Bertan Merkatari Elkarteko kideak

uztarria.com1 2011ko ots. 8a, 18:00
Bertan Merkatari Elkarteko kideak
Bertan Merkatari Elkartea 2008an sortu zuten herriko merkatariek. Merkataritza sektoreari bultzada berria eman eta, bide batez, "herriari bizi pixka bat" emateko sortu zuten elkartea.

1. Aupa,kurrantes¡¡¡ Nik pare bat galdera zauzkenat. 1-Gustora altzeate elkartien martxiekin? 2-Merezi al din horrenbeste lan eitiek?(batzuk beti bileran eta kafi hartzen ikuste dixkinat). 3-hainbeste bidegorri jartzen ari ditun eta pentsau al dezute herri guztiyen jartzie eta "La Ruta de la Bici" erosketarako ibiltzie? Animo, eta segi hola herri honek merezi din eta borrokalai batzuk eukitzie.Herri hontan denetik zeon eta etzekonau kanpoa jun berrik.ZOrionak
leize lur

Eskerrik asko animoengatik, eta herriko merkataritzaren aukera goraipatzeagatik.

Lehenengo galderari erantzunez: Bai, oso gustura gaude. Herri mailako merkatari elkarte bat egoteak garrantzia handia du merkatariok elkartu eta bateratuta ekintzak egiteko.

Bigarrena: Bai. Juntakideon artean ondo eramaten gara eta bileran nahikoa eztabaidatu ondoren, kafetxo bat hartzera joaten gara.

Hirugarrena: Hori guretzat ideala izango litzateke, baina zoritxarrez, errealitatean, edozer gauza egiteko autoa hartzen dugu, eta gure nahia denden inguruan aparkalekuak egotea da.

2. Kaixo: "Bertan" txartela banketxean kontratatu ondoren, hasierako baldintzak aldatu egin direla konturatu nintzen handik hilabeteetara; hau da, erosketak esku-diruan ordainduta, puntuak pilatzeko aukera galtzen genuela alegia. Zenbait dendek, gutxieneko diru-kopuru bat ezarri zuten txartela erabiltzeko, beraz, bi aukera: gehiago gastatu behar, edo txartela erabiltzeari utzi, beraz, punturik ez eta txarela alperrik. Nire aukera txartela uztea izan da, dezepzioaren ondoren, hasieran zirudien bezain onuragarri ez baita izan. Ez dakit zein zen asmoa, baina herriko dendetan gehiago gastatzea bilatzen bazen, nire kasuan, ez da lortu. Agian, garaiz ote gaude hasieran planteatutako baldintzetara itzultzeko? Edo hemen ere, instituzio guztietan bezala, "rekorteak" al daude?
Karmele Gurrutxaga

Gutxieneko diru kopuru hori elkarteak ez du ezartzen, denda bakoitzak berak ezartzen du gutxieneko zenbateko hori.

Hasieran euro bat-puntu bat ematen genuenean (bai esku-diruz eta bai txartelarekin ordainduta), 1.000 puntu egin ondoren 10 euro oparitzen genituen. Diru hau Bertan Elkarteak ordaintzen zuen. Bederatzi hilabetetan guztira, txeketan, 12.000 euro banatu ditugu, eta nola gure elkartea irabazi asmorik gabekoa den, hau guretzat jasanezina da. Baina, 2011ko martxora begira berriro puntuen kanpaina martxan jarriko dugu, nahiz eta oraindik ez dugun formularik zehaztu.

3. herriari bizi pixkat emateko jarriko al zenukete san agustinpen taberna/txozna/kantina bat?
kulturataedaria

Gure elkartean ez dira tabernariak sartzen, baina Sanagustineko proiektu hori (taberna, txosna, kantina bat) oso ondo ikusten dugu, herriari dinamismo eta bizi gehiago ematen diolako.

4. Iepa! Bertan sortu zanetik gaur arte, ze baloraziyo eite zute??
Azpeitiarra

Balorazoa positiboa da. Gure ustez, ahal dugun ondoen egiten ari gara, nahiz eta baten bati zenbait gauza ez gustatu. Hala ere, gauza horiek zuzendu eta lanean jarraitzeko asmoa dugu.

5. Zemat kidek osatze zute Bertan? Hau da, zemat merkatarik?
Herrikue

Elkartean guztira 120 dendari gara. Elkartean ez dauden dendariei esango genieke gure ateak zabalik daudela, eta dei egiten diegu, elkartearekin bat egin dezaten.

6. Zenbatien behin elkartzen zeate bilerak eta eiteko?
Neska bat

Hamabost egunean behin egiten ditugu juntako bilerak. Guztira hamabi lagunek osatzen dute batzordea.

7. Krisiye asko antzemate al da? Ta zermoduz dijuezte beherapenak? Jendik gutxiyo eroste al du?
Haizie

Asko, ikaragarri, antzematen da krisia. Dendariok giroa oso tristetuta dagoela nabaritzen dugu. Beherapenetan, berriz, egun batzuk onak izaten dira eta beste batzuk ez hainbeste. Baina, orokorrean, merkealdia oso apal dihoala esango genuke.

Agurra

Eskerrik asko galderak eta zalantzak bidali dituzuen guztioi. Espero dugu gure erantzunekin konforme geratuko zinetela. Hala ez bada, edota beste edozer nahi baduzue, badakizue Bertan Elkartekoak non gaituzuen: Erdikaleko bulegoan. Eta eskerrak baita ere Uztarriako kideei, gure bezeroen zalantza eta galdera hauek argitzeko aukera eman digutelako.

Ea hurrengo batean ere horrelako aukerarik izaten dugun. Ordura arte, ondo izan.