Haritz Gerra eta Jon Agirre

uztarria.com1 2008ko ots. 20a, 19:00
Haritz Gerra eta Jon Agirre
Azpeitiko Gaztetxea ireki zutenetik bi urte eta erdi igaro dira. Bitarte horretan herriko gazteen behar, problematika eta aisialdiari erantzuteko asmoz lanean aritu dira bertako gazteak. Orain, Gaztetxetik abiatutako 'Kontu Lepo' aldizkaria sortu dute.

1. Zein da gaztetxearen funtzionamendua?
gps

Gure funtzionamendua orokorki asanblada bidezkoa da, aurten, hainbat taldetan banatu ditugu arlo ezberdinak; gazte problematika, aisialdia, komunikazioa eta azpi egitura. Talde bakoitzean jende ezberdinak hartzen dugu parte, astean behin talde eragile ezberdinak elkartzen garelarik bakoitzaren ideia eta lanak lotzeko. Guztiei zabaltzen dizuegu deia nahi duzuen taldean parte hartzeko. Animatu gazte!!

2. Zer esango zeniokete Gaztetxea porroak erre eta beti estilo berdineko kontzertuak ikusteko lekua dela uste duenari??
gaztie

Hau esaten duenari erantzun diezaiokegun gauza bakarra gure ekintzen berri ez duela jasotzen da. Gaztetxeko eguneroko bizitza ikustea besterik ez dago bertan biltzen garenon lanaz jabetzeko. Kontzertuen harira berriz, egia da kontzertu mota berdin ugari antolatu ditugula, baina onartu beharrekoa da gaur egun jende kopuru handiena biltzen duen mugimendua dela, beraz, beharrezkoak ditugu. Musika ezberdineko kontzertu ugari antolatu ditugu ordea, hori ukaezina da, baina beti ere erantzun oso eskasarekin. Gure beharra denez ordea, jarraituko dugu ahal dugun neurrian.

3. ze ekitaldi dauzkezue martxan eta ze gehio eskeintzeko asmue daukezue?
neu

Gaur egun nahi duenarentzat, hasiak badira ere, flamenko eta kitarra ikastaroak ematen ari gara, Aste honetan bertan adibidez, ostiraleko eskoba txapelketaz gain, topaguneko presentazioa dago, afaria gozo eta kontzertuak bertan. Hil honen bukaeran Erniarraitzeko bertsolari gazteak ditugu. Aurrera begira berriz txotxa gaztetxean, sagardotegira irteera, eskalada txapelketa, kontzertu ugari.... eta egun potoloei begira, gazte aste eta urteurreneko ekintzekin hasiak gara.

4. Autogestioa nola bilakatzen da errrealitate azpeitiko gaztetxearen kasuan?
Amaia

Autogestioarena da bai azpeitiko gaztetxean dugun gauzarik politenetakoa. Ekonomia mantentzeko aisialdia dugu tresna nagusi, kontzertu naiz ekitaldi ezberdinen bitartez. Gure prezioak herriari begira jarriak badaude ere, jendeak ederki usten dizkigu hozgailuak. Onartu beharra dugu, san inazioetako txosnatik ateratako irabaziak asko lagundu digutela beharrezko material guztia erosi ahal izateko (musika ekipoa, mikrofonoak, proiektorea, kamarak....)

5. azkenaldiyen moda berri bat allea dek gure artea; TEKNUE. lehen bakallaue oso urrutitik ikuste uan gure ingurutan da kritika pillie jasotze zixkian, baino gaur egun izena aldauta gure artien ziok; gaztetxien e bai. Sistemiek bultzautako musikie eta eredue gure artien hedatzen ai dekela ustezue??? ala billakaera natural bat ematen ai dala, ta hori positibue dala mobida alternatibuentzako.
gazta

Gu hemen bi pertsona izanez ezingoba gaztetxe oso baten pentsaerie azaldu horren galdera konkretuei. Egi bakarra, esan bezela gure artien hedatzen haidala ta eskaintza ezberdinei erantzun berdioula. Gainea normalez hau antola duna hortako konkretuki gaztetxea jun dan jendie izen danez atiek irikita euki ditu ta eukikoitu. Positibo eo negatibo, bakoitzaren gustora.

6. Noizko seƱor no gaztetxean? segi horrela!
Mikel Aizpurua

Hi, erraza ziok! Antolatu nahi dekanean, etorri gaztetxera eta esku bat botako diagu behar dukan guztian. Animatu gazte!!

7. Egunerokotasunean, zenbat jende mugitzen da gaztetxean?
KANKA

Lehen aipatu bezala, talde eragile ezberdinetan parte hartzen dugun jende ugari biltzen gara. Talde zabalena aisialdiarena izango litzateke, 20 bat lagun, lan asko ematen diguten ekintzak direlako eta ederrenak azken finean. Gazte problematika ere nahiko zabaldu dugu azken aldian, etxebizitzarekiko arazoa dela eta jendeari ireki zaizkio begi eta borrokatzeko gogoak. Bertan 15 bat lagun biltzen gara. Komunikazioan lan ugari egiten duten arren 4 lagunek besterik ez dute osatzen, azpiegituran beharren arabera mugitzen garelarik. Esku eta buru gehiagon bitartez, lanak errazago beraz, azaldu beldurrik gabe.

8. Rebistie atea dezue oin gutxi, ze asmokin atea dezue?
Aitor

"Fanzine" honen helburu nagusia herrira gure ekintza, ideia, ibilbide eta informazioa zabaltzea izan da. Jende askoren ahotan entzun ohi dugu gaztetxean ez dela ezer egiten edo ez direla ohartzen, beraz bizirik eta gogotsu gaudela erakutsi nahi izan dugu. Euro baten prezioa jarri izana ez da dirua ateratzeko izan noski, berari balore pixkat emanez edozein tabernetako lurrean botata ez ikusteagatik izan zen gehienbat. Sobratutako aleak ikastetxeetara banatzeko asmoa dugu ikasle eta jenerazio berriek geure berri izan dezaten.

9. Lehenik eta behin zorionak egiten ari zareten paregabeko lanagatik. Zuen ustez, zer egin beharko genuke, gaztetxean musika estilo ezberdinetako kontzertuak ... entzuteko?
Musikaria

Hasteko mila esker zure zoriontzeagatik. Berriro esan estilo ezberdin ugari izan ditugu baina, lehen esan bezala erantzun exakaxarekin beti ere. "Zer egin beharko genuke" galdera zaila da benetan, zuk zeuk baduzu aukera zeure kontzertuak antolatzeko. Orain arte izan ditugun kontzertu hauetako ugari, beraiek pertsonalki jotzeko gogoa azaldu digutelako izan da, eta gu beti saiatzen gara zulotxoren bat aurkitzen. Kritika hau ohikoa denez, geu ere saiatu izan gara mota ezberdinak biltzen, jendea ez da ohartzen edo ez du ohartzerik nahi ordea. Herriko plazan gelditu ere egiten ez denari ezin gaztetxeraino joaterik eskatu.

10. Ez al dira holako lekuak pixka bat "ghetto" bihurtzen?
aritz

Leku hauek "gheto" bihurtzearen arrazoia ez da bertan parte hartzen dutenen errua, hartzen ez dutenena baizik. Gu beti saiatu izan gara jende ezberdinari gure deiak zabaltzen, gaztetxea bizirik mantentzen, eta lortu dugu hein handi batean. Lehen ezagutzen ez genuen jende ugari ezagutzen dugu gaztetxeari esker, harreman estuak lortu eta ekintza ezberdinak elkarbiziz. Gaur egun desegokia da Azpeitiko gaztetxea "gheto" bezala definitzea.

Agurra

Mila esker elkarrizketa honetan parte hartu duzuen guztioi, gaztetxeko ekintza ezberdinak bizirik mantentzen dituzuenoi eta guztion parte hartzez hainbat burruka eta behar hasetuko ditugulakoan, animatu gazte!!!!