Ekonomia

Baserritarren produktuak biltzeko eta merkaturatzeko egitasmoa jarriko du martxan hainbat erakundek

Uztarria.eus | atzo : 09:00 | Ekonomia

Koronabirusa tarteko, baserritarrek produktuak merkaturatzeko dituzten arazoei irtenbidea emateko jarriko dute martxan egitasmoa Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak, Hazi fundazioaren bidez. Egitasmoa datorren astean abiatu nahi dute. Bi telefono zenbaki jarri dituzte ekoizleak informatzeko.

 

Negozio eta proiektu txikiei digitalizatzen lagunduko die PuntuEus fundazioak

Uztarria.eus | 2020-03-27 : 14:42 | Ekonomia

Ostalariei, merkatariei nahiz artistei bultzada emateko sortu du laguntza programa. Webgunerik ez dute negozioek eta profesionalek urtebeterako doan eskuratu ahal izango dituzte .eus domeinua eta zerbitzaria. "Atea fisikoak itxi behar izan dituzten horiei ate berri bat, ate digitala, zabaltzen laguntzea da egitasmoaren helburua", PuntuEus fundazioko kideen arabera.

 

Eusko Jaurlaritzak 841 milioi euro bideratuko ditu osasun sistema indartzera eta herritarrak laguntzera

Uztarria.eus | 2020-03-24 : 15:03 | Ekonomia

Osasun sistemak behar dituen baliabideetara bideratuko ditu 200 milioi euro. Horrez gain, baina, familiei eta kolektibo zaurgarriei laguntzeko neurriak hartu ditu Jaurlaritzak. Gainera, diru sailaren zatirik handiena ekonomiara bideratuko du erakundeak, autonomoei eta enpresa txikiei nahiz ertainei laguntzera. Urkulluren hitzetan, "ekonomiaren koma egoera" saihesteko hartuko dituzte neurriak.

 

Lana aldi baterako erregulatzeko txostenak, koronabirusaren albo kalte

Uztarria.eus | 2020-03-23 : 17:11 | Ekonomia

Milaka lagun joan dira gaur lantokietara. Egoera ezohikoa da, ordea, enpresetan ere. Gipuzkoan, gaur arte 2.203 enpresak aurkeztu dute txostena, eta horiek 14.490 langileri eragingo diete. Bailara eta Azpeitia ere ez dira salbuespenak; hainbat enpresa ari dira dosierra aurkeztu edo ez aztertzen. Tartean dira, Sammic, Intza Group, Gureak nahiz GKN.

 

LAB sindikatuaren Azpeitiko bulegoa itxita izango da koronabirusaren krisiak iraun bitartean

Uztarria.eus | 2020-03-23 : 16:27 | Ekonomia

Zarauzko bulegoan emango dute aurrez aurreko arreta. Hala ere, aurrez aurrekoak ahal den neurrian saihesteko helburuarekin, telefono zenbaki bat jarri dute sindikatuarekin harremanetan jarri nahi duten langileen eskura.

 

Baserritarren azoka egingo dute gaur, Azoka Plazan

Uztarria.eus | 2020-03-20 : 16:30

Baserritarrek elikagaien postuak jarriko dituzte gaur arratsaldean, 17:00etatik 19:00etara, Azoka Plazan. Asteartean bezala, gaur ere beharrezko prebentzio neurriak hartuko dituzte: besteak beste, eskularruak erabili beharko dituzte baserritarrek, erosketa...

»» Erantzunak: 1 (disimulu)

Miren Larrea: "Uste dut etorkizunera begira ikasketa garrantzitsua izango dela hau"

Uztarria.eus | 2020-03-19 : 13:04 | Ekonomia

Orkestra-Lehiakortasunerako Euskal Institutuko ikertzailea da Miren Larrea (Azpeitia, 1970). Koronabirusaren pandemia ekonomian dagoeneko izaten ari den eraginak eta horiei nola aurre egin aztertzen ari dira Orkestran, eta hortik abiatuta egin ditu hausnarketak azpeitiarrak.

 

Kalte ekonomikoei erantzuteko erakundeek martxan jarriko dituzten dirulaguntzen kudeaketan lagunduko du Iraurgi Berritzenek

Erabiltzailearen aurpegia da hau Iraurgi Berritzen | 2020-03-18 : 13:49 | Ekonomia

Covid-19 birusak eragindako kalte ekonomikoei erantzuteko instituzio publiko ezberdinen diru laguntzen gestioan lagunduko du Iraurgi...

Neurri ekonomikoak hartu dituzte Espainiako Gobernuak, Eusko Jaurlaritzak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak

Uztarria.eus | 2020-03-18 : 10:33 | Ekonomia

Koronabirusaren krisiak kolpatuko dituen langileak, enpresak eta jarduera ekonomikoa laguntzeko neurri sortak iragarri zituzten atzo batzuek eta besteek.

 

Amaia Aranaga: "Ezin dugu normaltasunez lan egin, baina berdin ordaindu behar ditugu gastuak"

Uztarria.eus | 2020-03-17 : 14:42 | Ekonomia

Amaia Aranagak (Urrestilla, 1981) podologia eta posturologia zentro bat dauka. Osasun arloko lana egiten duenez, alerta egoeragatik ez dauka zentroa erabat itxi beharrik, baina larrialdiko kasuak bakarrik artatzeko eskatu diote podologoen elkargotik eta horretan ari da. Beraz, lana erabat murriztuko zaio. Langile autonomoa izanda, ordea, berdin ordaindu beharko ditu kuotak eta gainontzeko gastuak.

 

»» Erantzunak: 1 (Juanlu)

Baserritarren azoka martxan da, koronabirusaren aurkako neurriekin

Uztarria.eus | 2020-03-17 : 10:30 | Ekonomia

 

Astearteetako ohiko azokarik ez dago gaur Azpeitian, baina bai Azoka Plazan elkartzen diren baserritarren azoka. Goizeko 09:00 aldera argazkiotan ikus daitekeen itxura zuten Azoka Plazak eta aldiriek. Herritarrak joan...

»» Ikusi argazki guztiak (5) »» Erantzunak: 5 (Juanlu, jesuita, Irruti, Matxinbarrena)

Langileen segurtasuna bermatzeko, neurriak areagotu dituzte enpresetan

Uztarria.eus | 2020-03-16 : 18:58 | Ekonomia

Koronabirusaren hedapenari aurre egiteko alerta egoeraren barruan, langileak beren lanpostuetara joateko baimena eman du Espainiako Gobernuak. Azpeitiko enpresa gehienetan lanean jarraitzen dute, Sarralle enpresan, ordea, aste honetan tailerrak itxita izango dituzte eta bulegoetako langileek etxetik egingo dute lan.

 

Astearteetako ohiko azokaren ordez, baserritarren postuak soilik izango dira bihar

Uztarria.eus | 2020-03-16 : 18:16 | Ekonomia

Koronabirusaren pandemiak eraginda, ez da astearteetako ohiko azokarik izango bihar; baserritarrek soilik jarriko dituzte postuak, Azoka Plazan, 08:30etik 12:30era. Herritarrek nahiz ekoizleek prebentzio neurriak bete beharko dituzte.

 

Zaintzarako nahiz kalte ekonomikoei erantzuteko 600.000 euroko dirulaguntza lerroa ezarri du udalak

Uztarria.eus | 2020-03-16 : 17:18 | Ekonomia

Batetik, haurren nahiz dependentzia duten herritarren zaintzagatik eskatu ahal izango da dirulaguntza. Bestetik, saltoki txikien, ostalaritza guneen nahiz antzekoen itxierak eragindako kalte ekonomikoak arintzeko. Udalak adierazi duenez, gainerako erakundeetatik etorriko diren laguntzen zain egon gabe jarri dute martxan 600.000 euroko dirulaguntza lerroa.

 

Hasi dira Ikasiz 4.0 Gosari Teknologikoak

Erabiltzailearen aurpegia da hau Iraurgi Berritzen | 2020-03-06 : 15:55 | Ekonomia

Iraurgi Berritzen garapen agentziak BIC Gipuzkoarekin elkarlanean eta Gipuzkoako Foru Aldundiak lagunduta, Gosari Teknologikoak: Ikasiz...

Josune Aizpurua: "Apirilean hasi ginen ikastaroa egiten, eta uztailean lana eskaini zidaten"

Gipuzkoako Hitza | 2020-03-06 : 11:34 | Ekonomia

Harakintza eta haragikien elaborazioa ikastaroa egin dutenetako bat da Nuarbeko bizilaguna. Ikastaro horren nondik norakoez erreportajea dakar gaurko Gipuzkoako Hitza egunkariak, eta han elkarrizketatu dute Aizpurua.

 

Belen Sagastume: "Lehen, funtzio bat betetzen zuten animalia gehienek. Gaur egun, etxekoak dira"

Uztarria.eus | 2020-03-06 : 09:00 | Ekonomia

Albaitaria da Sagastume, eta Mailo Oiarzabal kazetariak bere lanaz egindako galderak erantzun ditu ofizioen elkarrizketa laburrean, 2020ko otsaileko Uztarria aldizkarian.

 

Karnabaletako zozketaren sariak banatu ditu Bertanek

Erabiltzailearen aurpegia da hau Bertan Merkatari Elkartea | 2020-03-03 : 17:58 | Ekonomia

Festak amaitu zirenetik astebete igaro den arren, karnabalek zeresana ematen jarraitzen dute. Izan ere, Bertan...

LABek deituta, elkarretaratzea egin dute adinekoen egoitzetako hainbat langilek

Uztarria.eus | 2020-03-03 : 11:13

LABek deituta ere egin du protesta gaur, asteartearekin, adinekoen egoitzetako hainbat langilek. Plazan elkartu dira horiek, Helduen egoitzetako hitzarmena orain! lelopean. Hain zuzen ere, LABek salatu du patronalek eta Gipuzkoako...

Elmubas enpresa handitzeko obrak hasi dituzte

Uztarria.eus | 2020-02-20 : 14:03 | Ekonomia

Portobello Capital arrisku kapitalen kudeaketa enpresak ekainean erosi zuen Azpeitiko enpresa, eta handitzeko lanekin hasi dira dagoeneko. Lantegiaren ondoko hainbat lursail erosi dituzte, baita oraintsu arte Iseq enpresa kokatzen zen lantegia ere. Enpresaren ekoizpen ahalmena bikoizteko, langileak kontratatzeko eta eskaintza zabaltzeko asmoa agertu du Portobello Capitalek.

 

»» Erantzunak: 17 (usai, Joxeluis, urrutirajungabe...)

Emaitzak: 1303 | Orriak: 1 2 3 4 ... 63 64 65 66