Ekonomia

Bertan egongo gara

Erabiltzailearen aurpegia da hau Bertan Merkatari Elkartea | 2020-05-12 : 09:33 | Ekonomia

Ez da erraza azken hilabeteetan merkatariok bizi izan dugun egoera hitzez adieraztea. Sentimenduen errusiar mendi batekin aldera liteke, agian; ezjakintasunaren aldapa bortitzean behera, albiste lasaigarriren baten bultzadaz gora; ingurukoen laguntzaz...

Enpresek ekainaren 30era arte luzatu ahal izango dituzte lana aldi baterako erregulatzeko txostenak

Uztarria.eus | 2020-05-12 : 08:19 | Ekonomia

Espainiako Gobernuak, patronalak eta sindikatuek erdietsi zuten akordioa atzo. COVID-19ak eraginda jardunari osotasunean edo partzialki eutsi ezin dioten enpresek lana aldi baterako erregulatzeko txostenen epeak luzatu ahal izango dituzte. Enpresek langileak kaleratu ahal izango dituzte hondoa jotzeko eta hartzekodunen konkutsoan sartzeko arriskuan baldin badaude.

 

Terrazak ireki dituzten tabernariak, hasierarekin pozik

Uztarria.eus | 2020-05-11 : 20:10 | Ekonomia

Aspaldi ikusi gabeko irudia ikusi ahal izan da gaur Azpeitiko zein Azkoitiko kaleetan: tabernak irekita eta jendea terrazetan eserita. Konfinamendua arintzeko lehen fasea gaur jarri dute martxan Gipuzkoan, eta fase...

»» Erantzunak: 14 (Kubatie7euro, Makolo, jonierra, Betikue...)

Batzuk irekita, besteak ez

Uztarria.eus | 2020-05-11 : 13:50 | Ekonomia

 

Konfinamendua arintzeko lehen fasea gaur jarri dute martxan Gipuzkoan ere, eta fase horretan tabernetako eta jatetxeetako terrazak baimentzea dago jasota. Goizean hasita, hainbat dira terrazan zerbitzua eskaintzen ari diren herriko...

»» Ikusi argazki guztiak (21) »» Erantzunak: 48 (PetranekoZigarroSueltue, bestebat2, NINEUBA, Spirit82...)

Egoera berrira egokitzen joan behar

Uztarria.eus | 2020-05-10 : 11:52 | Ekonomia

Bihartik aurrera tabernek eta jatetxeek terrazak irekitzeko aukera izango dute, ahaleraren erdiarekin soilik bada ere. Azpeitian eta inguruan badira horrela martxan hasiko direnak, baina baita momentuz itxita jarraituko dutenak ere. Ostalaritzarekin batera itzuliko dira lanera edarien eta bestelako gaien hornitzaileak ere, Xabier Azkoitia (Azpeitia, 1965) Eta Josune Bernedo (Azpeitia, 1992) bezala. Normaltasuna urruti, "kaleko bizimodua eta kontsumoa indartzea" espero dute. Bitartean, egoerara egokitzen asmatu behar.

 

Datorren asteazkenean zabalduko dute Ogasunaren Azpeitiko bulegoa

Uztarria.eus | 2020-05-09 : 17:30 | Ekonomia

Hilaren 13tik uztailaren 29ra arte izango da bulegoan errenta aitorpena egiteko aukera, aurrez hitzordua hartuta. Dena den, errenta aitorpena etxetik egitea aholkatu dute. Herritarren arretarako zerbitzua ere martxan jarriko dute asteazkenean.

 

Langabezia tasa puntu bat igo da urtearen hasieratik

Uztarria.eus | 2020-05-08 : 16:46 | Ekonomia

Apirileko langabezia datuak jakinarazi ditu Lanbidek, eta %9,4 da Azpeitiko langabezia tasa. Koronabirusaren osasun krisiak eragina izan du igoeran; izan ere, urtarriletik puntu bat igo da tasaren ehunekoa (%8,4 zen ordan). Iazko apirileko datuekin alderatuz gero, 1,6 puntu igo da langabezia tasa herrian.

 

Etxeko langileek eta aldi baterako aritutakoek subsidioak eska ditzakete

Uztarria.eus | 2020-05-05 : 12:05 | Ekonomia

Gaurtik aurrera eska ditzakete laguntzak horiek, Espainiako Gobernuak jada argitaratu baititu ebazpenak Espainiako Aldizkari Ofizialean. Etxeko langileek kotizazio oinarriaren %70a eskuratu ahal izango dute koronabirusak eragindako ondorioengatik. Aldiz, aldi baterako langileek, 430 euroko laguntza eskuratu ahal izango dute behin.

 

Ezohiko irudiak utzi ditu astearteetako azokak

Uztarria.eus | 2020-05-05 : 10:30 | Ekonomia

 

Koronabirusaren krisia hasi zenetik astearteetako azokara joateari utzi zioten hainbat postuk, baina ekoizleak ari dira apurka-apurka itzultzen. Halere, ezohiko irudia utzi du gaur azokak, herritarren eta ekoizleen segurtasuna bermatzeko Betharrametako jolastokian...

»» Ikusi argazki guztiak (6)

Lanera itzultzeko gogoz, baina kezkak ahaztu gabe

Uztarria.eus | 2020-05-04 : 12:32 | Ekonomia

Batzuek datorren astera arte zain egotea erabaki dute, baina badira Azpeitian gaur-biharretan beren saltokietako ateak berriro irekiko dituzten merkatari txikiak. Martxoaren 14tik ezinbestean itxita izan dituzten negozioen berrekitea ez da samurra izango, koronabirusaren osasun larrialdiak ez ohiko hainbat neurri hartzera behartu baititu dendariak eta zerbitzuak ematen dituzten saltoki guztiak. Atzo arte ez zituen neurri horiek zehaztu Espainiako Gobernuak, baina asmatu dute merkatariek, bakoitzak bere aldetik, moldatzen eta martxan hasi aurretik dena prest izaten. Aste honetan lanera itzuli diren horietako hirurekin hitz egin du Uztarriak.

 

Hasi dute zero fasea tabernek eta jatetxeek ere

Uztarria.eus | 2020-05-04 : 12:25

Oka jokoa prestatu dugu tabernek eta jatetxeek normaltasunerako bidean jarraituko dituzten pausoak azaltzeko. Lau fase zehaztu ditu Espainiako Gobernuak, baina posible da aurrera egin beharrean atzeraka jotzea, Oka jokoan bezala...

Bihartik lanean has daitezkeen denda txikientzako neurriak zehaztu dituzte

Uztarria.eus | 2020-05-03 : 19:06 | Ekonomia

Gaur arratsaldean argitaratu ditu Espainiako Gobernuak maiatzaren 4tik aurrera konfinamendua arintzeko indarrean izango diren neurri berriak eta aldaketak.

 

Betharramen jarriko dituzte azokako fruta saltzaileen postuak

Uztarria.eus | 2020-05-02 : 11:53 | Ekonomia

Fruta, fruitu lehorrak, bakailaoa, patata, eztia eta bestelako jakiak saltzen dituztenen hamar postu itzuliko dira, horrela, Azpeitiko azokara. Baserritarren azokako 25 ekoizlek, berriz, Azoka PLazan eta plazan jarriko dituzte beren saltokiak, azken asteotan bezala.

 

Langileen eskubideen defentsan, auto karabana egin du LAB sindikatuak

Uztarria.eus | 2020-05-01 : 17:07 | Ekonomia

Langilearen Nazioarteko Eguna dela eta, LAB sindakatuak auto karabana egin du eskualdeko hainbat herritan, tartean Azpeitian. Aihotz Aiestaran ordezkariaren arabera, "beharrezkoa da bizi dugun krisialdi egoeran langileen eskubideak defendatzea", eta...

»» Erantzunak: 1 (Txarlot)

Langileen aldarrikapenak, alarma egoerarekin datorren Maiatzaren 1erako

Uztarria.eus | 2020-05-01 : 09:40 | Ekonomia

COVID-19 gaitzaren pandemiaren eta horrek gurera ekarri duen alarma egoeraren erdian aurten Langileen Nazioarteko Eguna. Gaur, Maiatzaren 1ean, ez ohiko bideetatik zabalduko dituzte batzuek eta besteek beren aldarriak. Urolako Komunikazio...

Iraurgi Berritzenek ohiko zerbitzuak eskaintzen jarraitzen du

Erabiltzailearen aurpegia da hau Iraurgi Berritzen | 2020-04-30 : 19:43 | Ekonomia

Iraurgi Berritzen Urola Erdiko garapen eta berrikuntza agentziak gogoratu du nahiz eta aurrez aurreko arretarik...

Langileen Nazioarteko Egunean kalera petoa jantzita irtetea proposatu du Azpeitiko Ezker Abertzaleak

Uztarria.eus | 2020-04-30 : 14:32 | Ekonomia

Azpeitiko Ezker Abertzalearen irudiko, hamaika arrazoi daude biharkoan kaleak aldarriz betetzeko, eta konfinamendua ez da izango horretarako oztopo. Kalera irten beharra daukaten herritarrei proposatu die, peto batean aldarrikapen mezu bat idatzi eta hura jantzita ateratzeko.

 

Klase borrokak duen gaurkotasuna azpimarratu du Krisiaren Seme-alabak sare sozialistak

Uztarria.eus | 2020-04-30 : 13:45 | Ekonomia

Krisiaren Seme-alabak sare sozialistak ez du biharko mobilizaziorik antolatu, baina Langileen Nazioarteko Egunaren harira, mezua zabaldu du. Haren ustetan, koronabirusaren bueltan sortu den testuinguruan, "inoiz baino garbiago" ikus daiteke klase borrokak duen gaurkotasuna eta garrantzia.

 

28 milioi euro bideratuko ditu Foru Aldundiak ekonomia suspertzera

Uztarria.eus | 2020-04-29 : 12:40 | Ekonomia

Ekonomia Berreskuratzeko Planaren barruan, etorkizuneko enpresa proiektuak finkatzera bideratuko dute aurreikusitako diru kopuruaren erdia.

 

»» Erantzunak: 1 (aitortxu)

Salaketa Eguna deialdiarekin bat eginda, mobilizazioak egin dituzte herriko lantokietan

Uztarria.eus | 2020-04-28 : 16:42 | Ekonomia

Laneko Segurtasunaren eta Osasunaren Nazioarteko Eguna izanik, Salaketa Eguna deialdiarekin bat egin dute herriko hainbat lantegitan. Lan osasuna bermatzeko eta bizitza defendatzeko deia egin dute.

 

Emaitzak: 1365 | Orriak: 1 2 3 4 5 ... 66 67 68 69