Unai Lazarobaster 'Axkiola' eta Benantxio Irureta

uztarria.com1 2009ko ira. 17a, 21:00
Unai Lazarobaster 'Axkiola' eta Benantxio Irureta
Himalaiako mendi bat aukeratu dute Unai Lazarobaster 'Axkiola'-k eta Benantxio Iruretak espedizioa egiteko: Himlung Himal (7.126 metro). Ostiralean abiatuko dira, eta abentura berriari ekin aurretik uztarria.com-en izango dira.

1. egiye al da pixue kentze aldea esneik eztezutela heman behar espediziora ? ta aldiz ardoa bai?
jayetakobat

Hasi gaituk... Esneak sei urtera arte bakarrik ematen du indarra. Hortik aurrera, ardoa hobe!

2. Aupa pareja. Galdera sakon bat. Igandetan eiteituzuen zuriteo hoyek, 7.000-ko mendi bat iyotzeko preparaziyuen barruen sartze al die?? Zorteik onena opa dizuet, ea errex-errex iyotzezuen, ta igande atsalde baten danok poteo ear bat eñez zelebratze deun. ANIMO!!!
Mikel

Kalteako ez dira behintzat. Astebukaeran egindako gauzak sakontzeko balio izaten du behintzat, eta aitzakia horretan... Eskerrik asko animoengatik.

3. Unarentzat: Egiye al da aspaldiyen etekin haundiye atea diyokela furgonetiei gauez?
Kristiano Ronaldo

Hori ere preparazioaren barruan sartzen da. Komenigarria da mendira marmitak hustuta joatea.

4. Kaixo bikote! Lehenbizi suerteik onena zuen abentura berri hontan. Galdera: Zein prestakuntza mota erabili dezute Abentura hau ein ahal iziteko.
TorTor

Biok prestakuntza desberdina egin dugu. Ni (Benantxio) astebukaeretan mendira joan izan naiz, eta Unaik astean zehar bi aldiz-edo korrika, eta bukaera aldera, azkenengo hilabete t'erdian-edo, mendira joanez. Neskak ere denbora kentzen du, eta denekin kunplitu behar.

5. jakina duk benantxio ikusentzunezkoak aurkezten bikaina dala gero baina,hi unai prest aurkitzen al haiz itzuli ostean espedizioa baino gogorragoa izan daitekeenari aurre egiteko? eman eurre eta zain gaudek zuen irudi ta imajinaziyo bikaine enparan dorretxien ikusteko. ondo ibili
gorkagosti

Hori ere, egin behar bada, egin egingo da. Igoal horixe izango da nire ofizioa, aprobatu gabe ezin da jakin. Afari baten truke bada, problemarik gabe.

6. Iepa pareja! Bat aukeratzen hasita, nolatan aukerau dezue Himlung Himal mendiye? Ze ezaugarri dauzke? Animo eta ondo pasa dezazuela!
nerea

Gonbidapen bat izan dugu, egia esan. Nafarren ideia izan da, eta interesgarria egin zaigu bailara bera oso ezezaguna delako, oso jende gutxi ibilitakoa. Mendiak teknikoki zailtasun handirik ez dauka. Baina batik bat, jende gutxi ibiltzen den lekua izatea egin zaigu erakargarria.

7. Aupa bikote: Lehenik eta behin, suerte ona opa nahi nizueke, hastear zaudeten abentura hontako. Galdera ondorengo hau dek: Gailurrea iyo ondoren, ze asmo dezute Kathmandun? Parranda eder bat?
Sherpa

Hori gutxienez, eta Azpeitian bestea.

8. Kaixo. Prest al dituzue motxila eta traste guztiyek? Zertzuezte biyok bakarrik eo talden baten barruen? Ondo ibili!
poxpolin

Motxilak prest, ia dena bai behintzat, bihar bertan abiatzen gara eta. Hamarreko talde batean goaz: bost napar, bi bizkaitar, gu biok eta kanariar bat (azken hau batik bat kanpamentu basean kantatzeko...).

9. Benantxiori galdera: Ba al daki Benantxiok aldamenean daramana artalde bateko ardi beltza dela?jajaja Orain serio bientzat. Lehendabizi animo eta sorterik handiena eta bigarrenez galdetu eskalada teknikoki zailla dezuen. Axki hik dittuk potruk!!!
Kaxka Azkoititik

Ardi beltzak ibiltzen diren tokian, eskalatzeko toki zailik ez da izaten, eta mendi hau ere teknikoki zaila ez da.

10. Aupa pareja!!!! Bueno galderi pixket axkiolantzat ziek, benantxiok esperientzi geyo daukela jakinda!! Ze tipotako prestakuntza eindek ezaugarri hoietako mendi bat igotzeko? Ondo ibili zaizte!!!!
Gorka

Lehen ere kontatu dugu pixkat. Astean zehar pare bat aldiz korrika eginez ibili naiz, eta azken hilabete t'erdi edo bi hilabetean gainera mendira ere joanez, astebukaeretan.

11. Aupa bikote! Nepalen mendiye bakarrik etzeok, hori Benan hik oso ondo dakik! Fauna aldetik oso herri aberasgarriye dek eta famosuek dituk bertan elefante gañeko paseuek. Mendiye ein ondoren ez al dezute pentsau elefante gañien ibiltzeiken?
Kazuelan bihotza

Ni berriz joango nintzateke, baina oraingoan ez dugu denborarik edukiko, eta arriskurik ere ez, beraz.

12. Iepa bikote! oiñ gaur egunien dopajie modan zeok kirol askotan ta mendizaliek garbi al zaudete benetan? Tentagarraik ez al damakizue?
Txispas Pierola

Daramakigun dopaje bakarra ardoa da, eta egia esango dugu: hogei litro ardo dira. Axkiola ez dago oso konforme, baina ni oso gustora nago. Horixe gauzarik kimikoena. Ta hori dopajea bada, hi ere majo hartuta ibiltzen haiz.

13. ze moduko edo zer zailtasun ditu mendi honek, eta zenbat eguneta eitek? animo biyoi
mendizale bat

Zailtasunera esan dugu, teknikorik ez, izatekotan altuerarena. Autobusez 700 metrora dagoen herri batera joango gara, eta handik oinarrizko kanpamentura hamar eguneko bidea dago, Kanpo basea 5.300 metrora dago. Ondoren hiru kanpamentu montatu behar ditugu, azkenengoa 6.300 metroan. Azken egunean, berriz, 800 metroko desnibela geratuko zaigu. Gutxi gora behera urriaren 12-15 tarte horretan gailurra egitea espero dugu.

14. aupa biyok, mendiyek ze emateizue hain urrutire juteko?
hodei

Hau galdera sakona da. Neuretzako (Benantxio) urte guztiko lanaren ondorengo irteera da, urte guztiko ilusioa. Niretzat (Unai), paraje berriak ezagutzeko aukeraz gain, helburutxo bat ere bada, orain arte igo ez dudan altuera bat delako. Horrek ere motibatze nau.

Agurra

Eskerrik asko galdera bidali duzuen guztioi, eta eskerrik asko animoengatik ere. Adarjoleei eskaera bat, hori bai, hurrengoan hobeto identifikatzeko, erantzunak ere parekoak izateko. Bueltan ikusiko gara, jaietako poteoan!