Kristina Fernandez eta Oihana Etxaniz

uztarria.com1 2006ko eka. 9a, 20:00
Kristina Fernandez eta Oihana Etxaniz
Lagun Onak Futbol Klubeko nesken lehen taldea mailaz igo zen pasatu den larunbatean. Datorren denboraldian, Espainiako Ligan jokatuko dute. Kristina Fernandez eta Oihana Etxaniz Lagun Onak taldeko kideak dira.

1. Ze esango zeniyokete, neskan fuola eztala benetako fuola esatebenai?
Leire

Guk benetako fuola ez taniken ez teu beiñe aitu baiño, bai desberdiñe dala. Ta hortan arrazoye dakebe, horrek ez tu nahi esan ordie gutxiyo eo txarroue daniken. Onena gure partido bat ikuste jutie da eta bakoitzen iritziye ikusi ta gero erabakitzie!

2. Nesken futbolean, lortu duzuen igoera hau, zer mailatara da? hau da, mutilen ligarekin konparatuta mutiletako zeinen mailakoa da? ze talderen aurka jokatuko duzue?
Ze maila?

Hurrengo tenporadan Nazionalien jokauko deu, Euskadi guztiyen gehi Aragoiko taldiek e sartzeie. Mutillekin konparatzeiken ez tao, neskatan hiru maila bakarrik daudelako. Regionala, Nazionala ta Superliga, baiño hemen dirue ber da ta gure asmue ez ta horrea iyotzie.

3. lehenik eta behin zorionak mailaz igotzea lortu duzuelako!zermoduzko giroa dago zuen taldean?
aitor

Eskerrik asko Aitor!! Kostautakue ta ondo sufriutakue izen dek eta..... Baiño iyoerien oinarri garrantzitsunetakue taldeko giro ona izen dek, azken fiñien gure arteko harremana kanpo fuolien antzeman eitealako.

4. "Opaa!!......"?¿?¿?¿
granjero!

Opaaa!! Yo viaze un corra, pa echar gallinas y echar guarrinos...... Ta jakin al laikeu zein tzean?? Ekipokon bat seurunik .....

5. zorionak neskak! Nola egiten duzute horrenbeste erre ta eran ondoren futbolean ondo jokatu eta gainera mailaz igotzeko?
ahhhhhhhhhhhh..................................

Eskerrik asko!!! Bueno, eske ordenaz dixkurau zea. Gauzie da lelen fuolien eite deula ta gero juerga ertetze geala.....

6. Biontzat galderak: Neska futbolarien artean ba al duzue idolorik, gustoko jokalaririk? eta ez du balio zuen taldekorik esaterik!!! Ahal duzuen neurrian eurosporten eta ematen dituzten nesken partidak ikusten? Sekula lesionatu al duzue kontrariorik belaunean takoak sartuz edo ain gogorra izan gabe? Zer da berdintasuna futbolean? neskak eta mutilak talde berean jokatzera iristea? ados al zinatekeen horrekin? edo berdintasuna emandako aukeratan litzateke? kasu honetan mutilak mutilakin eta neskak neskakin izan beharko luke?
Ander Ugarte

Aupa Ander!! Guk geuk pertsonalki ez takeu idoloik, batik bat iñor ez teulako ezautzen Mia Hamm kenduta, baiño nola jokatzeun ideaik ez takeu. Partiduk ikusteko ohituraik e eztakeu....Jokatzie bakarrik gustatze zaigu guri!! Lesionau, mutiletan bezelaxe pasatzea, danetik. Berdintasune guretzako neskan fuola gutxiyotzat ez hartzie izengo zan. Gure helburue ez ta batea jokatzie, badakigulako hori ez tala posible, batik bat ezaugarri desberdinek dauzkeulako. Gaiñea, uste deu kirolik ez taola mutilek eta neskak batea jokatzebenik, ez teu entenditzen zeatik fuolien bakarrik planteatzean kasu hau...
Lan asko eman diguk galdera multiple honekin eeee!!!!

7. Mundiala ikusteko zoratzen nago. Zuek ere bai? Zeinek irabaziko duela uste duzue? Zeinek irabaztea nahiko zenukete?
Josu

Aupa Josu!! Zoratzen ez gatxadek, gañea mundila oaintxe hasi dek eta gu hemen, galderak erantzuten...Partido bat eo beste ikusikoiau, baiño ez asko. Gure kinielie bestiekin ez tek asko aldatzen, Brasilek zazkek aukera gehienak, ta gero Argentina re hor tziok, ta beti eotek sorpresan bat...aurten igual Costa d Marfil eo. Nahi irabaztie, Frantziye ta Brasillekin guez, baiño zeoze esateatiken.

8. gol mordo bat sartu dituzue lagun-ekin, sekula okurriu al zaizue mutilek bezela kamisetie igotzie gola zelebratzeko? eo prakak jaitsi Yeste bezela? zein da egin dezuen zelebrazio xelebreena?
Ander U.

Aupa Ander, berrize e!!! Okurriu okurriu bai, zertako esan gezurre, baino eiñ ez. Noizin behin dedikatorian bat eo beste ta dantza xelebre bat eo...Zer ba, ikustea etortzeko intentziyu al hakean kamixetak kentzeixkiaula esan ezkeo??? Ja, ja, ja,

9. beti esan izenda neskana eztala fuola ta mtuillenan aldin inportantzi gutxi ematezakola. Lagun Onan bertane antzemate alda aldaketa ta diferentzi hori mutillen ta zuen artien?ze kasutan adibidez?
kuriositatez

Bai, baiño egiye esan, azkeneko urtietan tratue hobetzen ai da. Lehen garbi utzi ziguben Lagun Onakeko azkeneko ekipue giñela beayentzat, azkeneko urtietan ordie parekatzen hasi gaituzte beste taldiekin, ta gustoa gaude oain bertan.

10. Aupa neskak, Lehendabizi zorionak lortu dezuenaatik, ezta gutxi! Nik saltsa pixket jartzeatik nahiko galdera konprometitue ein nahiko nuke ta busti pixket erantzuteakuen ,mesedez. Neskak zeaten einetik nola tratauta sentitzen zeate Lagun Onak Futbol Kluben partetik? Bada diskriminaziyoik? Zuek nahi bezela baloratzeie zuen ahalegin eta lorpenak? Diskriminaziyo positibue deritzaionik badao akaso? Holaxe ba, ondo segi,animo ta egurre Espainiko Ligan. Ayo!
Aitor Bengoetxea

Aupa Aitor!! Mertzi!! Aurreko galderan erantzun bezela, hasiera batin eon giñen diskriminauta sentiuta, baño direktibakuek e ya normalo ikuste gaituzte ta ondo erantzun deula ikustiek e beayen posiziyue aldau dik. Horrez gain, gure ustez diskriminaziyo positiboik eztaola iruitze ziguk, baztartzean dana gaixki ziok...

11. Alde ederra egongo da ba anexoan jokatu edo artifizialen jokatu...
Kamellue

Kristona!!!!!Batik bat eroitakuen....Hala re nahi baño geyo zapaltzeiyau anexo. Baño hortan e gustoa gatxadek, bote raroik eta ya ez tixkik eiten baloiek eta, aitzaki gutxi oain fuolien ondo jokatzeko!!

12. fubola gustokoeben neskei ze esango zeiekete? eozein adinetekuk jokateik eukiko al tzeben? zorionak! eta ondo izan!
ainara

Aupa Ainara!! Ta mertzi!! Ba animatzeko ta etortzeko ta proatzeko beldurrik be!!Hamalau urtetatik hasi ta gorputzek aguantau arte jokatzie zion, ta guk ongietorriye danoi eite zonau. Lotsak alde batea laga ta saiau.

13. Zapatun nola ospa zenuten iyoeri? Kixton manbue? Kontau kontau...
TUPI

Ba oso ondo pasa genun, baño detalle asko re ezin dixkizugu eman ze ez gea askokin akordatzen, badakizu tentziyo askoko egune izen tzan da....Ja, ja, ja, ja...

14. Ligie irabazi eta oin txapelketa bat antolau dezue. Zer dala ta txapelketa hori? Jende asko al tzeate? Aupa neskak!!
TUPI

Aupa Tupi!!! Ba txapelketa hau izen da neskan kirola ta batik bat fuola sustatzeko, baino helburu nagusiye, ondo pasatzie da. Ta uste deu lortuko deula, ze 16 talde apuntau die ta asko fuolien beiñe ibili gabekuek die. Garbi uztie nahi deu ordie iñor ez tala beira eongo ondo eo gaixki jokatzeben, hori da gutxiyena. Biher goizien hastea txapelketie, nahi dunak kanpo fuoletik pasatzie dake!!!

15. Aupa neskak! Mutilen eta neskan fuolan artien ze diferentzi dao? Zein die neskan fuolan ezaugarriyek?
Maite

Kaixo Maiteeee!!!! Diferentzi nabarmena jokatzeko eran dao. Mutillek indarra ta belozidadie ibiltzebe. Neskana berriz, makalo da baiño teknika geyo dakebe. Neska batzuk dakeben baloi tokie mutilletan ez ta asko ikusten. Diferentie die oso.

16. Mundiala hasi dala!!!! 1. partidue Alemania 2 - 1 Costa Rica deskansuen. Zenek irabazi ber mundiala? zenen alde? Españak ze in ber du?
Ander U.

España a cuartos y a kasa.......Ta horrea ailleatze baa, asko izengoa ya!!

Agurra

Ale ba, uste genuna baño interes geyo sortu deu ta poste gea, espero deu hurrengo urtien gure partiduek holako interesa sortuko dizuetela ta intxa mordo bat eongo zeatela. Eskerrik asko ta ayo. Paaaaa