostasunak eta akordioak bilatu beharko ditugula denon artean ditugun erronkei aurre egiteko.Hainbat arlotan adostasunak beharko ditugu aurrera egin nahi badugu.

3. ze egingo zenuke daukagun krisi honetatik ateratzeko?
marian

Kaixo Marian, Lehenengo galderan eman dudan erantzuna osatzen saiatuko naiz. Lehen esan dut gure herriaren lehiakortasuna landu behar dugula. Eta apustu horretan asmatu egin behar dugu. Baino krisi ekonomikotik ateratzeaz gain , nola ateratzen garenak ere garrantzia handia du guretzat. Guretzat ekuazio beraren bi helburu dira hazkuntza eta justizia soziala. Eta biak lortu behar ditugu. Europa krisian dagoen arren, mundua, bere orokorrean hazten ari da, eta hor kokatu behar dugu gure lurraldea. Munduan hazkundea bilatu behar dugu baino ez edozein eratara, justizia soziala bermatuz egin behar dugu. Polikiago aterako bagara ere denok atera behar gara. Alderdi batzuk hazkundea bakarrik nahi dute, beste batzuk berriz justizia soziala nahi dute baino ?deshazkunde? eta endogamia batetik eta hori ez da posible. EAJk 1932tik bere programa eta gobernatu duen guztietan, justizia sozialaren alde apustu egin du eta aurrera egin du bide horretan, hazkunde ekonomikoaren bidetik. Beraz krisitik ateratzeko balore batzuk berreskuratu behar ditugu, gureak diren baliok, esfortzua, dignitatea, errespetua, ondo eginiko lana, kuriositatea? Baloreak landu eta berriro ere ehun produktiboaren alde apustu sendoa egin.

4. Zer diozu independentziaz? Euskal Herria aske bat defenditzen duzu ala zure alderdiak defendatzen duen bezala, espaiñiarekin ezkondutako Euskadi bat defendatzen duzu?
Ainara

Kaixo Ainara. Gure alderdiak betidanik Euskal Herri independente bat defendatu du, zazpi lurraldez osatutako Euskadi aske bat. Hori da gure nahia baino ez inoren kontra, gure herriaren alde baizik. Gure herritarren ongi izatea nahi dugulako, inguruko beste herri guztiekin errespetuz eta elkartasunez ulertzen du alderdiak etorkizuna. Eta hori lortu ahal izateko eta denok hori lortu dezagun dabil lanean sortu zenetik. Herri honen ongi izatea nahi dugulako definitzen gara abertzale, herri honen alde egin nahi dugulako baino ez inoren kontra. Eta hurrengo legealdia, legealdi garrantzitsua izango da zentzu horretan pausoak eman ditzagun, autodeterminazio eskubidearen alde akordioak lortuz.

5. Zein pauso jarraitzeko prest zaudete Euskal Preso Politikoak etxean izan ditzagun? Etxean nahi badituzue behintzat?
Axun

Hola Axun. Gure programan 22. orrialdean dago gure konpromisoa eta ekimena. Guk espetxe politika berri bat eskatzen dugu, non presoen dispertsio amaitu dadin.

6. Aupa Alex. Zergatik uste duzu galdu duela azkenengo urteetan hainbeste indar EAJk. Egia da Nafarroan eta iparraldean ez duela inoiz hainbeste indar izan; baina azkenengo urteetan indar handia galdu du Araban, eta zer esanik ez Gipuzkoan (Azpeitia da horren adibide nabarmena). Bizkaiak eusten dio. Zergatik izango da? Bere politika Bizkaian zentratzen delako? Sabino Arana han jaio zelako?...
Gazte bat

Kaixo Gazte bat. Egia da EAJk azken aldian zenbait lekutan gobernutik kanpo gelditu izan dela, eta herri batzuetan kasu Azpeitian indarra galdu duela. Baina ez da egia Euskal Gizartearen ez eta Gipuzkoar gizartearen babesa galdu duenik. Eta ez nago ados zurekin EAJren politikak Bizkaian zentratzen direnarekin , are gutxiago Sabinotaz diozunarekin, Euskal Herri osoarentzat egiten bai dugu lan. Gure nahi eta helburuak herriak ezagutzen ditu, eta gu herriren nahiak eta helburuak islatzen eta betetzen saiatzen gara. Seguru nago bide horretatik, babesaz gain hurrengoetan berriro ere gobernuan jarriko gaituela herriak.

7. Kaixo Alex! Euskal Herriko independentista asko Kataluniara begira ari dira azkenaldian. Egoera ekonomikoak burgesian eraginda, besteak beste, CIUk postura aldatu eta indepentziaren alde lanean jarri du. Euskal Herrian EAJk ez du horrelako jarrerarik hartu. Zergatik izan daiteke hori?
Gazte bat

Kaixo Gazte bat. Ez EAJk eta ezta BILDUk ere. Kataluina, Flandres, Eskozia, errealitate desberdinak dira denak. Europan bere lekua bilatu nahi duten herriak dira, bakoitza bere nortasun, indar eta denborak kudeatuz. Gure helburua Euskadi nazio bat Europan deritzogu, eta horren alde akordio bat bilatzen saiatuko gera hurrengo legealdian. Orain arte horretan ibili da EAJ. Hankak lurrean dituela baina helburuak galdu gabe eta egoera gogorrenetan gainera. Helburua lortzeaz gain, nola lortzen den ere garrantzitsua delako, mehatxurik gabe, bortxakeriarik gabe eta herritarren adostasunak , akordioak landuz egin behar dugu bidea.

8. Kaixo Etxeberria jauna: Jakin ahal izan dugunez, EAJ alderdiak Zubietan errauskailu bat egiteko asmoa du, edo gustatuko litzaioke hala egitea ahal izango balu. Jakina da errauskailu horren erabilpena ziurtatzeko zabor asko behar dela, ziurrenik EAE-n sortuko dena baino gehiago. Hala eta guztiz ere, Urkulluren adierazpenetan entzun ahal izan dugu euskaldunok birziklatzearekin kontzientziatuta gaudela eta herritarrok hori egitea dela zentzuzkoena eta arduratsuena. NIk hor kontraesan bat ikusten dut, izan ere, birziklatzen badugu zaborra kanpotik ekarri beharko da errauskailua erabili ahal izateko eta hori dirua kostatzen da, beraz, ez da komeni. Baina, bestalde, Urkulluk birziklatzera bultzatzen gaitu. Orduan hau da nire galdera: Zer da benetan EAJ alderdiak herritarrengandik nahi duena, birziklatzea edo ez birziklatzea?
herritarra

Kaixo herritarra. Gure modeloa, Gipuzkoako Batzar nagusiek defendatzen duten modeloa da, PIGRUG deritzona, plan integrala da, ez zatikakoa, eta europar direktiba edo zuzenbide guztiak betetzen dituena, eta noski birziklapenaren alde egiten dugula.

9. Zergaitik zaborren atez atekoarekin sortu duzue horrelako iskanbilla, ez al da egia europar parlamentuan 2020rako erraustegien erradikaziorako honespena eman duela zure alderdiak? Biagarria da 2013an erraustegi bat sortzea, horren bizi laburra izan behar badu? Orduan zer, zein da irtenbidea??? Atez atekoaren aurka zaudete, baina 2020rako errausketek amaituak behar lukete. Zure ustetan zein iritzi merezi du, ondakin organikoen (kontainer marroia) giltza eskatu eta gero zabor ontziak pinturaz bete eta sabotaia besterik egiten ez duen hiritarrak? Utz ezazue honura politikoetan pentsatzeari eta pentsa ezazue pixka bat herriaren beharretan.
sabino orlegi

Kaixo Sabino. Ez dut uste Europar Parlamentuak dioena ongi ulertu duzunik. Europak dioena birzikla litekeena ez erretzeko da, birzikla litekeena ez erre. Baino birzikla ezin denaren balorizazio energetikoaren alde egiten dute europar erabaki guztiek, eta hori defendatzen dugu guk ere. Europak garbi daukana da zabortegiak itxi behar direla . Eta hori ikusteko Europan errauskailuak non dauden eta nork erabiltzen dituzten begiratu besterik ez dago. Aurreratuenek errauskailuak dituzte. Aldiz zabortegiak non dauden begiratzen ba dugu atzeratuenak ikusiko ditugu. Gure apustua garbia da, ipar aldeko lurraldeekin konparatu nahi gara eta baliabide guztiak ongi erabiliak izan daitezen nahi dugu .

10. Hondakinen kudeaketa dela eta, badakigu zein den EAJ/PNV-ren postura. Berziklatzearen alde azaltzen zarete baina azkenean zuen benetako helburua erraustegia egitea da. Badakigu erraustegiak zer nolako kalteak dakartzan eta noski, inork ez du nahi bere etxe ondoan horrelako infraestruktura kutxakorrik.Zuek erraustegia egitea erabaki zenutenean herritarren firmak ez zenituzten kontutan hartu eta orain zergatik ari zarete konsulta eskatzen, zuek urte hauetan nahi dezuten guztia egin dezutenean, AHT, Erraustegia,... inongo konsultarik egin gabe?? prest egongo al zinake horrelako erraustegi bat zure etxe ondoan eraikitzeko??
Amaia

Kaixo Amaia. Ezaguna da ?Not in my backyard?, ingeles esaldia. Ez ditugu gure etxe ondoan ehortz etxeak nahi, ez ditugu drogadiktoen zentroak nahi, ez ditugu espetxeak nahi. Ez eta tabernak, edo zarata ateratzen duen denda , ibilbide edo jardunik . Denok nahi dugu gure ingurunea ahalik seguruena eta erosoena. Baino Paris erdian errauskailuak daude, Vienan eta hainbat lekutan. Nik Bizkaian dagoen Zabalgarbi bisitatu nuen orain urte bete, eta martxan ikusi . Eta Gipuzkoan dugun edozein, fundizio txikik baino gutxiago kutsatzen duela ikusi nuen. Beraz edozein fundizio edo fabrika nire etxe inguruan edukitzeak egingo zidan eragina egingo zidala uste dut errauskailu bat etxe ondoan izateak. Eta parte hartzeari dagokionez, Gipuzkoako Batzar Nagusietan norma bat onartu zen aurreko legealdian. Parte hartzearen inguruan Europan dagoen aurreratuenetakoa, gure alderdiak bultzatu zuena. Gaur egun unibertsitate askotan ikasi eta adibide bezala erabiltzen dena. Beraz parte hartzearen inguruan azken legealdian urrats garrantzitsu bat eman zen Gipuzkoan, gaur egungo aldundiak erabili nahi ez badu ere.

11. Zuen Politika Ekologikoa nola justifikatzen duzue? Urte askotan joan zarete naturak egiten duenaren aurka, eta Gipuzkoan Bilduk berdina egiten jarraitzen duela ikusten dugu egunero. Eta ez naiz atez atekoaren inguruan ari. Ondorioz, nire galdera honakoa da, noiz utziko diozue naturari egokitutako arloak ikuspuntu EKOnomiko batetik begiratzeari eta naturaren portaerak jarraitzen hasi. Hau da, mugak kendu babestutako eremua Euskal Herri guztira zabalduz eta ez soilik uharte bakartietara(adibidez, parke naturalen mugak), makroproiektuak gelditu... Azken batean gaur egungo GIZARTEAN (eta ez PNVn bakarrik) ikusten den EKOnomiatik EKOlogiarako urrats hori emateko prest al zaudete? Nola emango zenukete urrats hori? Sorte on, eta zaindu izadia.
eko

Kaixo eko. Aspaldi danik ari gara ekologiaren alde gure alderdian, eta jasangarritasunaren alde. Guk garapen jasangarria bultzatu nahi dugu, baina gizakia eta bere ongi izatea ere hor barruan delarik. Gure ustez lehen sektoreak, energia berriztatzaileak,ingumenarekin errespetua duten politikak ezinbestekoak dira. Baino gizakiak bere lekua izan behar du mundu horretan . Guk giza garapen jasangarria landu eta bultzatu nahi dugu.

12. Kaixo Alex. Zer iruditzen zaizu orain egiten dituzuten promesak 6 hilabetera errebisiora eramatea, eta ez baldin badira bihurtu, beste 3 hilabete zuzentzeko, eta berdin jarraituz gero, kalea bidaltzen badizuete??? Lantegietan normalean lana gaizki egiten badezu.."patitas a la calle" ezaten dana.
Jacques Villeneuve

Kaixo Jacques Villeneuve. Gure ustez gobernu batek edo administrazio batek gardena izan behar du, egia esan behar du. Bere emaitzak erakutsi eta egitasmoak ebaluatuak izan behar dute. Gaur egungo gizarteak gero eta medio gehiago ditu hori ala izan dadin eta gizarteak parte hartzea, informazio eta kontrola eskatzen ditu. Orain gutxi ebaluatu dira espainiar estatuko, administrazio desberdinen gardentasun maila. Eta ondoen kokatuak Bilboko udala eta Bizkaiko aldundia agertu dira. Guk gardentasunean sinesten dugu eta ondoren herritarrek beren botoekin, bakoitza bere lekuan jartzea espero dugu. Informazioa eta gardentasunarekin.

Agurra

Eskerrik asko denoi. EAJ hauteskunde hauetara 3500 pertsona pasak parte hartu duten egitasmo batekin aurkezten da. Egitasmo parte hartzailea, konprometitua, errealista, eta lehentasun garbiak dituena. 171 konpromiso eta 607 ekimenekin. Gure programak eta nahiak hiru lehentasun ditu, gure herriaren nahiekin bat egiten duten lehentasunak.
Krisitik atera eta lanpostuak sortzea.
Zerbitzu publikoen defentsa, osasuna, hezkuntza, eta zerbitzu sozialetan .
Euskal nortasun ekonomiko eta kulturala Euskaditik mundura proiektatzea.
Helburu eta lehentasun hauek babesten badituzu, hurrengo igandean, zure botoa beharrezko dugu.

Eskerrik asko