Ekonomia

2001ean kontsumo bulegoan 80 kontsulta eta 5 erreklamazio jaso ziren

Uztarria.com | 2002-06-13 : 12:06 | Ekonomia

Kontsumitzaileen Informaziorako Udal Bulegoak (KIUB) egindako memoriaren arabera, 2001eko martxotik abendura bitartean, 80 kontsulta eta 5 erreklamazio jaso dituzte. Kontsulta gehien izan dituena, etxebizitzen sektorea izan da, % 30a hain zuzen ere.

Oñeder altzairutegietako hautsen zabortegiak akordio bat egin du Aser enpresarekin

Uztarria.eus | 2002-06-12 : 11:06 | Ekonomia

Azkoitian dagoen, Oñeder altzairutegietako hautsen zabortegiak iaz Erandioko Alser, altzairutegietako hautsak tratatzen dituen enpresarekin akordio bat sinatu zuen.

»» Erantzunak: 2 (Uztarria.eus)

Litaphar farmazi etxeak, sendagai generikoen laborategia ireki du Azpeitian

Uztarria.com | 2002-06-06 : 17:06 | Ekonomia

Litaphar farmazi etxeak atzo inauguratu zuen Azpeitian ireki duen laborategi berria. Eraikinak mila metro karratu ditu eta bertan sendagai generikoak egingo dira. Enpresaren helburua, sendagai generiko propioak egitea da, jatorrizko sendagaien alternatiba gisa.

»» Erantzunak: 2 (Uztarria.eus)

ELA Sindikatuak lokal berria inauguratu zuen atzo

Uztarria.com | 2002-05-17 : 12:05 | Ekonomia

ELA Sindikatuko kide mordoxka bildu zen atzo, Arana Goikoako 1, 2 eta 3 zenbakian ireki berri den sindikatuaren lokal berrian. Lokaleko areto nagusiari klandestinitate garaian eta gero ere, ELA-n lan asko egin zuen Jesus Gesalaga azpeitiarraren izena jarri zaio.

 

Iraurgi Ikastetxeko langileen greba

Langileen ordezkariak | 2002-05-14 : 14:05 | Ekonomia

Euskal Autonomia Erkidegoko irakaskuntza pribatuan,maiatzak 17an, greba egiteko deiarekin bat egin du Azpeitiko Iraurgi Ikastetxeko langileen batzarrak(30 langile).Beraz, eta ostirala baino lehen sindikatuen aldetik mobilizazio hori bertan behera uzten ez bada,lan-egun osoko lanuztea burutuko dute.

»» Erantzunak: 1 (Uztarria.eus)

Bielek 3,25 milioi euro inbertitu ditu

Uztarria.eus | 2002-04-08 : 16:04 | Ekonomia

Azpeititik Urrestillara bidean dagoen Biele enpresak 3,25 milioiko inbertsioa egin du, bere produkzio ahalmena bikoizteko. Biele enpresaren iharduera, prozesu industrialaren automatizazioan datza.

»» Erantzunak: 3 (Uztarria.eus)

Lagun Onakek ezin izan zuen Elgoibar menderatu, eta orain hirugarrena da sailkapenean.

Uztarria.com | 2002-02-18 : 18:02 | Ekonomia

Lagun Onak hirugarrena da sailkapenean Preferente mailan Elgoibarko taldearen kontra jokatutako partidan bana berdindu ondoren. Jubenilek 2-1 galdu zuten Antiguokon kontra, eta neskek, Leioakoen kontra 0-7 galdu zuten.

Azpeitia-Azkoitian turismoa indartu nahi da

Uztarria.com | 2002-02-08 : 12:02 | Ekonomia

Atzo, Iraurgi Lantzenek Ohiturak eta festak liburuxka aurkeztu zuen. Aurkezpenean Azpeitiko Udaleko Turismo eta Merkataritza batzordeburua den Jabier Iraeta, Azkoitiko Udaleko Asier Aranbarri eta Jesus Agirre zuzendaria izan ziren. Bestalde, gonbidatuen artean Azpeitiko eta Azkoitiko ostalari, bidai agentzia eta abarretako ordezkariak izan ziren.

 

Emaitzak: 1208 | Orriak: 1 2 3 4 ... 57 58 59 60 61