Efemerideak

  • 2017-1-31. Igor Froilan Azpeitiko Argazki Elkarteko kideak irabazi zuen 2016ko Herriz Herri argazki rallyen liga.
  • 2017-1-28. Emakume izeneko aurreneko plaza izendatzeko ekitaldia ospatu zuten, Balentina Agirre Elorzaren omenez.
  • 2017-1-27. Interneteko Argia Saria jaso zuen Haritz Odriozola azpeitiarrak, Game Erauntsia komunitatearen izenean.
  • 2017-1-19. Iraurgi Saskibaloiaren taldeak lehen aldiz parte hartu zuen San Sebastian bezperako helduen danborradan.
  • 2016-12-29. Kaluse taldeak bigarren diskoa aurkeztu zuen, taldearen izen berekoa: 'Kaluse'
  • 2016-12-27. Tartean Altuna y Uria zegoen enpresa taldeari adjudikatu zizkion GHK-k Zubietan erraustegia eraikitzeko lanak.
  • 2016-12-23. 150. urteurreneko ekitaldi nagusia ospatu zuen Udal Musika Bandak Soreasu antzokian.
  • 2016-12-18. 1936ko gerran jazarriak izan ziren Urolako Burdinbideko langileak –40 azpeitiar, tartean– omendu zituen Gipuzkoako Foru Aldundiak Donostiako Tabakaleran.
  • 2016-12-17. Euskadiko Judo Txapelketa irabazi zuen Ulises Ortega Azpeitiko bizilagunak.
  • 2016-12-17. 100. urteurrena ospatu zuen Otamendi erloju dendak.
  • 2016-12-17. Idazle Eskolak ematen duen Karmele Igartua sorkuntza beka jaso zuen Alaitz Olaizolak, 'Sugegorri' lanarekin.
  • 2016-12-17. Mikel Larrañaga aizkolariak eta Eneritz Larrañaga saskibaloi jokalariak jaso zituzten Azpeitiko Urteko Kirolari sariak.
  • 2016-12-9. Jakinarazi zuten Azpeitiko Epaitegiak erabaki zuela Anjel Otaegiren senideek jarritako kereila kriminala ez tramitatzea, delituak preskribatuta zeudela eta Amnistiaren Legea indarrean zegoela argudiatuta.
  • 2016-12-5. Zestoako Eromen Produkzioaken 'Sweeney' obrak irabazi zuen XXXIV. Euskal Antzerki Topaketetako Ikusleen Saria.
  • 2016-12-1. Bi urte eta erdian landutakoaren eta hausnartutakoaren ondorioak Sanagustinen jendaurrean azalduta amaitu zuen ibilbidea Azpeitiko Bizikidetza Foroak.
  • 2016-12-1. Azketako iturrian Jesusen Bihotzaren tokian jarritako lauburua kendu zuten.
  • 2016-11-30. Lapatx zabortegiak ateak itxi zituen, ireki eta 28 urtera.
  • 2016-11-26. 'Laura esaten zioten' liburua aurkeztu zuten Sanagustin kulturgunean. Leire Ibarguren azpeitiarrak idatzi zuen Miren Odriozolaren biografia jasotzen duen lana.
  • 2016-11-26. Iñaki Bergara 'Pio' eta Kontxu Odriozola zendu berriei eskainitako omenaldiarekin bukatu ziren Soreasun XXXIV. Euskal Antzerki Topaketak.
  • 2016-11-23. Igor Froilanek irabazi zuen 2016ko Mendiko eta Udazkeneko Argazki Rallya.
  • 2016-11-21. Hirugarren Mailako taldea Aitor Arratek hartuko zuela iragarri zuen Lagun Onak Futbol Taldeak, astebete lehenago kargua utzi zuen Pablo Turrillasen tokia betez.
  • 2016-11-19. "Hondakinen kudeaketa zentzuzko bat" aldarrikatu zuten ehundaka lagunek, Elkar-ekinek eta Elosiagako bizilagunek deituta 'Lapatx itxi, errausketarik ez. Birziklatu eta berrerabili' lelopean egin zen manifestazio jendetsuan.
  • 2016-11-19. 150. urteurreneko liburua aurkeztu zuen Udal Musika Bandak, Eñaut Frantsesena bandakideak idatzitako lana. Liburua egiteko dokumentazio-lana egitean ohartu ziren bandak 150 urte baino gehiago zituela, eta 1852rako, behintzat, bazela.
  • 2016-11-14. Aitor Aranak itzulitako 'Dorian Grayren egiazko erretratua' liburua azpeitiar hizkerara itzuli zuen Imanol Azkoitiak.
  • 2016-11-8. Artzubiko plazari Balentina Agirre Elorza izena ematea onartu zuen udalbatzak aho batez. Azpeitiko kale izendegiko lehen emakume izena izan zen, horrenbestez, emagin azpeitiar zenarena.
  • 2016-10-31. Kultura sustatzeko hitzarmena sinatu zuten Udalak eta Alemaniako Enbaxadak.
  • 2016-10-29. Maider Gaztañaga eta Mitxel Cuadrado ordiziarrek irabazi zuten Azpeitiko VII. Kros Mistoa.
  • 2016-10-29. Orioko Kepa harategiak irabazi zuen Libre Ardo Eguneko txorizo egosi lehiaketa.
  • 2016-10-28. Ioritz Hidalgo azpeitiarra bigarren sailkatu zen Europako ekintzaile gazteei zuzendutako Eu-xcel programan.
  • 2016-10-26. Miren Gorrotxategik '33 ezkil' eleberria aurkeztu zuen, 2015eko Agustin Zubikarai beka jaso ondoren idatzitakoa.
  • 2016-10-23. Mikel Larrañaga hirugarren sailkatu zen Euskal Herriko Aizkora Txapelketaren Final Nagusian.
  • 2016-10-22. Lehen Txisteratik Egun Magikoa ospatu zen herrian.
  • 2016-10-20. Udalak eskatuta Soziolinguistika Klusterrak Azpeitian egindako hizkuntzen kaleko erabileraren neurketaren emaitzak aurkeztu zituzten. Apirilean egindako neurketaren arabera, azpeitiarren %81,9k hitz egiten zuen euskaraz kalean.
  • 2016-10-19. Azpeitiaren lekukoa jasota 2017an herri galdeketak egingo zituzten Urola Kostako herriek –Azkoitia, Getaria, Orio, Zarautz, Zestoa eta Zumaia– aurkezpena egin zuten Azpeitian.
  • 2016-10-19. Onintza Valverde azpeitiarra eta beste bost gazte absolbitu zituen Arabako Lurralde Auzitegiak. Euskal presoek unibertsitatean ikasteko dituzten eskubideen aldeko kontzentrazio batean atzeman zituen Ertzaintzak 2014an, irailean epaitu zituzten, ordena publikoaren aurkako erasoa eta autoritatearen aurkako atentatua egotzita.
  • 2016-10-16. Joseba Iraola eta Markel Cestafe izan ziren azkarrenak autoen Urrakiko Igoeran.
  • 2016-9-30. Urola Kostako Kros Mistoen I. Txapelketa aurkeztu zuten Azpeitiko, Errezilgo eta Zarauzko lasterketen antolatzaileek.
  • 2016-9-27. Angel Otaegiren hilketaren ardura argitzeko kereila kriminala jarri zuen haren familiak Azpeitiko epaitegian, nuarbetarraren heriotzaren 41. urteurrenean.
  • 2016-9-23. Azpeitiko kartzelan hildako zazpi preso errepublikarrak omendu zituzten, hildakoen senideetako batzuk bertan zirela egindako ekitaldian.
  • 2016-8-24. Espainiako bandera udaletxeko etxaurre nagusian jarri zuen Udalak, "EAEko Auzitegi Nagusiak behartuta".
  • 2016-7-31. Juan Miguel Arregi azpeitiarrak Loiolako erretore nagusi kargua hartu zuen.
  • 2016-7-26. Mikel Larrañagak Gipuzkoako Lehen Mailako Aizkolari Txapelketa irabazi zuen.
  • 2016-7-24. Amets Amubietak eta Larraitz Larrañagak Gipuzkoako Dantza Suelto Txapelketa irabazi zuten.
  • 2016-7-22. Eusko Gudarostearen sorrerako 80. urteurrena gogoratzeko ekitaldia ospatu zuten Loiolan.
  • 2016-7-22. Xaguxatar parkea inauguratu zuten, Ingurugiro Etxea Museoaren ondoan.
  • 2016-7-21. Carlos Urkijo Espainiako Gobernuaren EAEko ordezkariak Azpeitiko Sorkuntza Bekaren kontra helegitea jarri zuela jakinarazi zuten bekaren sustatzaileek, Azpeitiko Udalak eta Kultur Mahaiak.
  • 2016-7-20. Imanol Eliasen eta Jon Bilbaoren funts bibliografikoak herritarren eskura jarri zituen Udalak, Udal Liburutegian.
  • 2016-7-11. Amagoia Gurrutxaga kazetariak epaimahaiaren aipamena jaso zuen Rikardo Arregi sariketan.
  • 2016-7-4. Esku-pilotako Gipuzkoako Herriarteko Txapelketa irabazi zuen Azpeitiak Donostiako Atano III.ean, Astigarraga 3-0 menderatuta. Horrenbestez, Gipuzkoako bosgarren txapela lortu zuten Azpeitiko pilotariek.
  • 2016-6-22. Iñaki Bergara 'Pio' aktorea hil zen.
  • 2016-6-18. Urrestilla eta Azpeitia arteko bidegorria eskatzeko martxa jendetsua egin zuten.
  • 2016-6-7. Mikel Labaka Realaren gizonezkoen talde nagusiko hirugarren entrenatzaile izendatu zuten.
  • 2016-6-5. Independentziari buruzko herri galdeketa egin zen herrian. 4.781 pertsonek eman zuten botoa, eta hauek izan ziren emaitzak: independentziaren alde„ %94,56 (4.524 herritar); kontra, %3,98 (188); baliogabeak izan ziren 52 boto, boz guztien %1,1a; eta zuriak izan ziren 17 boto, bozen %0,36a.
  • 2016-5-31. Bost proiekturen artean banatu zituzten Udalak eta Kultur Mahaiak lehen Sorkuntza Bekaren sei mila euroak: Ikus-entzunezko bi proiektu, maketa baten eta CD baten grabazioak, eta euskal mitologian oinarritutako txotxongiloak.
  • 2016-5-31. Espainiako bandera kendu eta ikurrina jarri zuten udaletxean 'azpeitiar bizardunek'.
  • 2016-5-27. 1960-2014 tarteko giza eskubideen urraketen ikerketaren agiri guztiak Udalaren esku utzi zituen Aranzadiri.
  • 2016-5-25. Gurutzea jarri zuten berriro Erloko tontorrean, 2014ko abenduaren 31n desagertutakoaren tokian.
  • 2016-5-10. Auzarazako 18. karrerako balkoiak botatzea agindu zion Udalari EAEko Auzitegi Nagusiak.
  • 2016-5-7. Walter Becerra eta Maider Fraile izan ziren azkarrenak XII. Izarraizko mendi lasterketan.
  • 2016-5-3. Bustinzuriko Errebaleko ibai aldeko kaleari '1766ko matxinada' izena jartzea onartu zuen udalbatzak aho batez, Azpeitiko Kultur Mahaiak egindako proposamenaren harira.
  • 2016-5-1. Espainiako Kick Boxing Txapelketa irabazi zuen Ainara Torviscok, Sevillan (Andaluzia, Espainia).
  • 2016-4-29. Lagun Onak Mendi Bazkunak jaso zuen Joxe Takolo Beka.
  • 2016-4-16. Emmanuel Bett-ek eta Zulema Fuentes Pilak irabazi zuten XXIII. Azkoitia-Azpeitia maratoi erdia.
  • 2016-4-16. Donostiako Administraziorako Auzien 2. epaitegiak atzera bota zuen presoen familiei laguntzak emateagatik Espainiako Estatuko Abokatuak Udalari jarritako helegitea.
  • 2016-4-13. Joxean Agirrek 'Gizajoen katalogoa' eleberria aurkeztu zuen.
  • 2016-4-9. Ainara Torviscok Euskadiko Kick Boxing Txapelketa irabazi zuen, Zallan (Bizkaia).
  • 2016-4-7. Matxinbentako Igartzolabekoa baseria erre zen.
  • 2016-4-5. Donostiako 2. Instrukzioko epaitegiak atzera bota zuen Pasaiako segadaren kasua artxibatzearen aurkako helegitea.
  • 2016-3-23. Urola Erdiko autobusak azkenean Donostiako geltoki berrira iritsiko zirela jakinarazi zuen Udalak.
  • 2016-3-19. 'Azpeitia 1936-1945' liburua aurkeztu zuten Sanagustinen, Gerra Zibilaren eta frankismoaren lehen urteetako Azpeitiko memoria jasota.
  • 2016-3-15. Anartz Izagirrek bigarren saria eskuratu zuen Xabier Portugal Pasaia Hiria olerki lehiaketan, 'Forma geometrikoak zure baitan' olerki bildumarekin.
  • 2016-3-1. Iraurgi Ikastetxeak Betharrameko eraikina berritzeko eta erabiltzeko hitzarmen berria onartu zuen Udalak.
  • 2016-2-23. Eroskik 2017an Azpeitian beste saltoki bat irekiko zuela iragarri zuen, Joan XXIII.a kalean, Landu altzari enpresaren pabilioi zaharren tokian.
  • 2016-2-22. Azpeitiko ahari jokoen kontrako salaketak jarri zituen Equo alderdiak.
  • 2016-2-21. Nicolas Oteiza 'Kaito' hil zen.
  • 2016-2-18. 150. urteurrena ospatzeko egitaraua aurkeztu zuen Udal Musika Bandak.
  • 2016-2-16. Pasaiako segadako gertaerak ikertzearen aldeko helegitea jarri zuen Udalak.
  • 2016-2-16. Julen Belamunok 'Gaueko zaintzailea' aurkeztu zuen, bere lehen eleberria.
  • 2016-2-12. Lasaoko Herri Etxea inauguratu zuten.
  • 2016-2-5. Kontxu Odriozola aktorea hil zen.
  • 2016-2-3. Pasaiako segadaren auzia artxibatu zuela jakinarazi zien familiei Donostiako 2. Instrukzio Epaitegiak.
  • 2016-2-1. Lapatxek Gipuzkoa osoko zaborrak hartzen jarraitzea erabaki zuen Urola Erdiko Mankomunitateak, bete arte, baina zabortegia handitzeari uko eginez.
  • 2016-1-16. Hitzartu, Azpeitian independentziaren gaineko herri galdeketa egiteko sortutako gizarte taldea aurkeztu zuten Soreasu antzokian. Galdeketaren data (ekainak 12; gero 5era aurreratuko zuten) eta galdera ere ('Nahi al duzu izan euskal estatu independente bateko herritar? Bai/ez') aurreratu zituzten.
  • 2016-1-16. Jose Luis Frantzesena 'Schubert'en liburuxka biografikoa aurkeztu zuen Uztarria Komunikazio Taldeak, Maialen Etxanizek idatzia.
  • 2016-1-15. Esperantoa-euskara hiztegia aurkeztu zuen Aitor Aranak, Euskaltzaindiaren Bilboko egoitzan.
  • 2016-1-14. Miren Garatek Tene Mujika saria irabazi zuen, 'Ekaitzaren zipriztinak' proiektuarekin.
  • 2016-1-7. Espainiako bandera jarri zuten udaletxean. 2012an jakinarazi zion Udalari Espainiako Gobernuaren Euskal Autonomia Erkidegoko ordezkari Carlos Urkijok bandera jarri behar zuela; eta 2015. urte hasieran jaso zuen EAEko Auzitegi Nagusiaren ebazpena, bandera jartzeko aginduarekin.
  • 2016-1-6. Garmendipe futbol zelaiko emakumeen aldageletako hormetan zuloak aurkitu zituztela jakin zen.
  • 2016-1-5. Laxaro Azkunek idatzi du eta Azpeitiko Udalak argitaratutako 'Oroimen bizia. Azpeitiko auzoak XX. mendean' liburua aurkeztu zuten Sanagustin kulturgunean.
  • 2015-12-23. Lana Erregulatzeko Iraungitze Txostena aurkeztu zuen Antzibar enpresak.
  • 2015-12-19. Ilunpe Pilota Elkarteak jaso zuen 2015eko Azpeitiko Kirolaria Saria.
  • 2015-12-12. The Friday's Crew taldeak hirugarren diskoa aurkeztu zuen, 'Hemen gara'.
  • 2015-12-11. 50. urteurreneko liburua aurkeztu zuten Karmelo Etxegarai eta Urola ikastolek.
  • 2015-12-3. Pako Garmendia soziologo eta politikari ohia hil zen.
  • 2015-12-2. 16 urteko espetxe zigorra ezarri zioten Josu Urbieta 'Pow'-ri Frantzian, Jean-Serge Nerin poliziaren hilketagatik egindako epaiketan.
  • 2015-11-27. Kaluse taldeak lehen diskoa aurkeztu zuen, zuzenean, Gaztetxean.
  • 2015-11-27. Valverde drogeriak Gipuzkoako Bazkundearen '10 Bitxiak' sarietako bat jaso zuen.
  • 2015-11-25. Gorakadaren 'Moby Dick' lanak irabazi zuen Euskal Antzerki Topaketetako Ikusleen Saria.
  • 2015-11-21. 'Antxieta arkeologi taldea, 50 urte lanean gozatuz? liburua aurkeztu zuten udaletxean, taldearen mende erdiko ibilbidea jasoz Udalak argitaratua.
  • 2015-11-17. Hausnartu Euskal Soziolinguistika sarietako bat irabazi zuen Haritz Etxeberriak, 'EAEko gehiengo euskalduna duten udalerriak epaitegi erdaldunetan' lanarekin.

Imanol Eliasek 2003ko abenduan aurkeztu zuen Azpeitiko Efemerideak liburua. Geroztik, Uztarria Komunikazio Taldeak hartu du efemerideen datu-basea osatzeko ardura. Efemeride guztiak, hemen dituzue kontsultagai. Informazio gehiago

Bilaketa efemerideetan