Jon Agirre eta Enara Arregi

uztarria.com1 2009ko uzt. 17a, 13:00
Jon Agirre eta Enara Arregi
Lau urte pasa dira Azpeitiko Gaztetxea ireki zutenetik. Datorren larunbatean ospatuko dute urteurrena eta ekitaldiz beteriko egitaraua prestatu dute horretarako. Ostiralean, Azpeitiko Gaztetxeko bi kide izango dira uztarria.com-en, lau urte hauetan egindakoaz eta etorkizunaz hitz egiteko.

1. Gaztetxearen helburuetako bat azpeitiko "kuadrillismo" hori apurtzea zen baina azken urte hauetan gazteen lokal edo lonjen fenomenoa azpeitian ugaldu egin da, gazteon arteko erlazioa mugatuaz. Zer dela uste duzue?
gps

Gure asmoa kuadrilen arteko erlazioa sustatzea izan da batez ere, eta egia bada ere azken aldian lokalak ugaritu direla, ez dugu uste hau oztopo denik elkarren artean erlazionatzeko. Gaztetxeko kide ugarik dute lokal propioa eta hau ez da inoiz oztopo izan, gogoa izanez gero guztiz bateragarriak dira.

2. Futbito txapelketa gazte asanbladak antolatu du azkeneko 15 bat urtetan. Baina azkeneko urteetan lagunarteko gauza bat dena, justu kontrakoa bihurtzen da batzuetan, ez al da konpetibidade gehiegi egoten, agian taldeak eta egiterakoan ez al da formatoa aldatu behar?
Apaize

Zuk esan bezala, gauza horiek batzuetan besterik ez dira gertatzen, kirola tartean denean jendearen konpetibitatea areagotu egiten da, eta horren aurrean ezin da ezer egin. Bestalde, txapelketa honetan herriko gazte ezberdin ugariren partehartzea nabarmena da, eta normalean giro oso jatorrean aritzen gara, bai partidu nahiz amaierako afarian. Formatoa aldatze hori ez dugu uste soluzioa denik, jendeak futbola behar baino askoz gehiago bizitzen baitu.

3. Hasteko eskerrak eman eiten dezuen lan guztiyeatik, gaztientzat ezer natualik eskeintzen ezteben garai hauetan beharrezkuek zeateta herriyen. Nere galderie hau da, ze gertau da azkenin hildako etxe zikin horri (karasusan) bizi pixket ematen saiau zien gazte kuadriliei? Fruituik ekarri altzun okupaziyuek? Segi egurrien gaztiek, ondo aizeateta!!
zapue

Eskerrikasko lorengatik!!
Orain dela gutxi izan ditugu deklarazioak eta azkenean fiskalaren errekurtsoa ere artxibaturik geratu da. Hala ere, abokatuaren gastuari aurre egin beharko diogu. Fruituak berriz etxebizitza politikan baino gehiago jendearen kontzientzian eman dituela pentsatzen dugu. Okupazioa delitu larri batekin alderatzen den garai hauetan, herrian usteltzen ari den etxe huts bati bizia eman izatea jendeak begi onez hartu zuen. Azpeitian ehundaka etxe ditugu egoera berdinean, ea egunen batean denak berpizteko neurriak hartzen dituzten!!

4. Ideologi ezberdinetako gazteak ondo ikusita daude gaztetxean?
pikutara

Ideologi eta ideia ezberdineko jendea biltzen gara gaztetxean, hori da gaztetxearen oinarria. Gure borroken oinarria gazteok eta herri honek bizi dituen zapalkuntzen aurrean erantzun bat ematea da, eta hauekin konprometitzen den oro da beharrezkoa ekintzak aurrera indartsu eman ahal izateko.

5. zer iruitzen zaizue mamuek garai baten eman zeben latie kaletan?
mamuak

Mamu horiei esker dugu gaur egun gaztetxea. Mamuen lan, presio, ekintza eta konpromezuen ondorioa da, haiek irekitako bidea jarraitu besterik ez dugu egin. Latie eman einberden/k kalien!!

6. Airre hi jebi zalie izenda zeatik holako kontzertu jebi gutxi gaztetxetan?
Iron Maider

Jejeje!! Egia esan izan ditugu kontzertu heavyak ere, baina honelakoetan ohikoa den bezala, parte hartze eskasarekin. Mota guztietako taldeak ekartzen saiatzen gara, egia bada ere erantzun zabalena dutenei aukera gehiago ematen diegula. Hala ere Iron Maider, azaldu gaztetxera eta egin zure proposamenak, ongi etorria izango zara!

7. aupa gaztiek ta zorionak iten ai zeaten lan guztiyeatik! nere galderie da, ia belaunaldi berriyek ai aldien sartzen gaztetxea. Gaztetxien etorkizune nola ikustezue? bueno segi holaxe!
azpeiti

Betidanik saiatu izan gara jenerazio berriei gaztetxearen berri eman eta gurekin parte hartzera gonbidatzen, eta aurten inoiz baino gehiago bere fruituak eman ditu. Gazte kuadrila ezberdin ugari hasi dira bai gaztetxean egon zein bertako eguneroko lanetan konprometitzen. Alde horretatik gustora egon beharrean gaude, gu pixkat zahartzen hasiak gara eta. Jeje!!

8. azken lau urte hauetan azpeitiarrok gaztetxearekiko dugun ikuspuntua aldatu dugula uste al duzue? onera ala txarrera?
ieu!

Gure uste xumean onera aldatu dela pentsatzen dugu, 4 urtetan ekintza ezberdin eta oso zabalak antolatu ditugu, bai gaztetxean bertan nahiz herrian. Ekintza hauetan gazteez gain, gaztetxoenek nahiz pertsona helduagoak ere izan ditugu gure artean, hala nola, bertsotan, jolasetan, santo tomasetako kalejiran.... pixkat gure berri jasotzen duenak badaki herriarentzat lanean aritzen garela, ez dugu uste ikuspuntua txartzeko arrazoirik eman dugunik.

Agurra

Mila esker gaztetxearekiko erakutsi duzuen interesagatik. Besterik gabe, guztioi luzatzen dizuegu gonbidapena bai ekintzetan parte hartu nahiz eguneroko lanetan laguntzeko. Egurra gazte!!!