Mirari Astigarraga eta Idoia Unanue

uztarria.com1 2012ko mai. 29a, 19:00
Mirari Astigarraga eta Idoia Unanue
Nepalgo hainbat umezurtzen egoera hobetzeko lanean dihardu Child Bright Fundazioa eta, asmo hori lortu eta han garatzen dituzten proiektuen berri emateko lanean ari dira Astigarraga eta Unanue azpeitiarrak ere. Aurten ere Futbol 7-ko txapelketa antolatu dute eta tonbola jarriko dute Sanjuandegin, besteak beste.

1. Nik galderaik eztauket. Zorionak ematie bakarrik eiten ari zeaten lanagatik.
Mikel

Eskarrikasko Mikel, eskertzea benetan. Esatie bakarrik laguntzeko prest daonantzako tokiye beti izengo deula.

2. Kaixo, fundazioa ezagutzen ez dudanez ona hemen galdera batzu: Zer da Child Bright Fundazioa? Azpeitia mailakoa edo handiagoa da? Zenbat bazkide dituzue? Nola Kudeatzen duzue jasotako laguntza? Fundazioko norbait al dago Nepalen? Animo eta jarraitu horrela!
Igor

Baliabiderik ez duten Nepaleko umeeri laguntzeko sortu zen Fundazioa da.
Child Bright Fundazioa estatu mailan sortua da, bertan lanean eta laguntzen diardugun guztiak boluntarioak gara eta berezitazun hori du, hemen gasturik ez bait dugu sortzen eta ateratzen den guztia Nepalera dijoa. Esan beharra dago, askotan gertatzen den bezala kasu hauetan, nahi baino jende gutxiago gaudela.
Nepalen bertako jendea dago lanean eta diru kontu guztiak hemendik kudeatzen ditugu, beti ere gutxienez urtean behin fundazioko norbait bertara joaten da.
Eskarrikasko zuri ere.

3. Zenbat umezurtz ari zarete laguntzen momentu honetan fundazioaren bidez?
Bati

Hiru umezurtz etxetan 87 ume daude.
Honez gain bere familiekin dauden hamaika umeri laguntzen ari gara. Famili hauen egoera oso larria zenez eta ume hauen etorkizuna kalean amaitzea zela ikusirik, beraien familietan laguntzen saiatzen ari gara. Azken finean gure ustez hori bait da hoberena denontzako.

4. Jun dan urtien Xanjuandeiko festatan tonbolie jarri zenuten. Aurten e jarri beher? Exitue izentzan iezkue, ezta?
iep

Ba bai, aurten ere bertan izango gea, dagoeneko dena martxan degu.
Ustekabea izan zen guretzako, alde batetik parte hartu zuten Azpeitiko merkatari eta tabernari guztien arrera ona, bestetik jaietara gerturatu zen jendearen parte hartzea eta nola ez jaietako antolakuntzaren eskuzabaltasuna.
Aurten ere parte hartzea oso zabala izaten ari da naiz eta egoera ekonomikoa ez den oso ona eta bihotzez eskertzea besterik ez zaigu gelditzen.
Hori bai, aste buru honetan ETORRI PARTE HARTZERA!!!

5. Nik galderak baditut bai, baina jendeari egiteko. Ba ote dakigu zenbat lan egiten duzuen tonbola dela, futbol txapelketa dela eta abar? Eskertu edo estimatzen ahal degu behar adiƱa? Nik zuen erantzuna badakit, baina gogoratu hor izango naizela nire apurtxoa laguntzen, eta nire miresmena eta estimua badituzuela.
JUANTXO

Naiz eta gu bion izenak agertzen diren hemen, esan atzetikan hi bezela jende gehiago dagoela ezkutuan lan egiten ari dena eta zuek denok gabe ere hau ez dela posible.
Ezin dugu esan gabe utzi, Futbol-7ko txapelketan ere jendearen laguntza ikaragarria jasotzen degula, urtero esku bat botatzeko prest.
Mila esker ixilpean laguntzen ari zareten guztiori eta ekintzetan parte hartzen dezuen horori.

6. Kaixo! Krisi garai hontan antzeman al dezue zailtasun gehiyo dauzkela jendiek, laguntzeko orduen, ala berdin jarraitu dezue zuek?
Ager

Gehien nabaritu den zailtasuna ekonomikoa da, bai Fundazioak dituen hileroko ekarpenetan eta baita laguntza ekonomikoa jasotzeko garaian ere.
Azpimarratu beharra degu Azpeiti mailan antolatzen ari garen ekintzetako parte hartzea momentuz haundia izaten jarraitzen duela.

7. Zertan eo zenbateaino laguntzen die Nepaleko umiek zuen ekimenan bidez? Esan nahi detena da, guretzat hemen huxkeiye dana hareako laguntza potentie izen al leike? Ta nola bideratzea han hemen ematean laguntza hori?
Txapar

Bai, egiye da hemen gutxi izen laikena han asko dala.
Atea kontuek, hilebeteko ume baten mantentze gastuen media bat (umezurtz etxien) 60? da, bertan etxeko gastuek, erropak, jana, ikasketak, osasune,... sartzen diela.
Momentu hontan Child Bright Fundaziyuek bialdutako diruekin bizirauten ai die. Nepalen gastuen eta beharren erregistro bat ematea, behar hoien arabera hemendik ahal dan neurriyen eta lehentasunen arabera laguntza hori bideratzen diyou.

8. Zenbat jenden artien antolatzeituzue Azpeitiyen eiten dituzuen ekimenak? Instituziyuen laguntzaik jasotze al dezue?
Merezi

Ekintza bat egitearen erabakia bion artean hartzen degu, gero antolatzeko eta aurrera eramateko garaian jende ezberdinaren laguntza jasotzen degu, familia, lagunak, ezagunak eta ez ezagunak ere izaten ditugu batzuetan.
Instituzioen laguntza ere bai noski, orain artean eskatu degun guztia onartua izan bait degu eta eskertzen da.

9. Baliabidiek biltzeko ekimenak eiten dituzue batik bat, eta seguru hori dala garrantzitsuena, baino planteau al dezue inoiz hango egoerien zuzeneko informaziyue emateko beste era bateko ekimenak eitie, hitzaldiyek, jardunaldiyek... eo? Ez dakit, igual ein dituzue inoiz, baino...
Mireia

Bai Mireia, pentsatu askotan egin degu. Gauza da momentuz pentsamendutan bakarrik gelditu zaizkigula, aurrera pauso hori ematea falta zaigu.
Adibidez, afari solidario batera etorriko al zinake?
Hala ere eskarrikasko, hobeto begiratu beharko degu ea zer eta nola egin dezakegun zuzeneko informazio hori zabaltzeko.