Hamarkada: 2010

  • 2018-7-10. Lau urterako lan hitzarmena sinatuta, hamabi eguneko greba bertan behera utzi zuten Sammic enpresako langileek.
  • 2018-7-4. 'Azpeitia 1960-2017. Motibazio politikoz urratu diren giza eskubideak eta beste sufrimendu batzuk, Azpeitian eta azpeitiarrei gertatuak' liburua aurkeztu zuten udaletxean.
  • 2018-6-30. Azpeitiak esku pilotako Gipuzkoako Herriarteko Txapelketa irabazi zuen, Ataun 2 eta 1 mendean hartuta, Donostiako Atano III.a frontoian. Zazpigarren txapela Ilunpe elkarteko pilotarientzat, laugarrenna jarraian.
  • 2018-6-30. Joseba Albizu txirrindulariak bigarren urtez jarraian irabazi zuen Europako Ultramaratoi Txapelketa, Vielhan (Aran bailara, Okzitania).
  • 2018-6-28. Azoka Herritik egitasmoak amaitutzat eman zuen bere ibilbidea.
  • 2018-6-24. Azpeitiak 2 eta 1 galdu zuen Gipuzkoako Herriarteko I. Gomazko Paleta Txapelketaren finala Donostiaren kontra, Donostiako Altzan.
  • 2018-6-22. Lehen Euskaraldirako Azpeitiko bi hamaikakoak aurkeztu zituzten.
  • 2018-6-21. Grebari ekin zioten Sammic enpresako langileek, "hitzarmen duin baten alde".
  • 2018-6-19. Pako Aristik 'Maitatu zure egunak' poesia liburua aurkeztu zuen.
  • 2018-6-19. Iñaki Urangak irabazi zuen XXXVI. Euskal Antzerki Topaketen kartel lehiaketa.
  • 2018-6-16. Aitor Mimenzak eta Alazne Iruretak irabazi zuten Urrestillako San Juan Herri Krosa.
  • 2018-6-10. Siriako ehun bat errefuxiatu Loiolan izan ziren, Jesusen Lagundiko Migratzaileen Laguntzarako Zerbitzuak, Alboan gobernuz kanpoko erakundeak eta Europan bizi diren hainbat errefuxiatu siriar batzen dituen Go Forward Europe taldeak antolatutako Hospitalitatearen Bideak egitasmoaren lehen edizioaren barruan. Erakundeetako ordezkaritza zabalk egin zien harrera, Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzaren lehendakaria buru zutela.
  • 2018-6-1. 81 urteko gizon bat hil zen Matxinbentan, traktore batekin istripua izanda.
  • 2018-5-30. Esklabetako eraikinaren atzean 129 etxebizitza babestu eta tasatu eraikitzeko proiektua iragarri zuen Azpeitiko Udalak.
  • 2018-5-27. Basilio Urbistondo gudari urrestildarra hil zen, 100 urterekin.
  • 2018-5-23. Mikel Zabaltza eta Alberto Fernandez mendizaleen Drangnag-rirako espedizioak jaso zuen Joxe Takolo Beka.
  • 2018-5-20. Gipuzkoako Pilota Eguna ospatu zuten lehen aldiz Azpeitian eta ospakizun horren barruan ireki zituen berriro ateak Izarraitz pilotaleku eraberrituak.
  • 2018-5-6. Lizarte taldeko Ivan Morenok irabazi zuen Txirrindularitzako XLVIII. Urrakiko Igoera .
  • 2018-4-29. Walter Becerrak eta Oihana Azkorbebeitiak irabazi zuten Azpeitian hasi eta Azkoitian bukatu zen XIV. Izarraizko mendi lasterketa.
  • 2018-4-27. Denboraldi bat Espainiako Urrezko LEB Ligan aritu ostean, Zilarrezko LEBera jaitsi zen Sammic ISB saskibaloi taldea.
  • 2018-4-21. Aingeru Castrok eta Alaitz Urkiolak irabazi zuten Azpeitiko Rallysprinta, laugarren urtez jarraian.
  • 2018-4-12. Madrilgo Kontu Auzitegian epaitu zituzten Iñaki Errazkin azpeitiarra eta Ainhoa Intxaurrandieta (Ingurumen diputatu eta Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioko lehendakari ohiak, hurrenez hurren), Zubietako erraustegiaren proiektua geldiarazteak eragindako kalte ekonomikoa Errazkinek eta Intxaurrandietak beren gain hartzea nahi zuten GHK-ren garaiko arduradun politikoek, 40 milioi euro baino gehiagoko zigorra ordainduz.
  • 2018-4-9. Eraikin berritua inauguratuta, Betharrameko eraikinean eskolak ematen hasi zen berriro Iraurgi Ikastetxea.
  • 2018-3-24. Mark Kiptook eta Hawi Megersak irabazi zuten Azkoitia-Azpeitia maratoi erdiaren 25. edizioa.
  • 2018-3-19. Aitor Zulaika futbol entrenatzaile azpeitiarrak Reala B taldearen gidaritza hartu zuen.
  • 2018-3-17. Europako Giza Eskubideen Auzitegiak ateak itxi zizkion Pasaiako segadaren auziari, Azpeitiko Udalak eta segadan hildakoen senideek jarritako helegiteak atzera botata.
  • 2018-3-16. Haritz Mujika asteasuarrak irabazi zuen IX. Erniarraitz Bertso Txapelketa, Gaztetxean jokatutako finalean.
  • 2018-3-16. Iker Bueno Gipuzkoako Saskibaloi Federazioko kirol arduradun izendatu zuten.
  • 2018-3-15. Antxieta Arkeologi Taldeak Soreasuko bere egoitza berria inauguratu zuen.
  • 2018-3-9. Josu Urbieta 'Pou' azpeitiarra Poitiers-Vivonneko presondegitik (Frantzia) Mont de Marsangora (Frantzia) aldatu zutela jakinarazi zuen Etxerat elkarteak.
  • 2018-3-4. Xabier Aranburu 'Guzta' Urrestillako bizilagunak Urrezko Harri-jasotze Txapelketa irabazi zuen, Izarraitz pilotalekuan jokatutako finalean.
  • 2018-2-28. Roman Azkuek irabazi zuen Sokamuturra 2018 argazki lehiaketa. Iñaki Joaristi 'Altzarte' saria, berriz, Iñaki Aranbururentzat izan zen.
  • 2018-2-21. Olatz Prat izendatu zuen lehendakari Azpeitiko Kultur Mahaiak. Maite Maizen lekukoa hartu zuen Pratek.
  • 2018-2-15. Esklabetako komentuaren eraikinean bereziki gazteei bideratutako alokairu sozialeko 45 etxebizitza eraikitzeko akordioa sinatu zuen Udalak Eusko Jaurlaritzarekin.
  • 2018-2-10. Europako Giza Eskubideen Auzitegian helegitea aurkeztu zutela jakinarazi zuten Pasaiako segadan hildakoen senideek.
  • 2018-2-3. Elikagunea denda ireki eta Azoka Plaza berritua inauguratu zuten.
  • 2018-2-2. Absolbitu egin zituzten 2015eko maiatzean Espainiako Auzitegi Nazionalean izan zen epaiketa batean desordena publikoa eragitea eragotzita epaitutako Azpeitiko bi bizilagunak.
  • 2018-1-31. Mikel Larrañagak Urrezko Aizkolari Koparen finala irabazi zuen, Asteasun.
  • 2018-1-27. Sokamuturraren 500. urteurrena ospatzeko ekitaldi nagusia egin zuten Soreasu antzokian. Bertan estreinatu zuten 'Irteera', Xanti Rodriguezek Jai Karnabaleko zezenaren irteeran oinarrituta egindako film laburra.
  • 2018-1-27. Natul euskara elkarteak, Uztarria Komunikazio Taldeak eta Udalak 'Azpeitiarrez Natul' aurkeztu zuten Sanagustin kulturgunean, herritarrek egindako ekarpenekin Azpeitiko hizkeraren hainbat esapide jasotzen dituen liburuxka.
  • 2018-1-20. Iker Aizpuruk zilarrezko domina irabazi zuen infantil mailan Igeriketa Egokituko Espainiako Txapelketan.
  • 2018-1-19. Arrantzaleak taldeak 50. urteurrena bete zuen helduen danborradan. 1981ean taldearekin danborra jotzen atera ziren lehen emakumeak igo ziren udaletxera omenaldia eta oroigarria jasotzera.
  • 2018-1-13. 'Sokamuturra Argazki Lehiaketa' liburua aurkeztu zuen Azpeitiko Argazki Elkarteak Sanagustin kulturgunean, sokamuturraren 500. urteurrenaren bueltako egitarauaren barruan
  • 2017-12-31. Hilda aurkitu zuten Pirinioetan Iñigo Larrañaga 24 urteko gazte azpeitiarra. Bezperatik ari ziren haren bila La Mongie (Frantzia) eski estazioaren inguruetan, eskiatzen ari zela desagertu ondoren.
  • 2017-12-31. Aitor Mimenzak eta Maite Etxezarretak irabazi zuten San Silbestre lasterketa.
  • 2017-12-31. Mikel Larrañagak Urrezko Aizkolari Kopa irabazi zuen, Asteasun jokatutako finalean.
  • 2017-12-30. Joxean Etxeberria zigarrak eta Xabier Zaldua zumarragarrak aizkora eta korrika uztartutako apustua jokatu zuten zezen plazan. Aise nagusitu zen Etxeberria.
  • 2017-12-30. Mikel Orbeak Euskadiko Ziklokros Txapelketa irabazi zuen, junior mailan.
  • 2017-12-27. Iraurgi Saskibaloi Taldeak oroigarria jaso zuen kirol kazetarien Gipuzkoako Kirolari Onenaren ekitaldian.
  • 2017-12-20. Ederti dekorazio dendak irabazi zuen VI. Erakusleiho Lehiaketa.
  • 2017-12-20. Ignaziotar Lurraldea turismo sustapenerako eta dinamizaziorako proiektuak Europako lekuen bikaintasuna saritzen duen EDEN sarietako bat lortu zuen.
  • 2017-12-16. Maite Iriarte pilotariak eta Iker Bueno saskibaloi entrenatzaileak jaso zituzten Azpeitiko 2017ko kirolari onenen sariak.
  • 2017-12-13. Epaileak berretsi egin zuen Josu Urbietari Jean-Serge Nerin poliziaren hilketan zerikusia izateagatik ezarritako 16 urteko kartzela zigorra, helegitea ebazteko epaiketan.
  • 2017-12-4. Enekoitz Esnaola azpeitiar kazetariak idatzitako 'Luhuso. ETAren armagabetze zibilaren kontakizuna' liburua aurkeztu zuten, Baionan.
  • 2017-12-3. Xabier Orbegozo 'Arria V.'-a errezildarrak apustua irabazi zion zezen plazan Xabier Zaldua zumarragarrari, aizkoran eta korrika.
  • 2017-12-1. Oier Alkorta eta Eneko Martija azpeitiarrek 22 urtez azpikoen Gipuzkoako gomazko pala finala irabazi zuten.
  • 2017-12-1. 'Goldsmithen ikaslea' eleberria kaleratu zuen Joxean Agirrek.
  • 2017-12-1. Pello Elorzak idatzitako 'Aberria bihotzean: Azpeitiko EAJren ehun urtetik gorako ibilia' liburua aurkeztu zuten Batzokian, herriko jeltzaleen 110. urteurrenaren ospakizunen barruan.
  • 2017-11-30. Zestoako Eromen Produkzioaken 'Hysteria' lanak jaso zuen XXXV. Euskal Antzerki Topaketetako Ikusleen Saria.
  • 2017-11-30. Espainiako Gobernuaren EAEko ordezkariak Azpeitiko Udalak Gure Esku Dagori emandako diru laguntzaren aurkako helegitea jarri zuela jakinarazi zuten.
  • 2017-11-25. Jose Ignazio Orbegozo 'Arria II'.ari omenaldia egin zioten Izarraitz frontoian, aizkoran egindako ibilbideagatik.
  • 2017-11-18. Imanol Arregi 'Iturbide' pandero-jotzailearen 'Iturbide, igitai jolea' biografia liburua eta diskoa aurkeztu zituen Euskal Herriko Trikitixa Ellkarteak. Udaletxeko areto nagusia txiki gelditu zen Amagoia Gurrutxagak idatzitako lanaren aurkezpenean.
  • 2017-11-17. Jose Ignazio Orbegozo 'Arria II'.aren biografia aurkeztu zuten udaletxean, Joseba Urretabizkaiak idatzia.
  • 2017-11-10. Azpeitia eta Urrestilla arteko bidegorria egiteko lanak 2018an egingo zituztela iragarri zuten Azpeitiko Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak.
  • 2017-11-3. Ezkurra II.ak eta Ionek irabazi zuten Azpeitiko XVIII. Erremonte Txapelketa, finalean Etxeberria IV.a eta Endika 40-26 garaituta.
  • 2017-11-3. Kataluniako Gobernuko hainbat kideren espetxeratzea gaitzetsi zuten Udalak eta 300 inguru herritarrek, plazan egindako elkarretaratzean.
  • 2017-10-31. 8c solido mailako Orbayu igotzea lortu zuen Gorka Karapeto azpeitiarrak Picu Urriellun (Asturias, Espainia).
  • 2017-10-28. Oihana Azkorbebeitiak eta Eneko Zarrabeitiak irabazi zuten VIII. Kros Mistoa.
  • 2017-10-28. Jonathan Terronek urrezko domina irabazi zuen Benidormen (Herrialde Katalanak) jokatutako Europako II. Brazilian Jiu-Jitsu Txapelketan.
  • 2017-10-24. Seamus Heaneyren poema antologiaren itzulpena aurkeztu zuen Xabi Bordak, Munduko Poesia Kaierak proiektuaren barruan.
  • 2017-10-24. Pasaiako segadan oinarritutako 'Pasaiako badia' dokumentala estreinatu zuten Xabier Otamendi, Yuri Agirre eta Erik Aznal azpeitiarrek Iruñeko Golem Baiona zinema aretoan.
  • 2017-10-23. Fiskalak 13 urte eta 6 hilabeteko espetxe zigorra eskatu zuen Eneko Ibargurenentzat. Herrirako kidea zen Ibarguren, eta 2013ko irailaren 30ean atxilotu zuen Guardia Zibilak, elkarte horren aurka egindako operazioaren barruan.
  • 2017-10-22. Iñaki Aiertzak irabazi zuen autoen Urrakiko XXXV. Igoera. Urrakin txapela jantzi zuen lehen azpeitiarra izan zen.
  • 2017-10-18. Soreasuko Sormen Gunearen aurreproiektua aurkeztu zuten jendaurrean.
  • 2017-10-16. Iñaki Errazkin Ingurumen diputatu ohi azpeitiarra auzitara eramatea erabaki zuen Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak (GHK), Ainhoa Intxaurrandieta kontsortzioko aurreko lehendakariarekin batera, erraustegiaren lanak gelditzeagatik.
  • 2017-10-15. Mikel Larrañagak hirugarren egin zuen Euskal Herriko Lehen Mailako Aizkora Txapelketako finalean, Donostian.
  • 2017-10-11. Xiriako Gurrutxaga nuarbetar puntista ohia hil zen.
  • 2017-10-4. Esklabetan gazteei zuzendutako alokairu sozialeko 45 etxebizitza eraikitzeko hitzarmena sinatu zuten Azpeitiko Udalak eta Eusko Jaurlaritzak.
  • 2017-9-25. Basanderiek Azpeitiko Emakume Gazteen Talde Feministak lehen batzarra egin zuen.
  • 2017-9-24. Saskibaloiko Euskal Kopa irabazi zuen Sammic ISBk, Araberri 76-62 mendean hartuta, herriko kiroldegian.
  • 2017-9-23. Azpeitiaren eta Hazparneren arteko senidetzaren 30. urteurrena ospatzeko egun osoko festa ospatu zuten Lapurdiko herrian.
  • 2017-9-21. Kataluniari babesa adierazteko eta "jasaten ari diren jazarpena salatzeko" adierazpena onartu zuen Udalak, urriaren 1eko galdeketaren atarian.
  • 2017-9-21. Migel Angel Elustondok (H)Ilbeltza beka irabazi zuen, urtebeteko epean eleberri beltz bat egiteko.
  • 2017-9-18. Azoka Plazako Elikagune berriaren kudeaketa Artxara kooperatiba elkarte txikiari esleitu ziola jakinarazi zuen Udalak, hamar urterako emakidarekin.
  • 2017-9-3. Artzain aipagarrienari egindako omenaldia jaso zuen Premietxeberri baserriak Legazpiko Artzain Egunean.
  • 2017-8-27. Jorge del Cid auto gidariak eta haren kopilotu Nerea Odriozolak Lanzaroteko rallya irabazi zuten, Lur Gaineko Espainiako Rally Txapelketaren barruan.
  • 2017-8-25. 50 urteko langile bat hil zen Glual Energy enpresan, lan istripuan.
  • 2017-7-22. Oier Ibarguren txirrindulari azpeitiarrak Orthezeko Klasika (Okzitania) irabazi zuen.
  • 2017-7-22. 'Sagardoa Azpeitian' liburua aurkeztu zuten, Laxaro Azkunek idatzia eta Juan Joxe Agirreren argazkiekin osatutakoa.
  • 2017-7-21. Azpeitiak hirugarren aldiz irabazi zuen Euskal Herriko Herriarteko pilota txapelketa, Usansolo 3 eta 0 gaindituta, Larrabetzun (Bizkaia).
  • 2017-7-14. Basazabal jauregia birgaitzeko proiektua 200.000 eurorekin laguntzea hitzartu zuen Gipuzkoako Foru Aldundiak Azpeitiko Udalarekin.
  • 2017-7-5. Izarraizko Atea parkea inauguratu zuten. Esklabetako eraikinaren eta Azpeitiko Ikastola Ikasberriren artean, Jesus eta Maria komentuaren atzekaldean, 18.000 metro karratuko eremuan eraiki zuen Udalak aisialdirako berdegunea, bere jabetzako lurretan.
  • 2017-7-3. Laneko istripuan hil zen Iñigo Etxaniz Epelde, 50 urterekin, Astigarraga Kit Line enpresan.
  • 2017-7-1. Itsasiren 40. urteurrena ospatzeko ekitaldiarekin hasi zen Azpeitia Dantzan.
  • 2017-7-1. Soka luzea ekarriko zuen apustua jokatu zuten zezen plazan Mikel Larrañaga azpeitiarrak eta Alex Txikon lemoarrak, harri-jasotzen, aizkoran eta korrika. Txikon erretiratu egin zen eta Larrañagak irabazi zuen desafioa.
  • 2017-7-1. Azpeitiak seigarren txapela irabazi zuen Gipuzkoako Herriarteko pilota txapelketan, hirugarrena jarraian, Donostiako Atano III.a frontoian Oiartzuni 3 eta 0 irabazita.
  • 2017-6-20. Valen Garciak irabazi zuen XXXV. Euskal Antzerki Topaketen kartek lehiaketa.
  • 2017-6-17. Gerra Zibilaren garaian eta ondorengo urteetan Gernikako hilerrian lurperatu zituzten Eusko Gudarosteko 82 gudariei aitortza egin zieten hainbat erakundetako ordezkariek. Azpeitiko lau gudari hobiratu zituzten han: Francisco Iparragirre Orbegozo (Itxarkundia batailoia), Jose Urbieta Etxezarreta (Loiola batailoia), Urrestillako Dionisio Urbistondo Lasa (Loiola batailoia) eta Leandro Plazaola Zubizarreta (San Andres batailoia).
  • 2017-6-15. Arkupehotsak egitasmoa aurkeztu zuen Kulturaz kooperatibak, Sanagustingo oholtza txikiaren bidez musika sortzaile hasiberriei "plaza duin bat" eskaintzeko helburuarekin.
  • 2017-6-13. Gorka Karapeto eskaladako euskal selekzioko hautatzaile izendatu zuten.

Imanol Eliasek 2003ko abenduan aurkeztu zuen Azpeitiko Efemerideak liburua. Geroztik, Uztarria Komunikazio Taldeak hartu du efemerideen datu-basea osatzeko ardura. Efemeride guztiak, hemen dituzue kontsultagai. Informazio gehiago

Bilaketa efemerideetan