Hodei Mendinueta

uztarria.com1 2008ko aza. 7a, 13:00
Hodei Mendinueta
Hodei Mendinueta (Azpeitia, 1986) Real Union (Irun) Espainiako Bigarren B Mailako futbol taldeko jokalaria da. Joan den astean Espainiako Kopan Real Unionek 3-2 irabazi zion Real Madrili, eta azpeitiarra titular izan zen. Azaroaren 11n (asteartea) jokatuko du itzuliko partida, Madrilen.

1. Zein desberdintasun daude Lagun Onak eta Real Unionen artean?
futbolzale

Hasteko, Real Union askoz ere profesionalagoa da. Soldata altuagoak dira, goizetan entrenatzen deu, jokalariyek maila altuago dute...Giroari dagokionez, kanpotarrak daudenez erdaraz askoz gehio hitzein ber da.

2. Kaixo! Lagun-Onakek lengo urtean denboraldi bikaina egin zuen iazko denboraldian, zu bertan zinela. Aurten ere halaxe hari da egiten, zu eta beste batzuk falta arren. Zein da Lagun Onak azken 2 denboraldietan horren ondo ibiltzearen arrazoia?
aitor

Lagun Onakek arrakasta ez dator azkeneko bi urteetatik. Aitor Zulaikak taldea hartu zuenetik, oker ez banaiz, 4 denboralditan izan da taldea azken jardunaldirarte play offean sartzeko aukerekin. Baina aurreko urtean (eta dirudienez aurtengoan) taldeak urte osoa egin du ia play offeko postuetan, kategoriako "oilar" izaera hartzera iritsi dela ere ematen du...sekretua Garmendipeko zelaiak du, etxean jokatzen denean oso zaila baita puntuak galtzea. Talde guztiak defenditzen du eta kontraerasorako jokalari oso onak ditu; honez gain, jokalari askok elkarrekin 5 urte inguru daramatzate eta taldearen dinamika oso positiboa da, lagun artekoa.

3. Ze Hodei Madriden kontra irabaztie kixtona izengo huan ez?? Bernabeun jokatzeko ilusiyoik bai?? Ta ze ekipotakue aiz?? Ni Barça-ue ikustekenez, ordun ba aber irabazteyozuen!!!
Barça

Pasada bat izen huan/nan!!! Oindik ezin sinistuta gatxarek/n ekipuen...munduko klubik onenetako baten aurrien eote hutse asko bada, irabaztie ze esanik ez. Oin, datorren asteartien jokatzeko nahiko zalle daola emateik/n, entrenadoriek danok jokau ber deula esan zunez...baino beste azpeitiar bat e eongoek/n zelayen asike arek emangoik/n eurre!!Futbol taldietan gustokoik eztiat/nat beñe euki, ta gaur egun ba hire ekipue o Villarreal bezelako ekipuek gustatze ziztek/n, baloie asko eukitzebenak

4. Aupa hodei, zer suposatzen dik hiretzat pertsonaliki ta taldearentzat orokorrean Bernabeun futbol zelaian madrilen aurka jokatzeak? eman eurre!
xabi

Ba kluben historiako parte izetie talde mailan, aro berriko Real Unionentzat lenengo aldiye izengo dalako. Neretzako kriston emoziyue, "futbolan tenplue" otseite zakon ortako belarra zapaltzie, nahiz ta geo iual ez jokau. Lana ondo iten ai gean seinalie dek/n hau, bai pertsonalki ta kolektiboki. Madriden kontra beaien etxien jokau ta eliminatzeko aukerakin jutie, nahiz da hau oso zaile izen, oin arte fuolak eman diten esperientzirik earrena dek/n.

5. Zure futbol ibilbidean, talde berean jokatu duen zein jokalarirekin geratuko zinake? eta zergaitik?
julian

Azkar erantzungo dizut; Josu Aranburu. Lagun Onaken egon naizen urteetan nire irakasle izateaz gain, lagun minak egin gara, eta hari esker lehendik ez nekizkien gauza asko ikasi ditut, bai bizitzaz, bai futbolaz. Egia da beste zenbait ere aipatzeko modukoak badaudela, baina Josuren alde bere kalitateak ere jokatzen du, kategoria handiagoa duen gutxietsitako jokalari horietako bat dela uste dut, zortea aurkari izan du.

6. Aupa Mendi. Nik beti euki izen detan kuriosidadie dek, nahiz ta betiko topikue izen leiken: iez 3. mailan ai hitzean, Garmendipen. Aurreko astien Saviola, Higuain, De La Red... holako jokalaiyen aurrien jardun huan, etzakiat Bernabeun jokatzeko aukeraik eukikoekan. Holakotan, gazte bat "akojonau" eite al da, munduko jokalairik onenetako bati hankie sartzen, ala kontrakue, dana harrotu ta terrenue markatzeko partida hasieran pare bat abixu lagatze zizkok txorkatilan? Aupa zuek, ta eman egurre Madril alde hortan.
Xabi

Jajaja! Earra galderie! Egiye esateko, nik Galen jokau aurretik pixkat akojonue pasau nian; etxien Madrid Osasuna lengo urtekue ikusten da dana eon nitxuan! Baño behin ekipokuek juntau giñenien, tentsiyue baretzen jun huan, relajatzen, ta beroketa erten ta han hainbeste jendek txaloka gu hartziek hazi in nindutean. Behin aurrez aurre zelayen jarritakuen partidu "normala" izen huan, hori bai, kontzentraziyo dobliekin, etzaoan distraitzeik beayekin bestela egurre jasoko giñean...Usteiat ekipuek aurrez aurre planteau genula partidue ta borobile ertentziguan.

7. Aurten oso denboraldi ona egiten ari zarete 2.B mailan. Zer suposatuko luke zuretzat 2.A mailara igotzeak?
aralar

Sekulako jauzia. Orain dela 3 urte 1. erregional mailan aritu nintzen lesioetatik errekuperatzeko eta konfidantza hartzeko. 3 urtetan zilarrezko mailara iristea, sinestezina eta guzti iruditzen zait... 2.A mailara igotzea, klubaren anbizioetako bat da, azken urteetan eskuetatik joan zaiona. Hori lortzea ikaragarrizko lorpena litzateke, bai arlo pertsonalean zein kolektiboan.

8. Iepa mendi. Azkeneko urte hauetan Athletic zuen kategoriko jokalari batzuek fitxatu ditu(koikili,toquero..), horrelako talde handiak zuen kategorian fijatzeak ,ilusiorik sortzen al du? Hurrengo astien egurre!!
athleticzale

Ilusioa hor dago beti ere, ilusio horrek behartzen gaitu hobetzera...baina oso zaila da lehen mailara iristea. Lehenik eta behin nire asmoa kategorian eta taldean egonkortzea da, ikasten joatea, eta nola ez, partida ahalik eta gehien jokatzea, jokatzen ez duenak ez baitu mundu honetan existitzen. Athleticen aukera, filosofia aldatzen ez duten bitartean, hor egongo da beti, baina hori ez dago nire esku, beraien esku baizik, eta hor dago koxka...

9. Aupa guapisimo!!!!!!! zure fansan peña bat osatzeko asmue dakeu ni ta lagun batzuk. zemouz iruitze zaizu?? partiduek ikustea jute geanien in kaso guri e!!
Miren

Eskerrik asko! Eztakit idea ona litzeken ni animatzen denborie ta eztarriye galtzie...Irunea bi astetik bein jai atsaldetan jute ori naiko goorra ingo litzaizueke ez? Kaso iteko bate problemaik ez, baño lenengo jakin inber zein zeaten!

10. Aupa hi! Lehenik eta behin zorionak, hoi dek poza hartu niana Madrili irabazi ziyozuelako! Danok zakiau ekipo horrek eta bere jugadoriek ze sentimentu sortzeituzten inguru hauetan, hortaz galdetzie nahi diat aber partiduen, adibidez Michel Salgado bati ostika ear bat emateko tentaziyoik eo euki ote huan.
Bernabeun e egurre!!

Tentaziyue klaro daola!jaja. Baino tentaziyo geyo eotek/n partidue bukaeraino aguantatzeko ta ordun ba reserbau iteaituk/n...Hala ta guztiz, bernabeun jokatzemaiat/nat, intentakoiau/nau hiretzako detailetxomat lagatzie, baino ondo fijau e, zikiñe izengoek/n da! jaja.

11. Aupa Odei, lehenik eta behin zorionak. Nik galderatxo txiki bat itie nahiko nizuke, neskaik ba al daukezu? Eta ez badaukezu, nahi al dezu eukitzie? Ni libre nao? Ayo
Burundi

Ez ez, ta eztakit tamalez o zorionez. Naiko alrebesa naiz neska asuntuen, baino presa berezirik e eztauket, baakizu, zai eotiek desesperau ite omen du baino ni oaindik lasai nao...esangoiezu ikuste nazunien!

12. ya mille duroko parriekin bizi al zara?
uztarria.com1

Beti esan izen dibe feliziano samarra naizela...baino attona itemagea baaukeu ilobai kontatzeko gauza on bat beintzet, eskerrak, bestela alrebeskeye bakarrik izengo genun da!

13. Zein ekipotan jokatzeko ametsa daukazu?
Maite

Real Madiden adibidez? jeje. Eztauket preferentzirik, jokatzeko aukerie euki ezkeo berdin izango zitzaiten nun jokau

14. Zer komentatzen da Gipuzkoako futbol munduaren barrutik Realaren gainean? Nola ikusten duzue Badiola, zorrak, aurreko direktiba eta saltsa horren guztiaren inguruan? Animo, Hodei!
antton

Ba gauza onik apenas, tamalez. Huts handiak egin ditu errealeko zuzendaritzak Luis Urangak alde egin zuenetik, superabita izatetik zorretara iritsi den arte...ikusten duzun bezala, Badiola izebergaren punta da, baina bere kudeaketa lanak, eta emandako hitzak bete ez izanak, pertsona onaren perfiletik asko urruntzen du...Aipamen berezi bat egin nahiko nieke Errealeko bi azpeitiarrei, egoera latzenetan taldearen gidaritza hartu eta jokalariak konprometitzen lan handia egin eta egiten dutelako. Animo mutilak!!

15. Hoidek Mendi!! Lenengo zorionak lengun eiñuan partiduatik. Ire azkenengo urtietako progresiyu ikusita..ze ekipotan gustakoikean jokatzie amendik urte batzuta???ta ire lenoko ekipotik amango aluan batenbat ire ondun jokatzea??Bueno, egurre Madril alde hortan, ta hasi zelebraziyotan pentsatzen irebaztie zeok eta!!!!
Laporta

Jokatzeko aukerie emateiben eozein ekipota gustoa asko jungo nauk/n. Zalle dek/n elejitzie zein emango nian/nan nerekin, jende asko daolako kualidade haundiyek dauzkena. Baño lenuo esan deten bezela, Josu Aranburuk etzaukek/n desperdiziyoik ta bea engantxauko nian/nan batemat elejitzekotan

Agurra

Eskerrik asko danoi, benetan pozgarriye da hainbeste jende interesatzie gure inguruko futbolagatik. Guk lanien segiko deu, al dan gorena alleatzeko ta ezin baldimaa eztayela izen dana ezteulako eman. Eongo gatxik/n!!!