Ion Etxeberria

uztarria.com1 2006ko urt. 13a, 17:00
Ion Etxeberria
Ion Etxeberria 22 urteko azpeitiarrak Koteto Ezkurrarekin batera Erremonteko Binakako Faustino Txapelketako finala jokatuko du larunbatean, urtarrilaren 14an, Hernaniko Galarreta pilotalekuan Zeberio II eta Auzmendiren aurka.

1. Ze lema jarriko zenuke finalera eraman behar dugun pankartan??? Eta Frontoian erretzen utziko diguzu ezta????
Kuadrilako bat

Animatzeko balio duen edozein lema jarriko nuke eta erretziei buruz, ba nik uste dut teorian ezin dela erre baiño lehen erretze zunak berdin berdin segiteu erretzen da zueke erre lasai!

2. iepa!fuolistak bastanteko famie eukitzeben bezela ligatzeko ordun, remontistak e ala eukitze aldezue zure kasun behintzet?
neska bat

Pelotaiek badue asko ligatze duen famie baño ezta hori nere kasue.

3. Anaye onuzkeo inbiritan edukikoek ba?
tipo bat.

Nik usteiat anayek nik añeko poza daukela ta oso gustoa daola ni hor ikusita. Inbiri pixkate eukikoik baño batipat poza.

4. Egia al dek batzuk Ormaiztegiko zakurra deitzen diatela? Anaiari egin diokenagatik agian, harrapar y pasar? Animo eta finalien egurre atea.
lagun bat

Ez motell, aurrenekue haiz!
Baño eztek hori pasau dana. Eguneroko partidutan hor ibiltze gaituk burrukan bea ta beste batzuk.
Urtien zehar temporada ona eiten dunai empresak txapelketa nagusiye jokatzeko aukerie emateik ta aurten nei tokau zitek, ta suerte pixkatekin finalien sartu nauk.

5. Zein da hire idolue?
Txomin

idolue baño gehio, jokatzeko erie gehien gustatzen zaten remontistie Jon Eizagirre da.

6. Azpeitiko auzotako gazte asko zabiltzete daonekoz hor goien, baiño zeatik dek hemen lana ondo eitealako edo eremontien jende gutxi aritzealako?
Gorka Aranbarri

Nik usteiat bi gauzagatik dala.
Azpeitiko erremonte eskolie oso zaharra dek ta oso fama ona zaukek ze oso pelotai onak erten dibe. Baño puntako nibelien jardun duenak eztituk hainbestere. Aizpuru, Iriarte ta Matxin dituk famatunak.

7. Joño Ion, ni jun baino egun batzuk lenuo partidue haukean (semifinala usteiat)... aber urte berriyek torneo baten ikusteiaun txapelakin. urte berri hontan ze mouz ikustek txapel bat ikuste balimaiau Etxe-zuriko paretan? Animo Etxe!!! Bartzelona aldien irakurtzeiau www.uztarria.com, herriyen berri jakiteko. - Bravo -
Bartzelonako lagun bat

Hombre Bavo! Zemouz Bartzelona inguruen? Ondo ez?
Hi lasai ateatze badiau ondo erakutsiko diau ta!
Aio!

8. partida irabazten badek, nori eskeiniko diokalakoan hago?
xabier agirre

Aurrena irabazi inber dik baño ikusiko diau zein portatzean ondoien!
Betikuei eskainiko berkozoau, familiyei ta lagunei.

9. Remontien lau katuk jokatze omen dezue ta ez omen dek ain zaile gora aleatzie, egiye aldek hori?
agustin

Egiye dek eztala jende asko ibiltzen naiz da gaur egun lan asko eiten ai dien eskolakin, baño esaten duenez nibela geroz ta handiyo dek. empresak nibel minimo bat jarrita zaukek ta eztik eozeñek debutatzen. Debutau ta gero nibel hortatik bera jokatze dunak etxeako bidie azkar artzeik.

10. Remonteko ta zesta puntako frontoiek igualak aldie,tamainue...
agustin

Ez, zesta puntako frontoiek kuadro gehio eukitzetxik eta kuadrueke luzio izateituk

11. Remontetik bizitzeik baaldao, hi ala bizi alaiz?Hire mailako jugadore batek zenbat irabazteik gutxigorabera?
Agustin

Nik estudiyuek aurten bukau ditxiat ta momentu hontan eztia beste ezer eiten. Kantidade fijoik ezin diat eman baño esan leikeat oain debutatze dun batek egunero tallerien 8 ordu sartze dun baten tankerako soldatie daukela.

12. zer iruditzen zaik Aizpuru?
xabier

Aizpuru lagunez aparte Maixu izen nian da beai asko zor zoau nik ta nerekin batea Azpeitiko eskolan ibili giñenak. Nik usteiat oso lan on aeiten ai dala Azpeitiko eskolam.

13. Erremonteak bizitzekpo adina ematen al dik? Jokatzeaz gain ikasi edo lan eittem al duk?
Errezil

ez natxeok kriston dantzak eiteko mouene baño bueno, ni hortik bizi nauk ta enauk kejatzen.
Empresariales ikasketak aurten bukau ditxiat

14. Bildurrik ez al dik ematen kuadrilatzat daukaan basapizti talde horiek frontoira doazela jakinda? Sonatuak dituk zuen larunbat gauetako iskanbilak eta bildur nauk frontoian ez ote diren neurriz kanpo arituko.
Ulises

Egiye esan preokupau berko nikek, baño nik usteiat zapatuen izengo ditutela beste gauza batzutan ze pentsaue.

15. Aitte igeltsero izan da, bi semiek pelotai, aittei zorko diozube zerbait ezta?
kohorttzutarra

Nik uste zerikusi handiye dutela bai attek ta bai amak.
Attei hainbiste lekuta eaman naulako pelotan jolastea ta amai berriz hainbeste lan artu dulako gure erropa zikiñek garbitzen.
Biyei zor diyobet asko!

16. Erremontistaa koadroa izugarri ari dek zahartzen, Zeberio, Ezkurra, Lizaso... denek 30 urteak ondo paseak zezkatek, aldiz, hi oso gaztea haiz, aurrera begira jartzean zer antzematen diok? Hor goian urte asko egteko parada izango dekela uste al dek? Zorte on zapatun!
Mikel, from azpeiti

Ezkurrak eta Lizasok 32 urte ditiztek ta Zeberiok berriz 31, nik usteiat 3 hauek oaindik gerra handiye emango duela beste 6 urtien.
Hor goien eoteko lan asko einber dik ta lanaz aprte lesiyuekin suerte pixkat eukiber dek, nik nahio diat momentuen momentukue bizi ta garaye alleatze danien ikusiko diau ze pasatzean.

17. "Tongo" hitzak zerbait esaten al dik? Zenbat partida galdu dituk apropos dirua irabaztearren?
Auzmendi

Nik usteiat betiko mitue dala hori ez!?
Pelotie beti relazionau izen dek tongo hitzekin.
Debutau nunetik 1000 aldiz aituber izen diat istori hori baño geo realidadien iye eziñezkue den gauza bat dek hori.
Gu hortakore tontoegiyek gaituk!

18. Hi akordau zapatu gauien afaie daola, irabazte baek azalduko haiz ezta??? Ze galtze baek earra daukek, ez afairik ta ez lagunik e???
Remontolaie

Bai, zeoze montauta daola usteiat.
Baño finala galdu eo irabazi afai ear bat eztiguk iñok kenduko, ta afai ondorengo kale bueltiere ez!

Agurra

Bueno, OnLine elkarrizketa honi bukaera emateko, exkerrak eman, bai Uztarriai, Hitzai (komunikabide danai), familiyei, lagunei ta animuek eman dixkiben danai.
Ta besteik gabe urrenarte!