Aritz Arzallus eta Garikoitz Orbegozo

uztarria.com1 2011ko uzt. 18a, 13:00
Aritz Arzallus eta Garikoitz Orbegozo
Egurra ta Kitto musika taldeak bigarren diskoa plazaratu du. 2010eko Argituko du-ren ondoren, labetik atera berri-berria da Lurrikara. Taldeko abeslari Aritz Arzallus eta baxu-jotzaile Garikoitz Orbegozo Uztarrian izango dira datorren astelehenean, uztailak 18, zuen galderak erantzuteko. Bidali galderak ordurako!

1. Zein da kontzertu bat emateko topa dezuen tokirik xelebriena?
Egurre lodi!

kaixo! Ba egia esan, ez dugu oso leku xelebreetan jo baina pare bat aipatzearren, Gasteizko Errota auzokoa eta Mutiloakoa aipatuko genituzke. Gasteizen Zelai batean zegoen kamioi baten gainean jo genuen, aurrean banku bat, koska bat eta jendea nahiko urrun zegoela. Mutiloan aldiz, tokia baino egoera izan zen xelebrea. Kupelakoekin batera jo genuen herriko plazan, beraien ekipoa bakarrik zegoen eta anpliak aurre aurrean jarri eta nola edo hala moldatu behar izan genuen. Kupelakoei goraintziak!

2. Iep: Egia al da musika talde batean jotzeak ligatzerako orduan erraztasunak ematen dituela? Zuek nabari izan al duzue hori?
Elurra ta...

Kaixo elurra! Ezaiz urrutikue hi! jejeje
Egia esan, talde baten jotzeak jende desberdin asko ezagutzeko aukera ematen du herri desberdin askotan ibiltzen baikara. Baina bai Azpeitin eta bai kanpoan, eta musikaria izan edo ez, ligatzea ez da erraza.
Bno hi, ondo segi!

3. Zein talde duzue erreferentzi bezela? Cd benetan ederra!
Danel

Kaixo Danel! Mila esker eta pozten gara CDa gustatu izanaz. Ba taldekide bakoitzak gustu desberdinak ditu, oso oso desberdinak. Batzuk reaggea, besteak ska, besteak punka, besteak denetik pixkat...Horregatik ez dugu erreferentzi zehatzik eta hori nabari da gure abestietan. Diska berria horren adibide bat da. Dena den, ska musika jotzen duten taldeetan gehiago fijatzen gara: ska-p, skalariak, betagarri, ska tokyo paradise orchestra...
aioooooo

4. Zein talderen musika entzutzen duzue(zuen taldea aparte)¿?
Ezezaguna!!:P

Iepa! Ba taldekide bakoitzak bere gustuak ditu baina esan genezake denetik entzuten dugula. Momentuaren arabera musika desberdina entzuten dugu. Nahiko irekiak gara.

5. Atzerrira irtetzeko asmorik bai? Zuen interneteko orrian agertzen diren argazkien artean bada zenbaitetan furgoneta bat. Ibilgailu hori erabiltzen al duzue zuen kontzertuetara materiala mugitzeko edo taldearen simbolo da?
Segurar bat

iepa segura! Atzerritik deituz gero gustura joango ginateke baina momentuz euskal herrian gabiltz.
Goian bego kitto-expressa! Ba kotxe hori erabili izan dugu materiala eramateko, baina lanean ari zen egun batean buruz behera gelditu zen. Agur eta ohore!

6. famosuek ixend geixau ligatze omen da. zeuek konprobau al dozue??
anonimoa

Aurreko galdera batean erantzun dugu.

7. aupa nola definiuko zenuteke zuen musika estilue? eztezue erreza jartzen etiketa bat jartzeko!
kaix

Geuke eztakigu oso ondo ze estilo dakeun. Igual nahibe estilo berri bat sortzen ai gea, jejejej. Ska erritmue hartze deu oinarri bezela, baino reggaeye, punkiye, rocka, pop pop pop pixket... danetik nahastuta.

8. azken aldin izena hartzen ai zeate. nola ikustezue etorkizuna? aurrea beirako ze asmo dituzue?
baldin bada

Ieu! Momentun ai gean bezela oso gustoa ai gea. Gipuzku aldien kontzertu asko dazkeu baino beste herrialdetare zabaltzie nahiko genuke. Gure helburue oingoz, kontzertuk tope ematen segitzie da ta diska berriye zabaltzie.

9. nola ikustezue euskal herriko panorama musikala? zer dao hobetzeko?
je

Euskal Herriyen musika talde asko dao, estilo diferentetakuek ta onak gainea. Baino egiye esan, indarra hartzebenak gutxi batzuk bakarrik die, produktorak eta komunikabidiek indar haundigiye dakebe. Halare eskerrak gaztetxe ta festa batzordiek askotan aukerie emanteiguen beste musika taldieire. Aio!

10. esan zein dan jo dezuen kontzertu onena, txarrena, jendetsuena, jende gutxiyena zeona, gaixkina jo dezuena ta ondona jo dezuena. segi olaxe egurre ematen, ondo ai zeate ta
sebastian

Ieu Sebastian!
Kontzertuik onena Beasaingo festatan (aupa goierri la ostia), txarrena Andoaingo festatan (hoi dek resakie geneukena), jendetsuena Tolosako Ferialien elkartasun egunien (1000 sarrera saldu zien), jende gutxiyena Ordiziko gaztetxien (eskerrak beste taldetakuek asko zien), gaixkiyena Abadiñoko gaztetxien gure hirugarren kontzertuen (gehiyo etziguek otsein inguru hartatik) ta ondona jo deuna Bilboko aste nagusiyen (aber aurtene hain ondo jotze deun).
Eskerrik asko!

11. ieu!! nolatan okurriu zizuen reggaetoi kantu bat ateatzie? eskumiñek!!
tipo1

Baita hi!
Berez Eskoriatzako Unibertsitateko Txomin Txapel egunien jo ber ginean ta ensaiuen indiyuna eiten hasi gitxuan ta Txomin Txapelentzako kantue atea ginean. Azkenien kantu hori ez ginean jo batematzuk kaja elektrikue txikiu ziaben da. Ta oin, letrie aldau gitxoan ta CDien sartu diau ensaio baten asmautako kantu txorra hau. (Esne Beltzan eskuekin kantue horren kopiadie dek)

12. zuen cd bat nahi diat. ateabe aldezue o ze? nun jarrikoituzue saltzen?
auntze

Iepa auntze! Cdie ailau berriye da ba azkenien, produktu onak denborie ber izete omen du. Orkatz ta Txarrantxan saltzen daude ta kontzertutare eamangoitugu 5 eurotan saltzeko. Erosi nahi eztebenantzako deskargatzeko dao CD osue www.myspace.com/egurratakitto helbidien.

13. Zein da kontziertu eman dezuten herri onena? Eta, eskasena?
Behin baten

Orokorrin goierri aldien emandakuek izen die onenak, baño len esan deun bezela gure ustez Beasaingue izen da onena. Eskasena len aipau deu ta hobe berriz ez aipatzie!

14. Zein izan da zuentzako orain arteko plazarik onena?
Zierka

Erantzunda dao galderie. Zierka racing ta kitto!

15. dauzkezuenetatik, zein da zuei geyen gustatze zazuen piezie?
kalekume bat

iepa!
Geuretako bakoitzen gustuek diferentiek die ta danok "pieza" diferentie esango genuke, myspace-en adibidez jendien botaziyotan gauero ta lurrikara izen die botauenak.

16. aupa kuadrilla! Jada bi diska atera dituzue. Zer aldatu da diska batetik bestera? Gustura gelditu al zarete bigarren diskarekin? Lehen diska izaten dela onena askotan esaten da. Ados al zaudete horrekin ala mito bat da? mila esker eta agur bat
msk

Iepa!
Uste deu lelengue modu naturalouen o pentsau gabe geuri ertendakukin in genula ta bigarrena berriz, landuoue ta musikalki hobie. Halare, bi diskotako kantuek oso presaka ateatakuek die; lelena kontziertuek ematen hastie nahi genulako ta bigarrena, kontzierto txukunouek (bertsiyuek joberrik gabe) emateko geure kantu geyo ber genitulako.
Bigarren diskuekin gustoa geldiu gea, baino, oindik bere frutue jasotzeko gaudela uste deu.

Gure ustez mito bat da, talde bakoitzen araberako kontu bat da, batzuk denboriekin hobetu iteie ta beste batzuk ez.

17. Euskal Herritik kanpo, jiratxoren bat prestatzea pentsatu al duzue inoiz?
Musikazalie

Iepa!
Pentsau bai, ta gustoa ertengo ginen gainea, baino, momentuz ezteu aukeraik euki. Aber eunen baten ertetze gean!!

18. zein da azkenaldiyen eman dezuen kontzierto onena? lekuegatik, giruegatik...
iñigo

Erantzunda dao galdera hau. Eskerrik asko Iñigo!

Agurra

Eskerrik asko galderak bialdu dituzuen danoi ta Uztarriai re eskerrak aukera hau emateatiken. Ta besarkada bero bat bialdu nahi diyou taldien sorreratan gure taldekidie izen tzan Elgoibarko Ainarai. Bea ta beste danak etxien nahi ditugu! Egurra ta Kitto!