Hamarkada: 1990

  • 1993-4-3. Iñaki Perurenak bi errekor egin zituen: 316 kiloko errektangeluar harria 20 segundotan altxatu zuen, eta 264 zilindrikoa esku bakarrarekin, 18 segundotan.
  • 1993-4-3. Martin Fiz korrikalariak ezin izan zuen 10.000 metrotan eginiko marka hautsi zezen-plazan; 30.16.08 egin zuen. Eguraldi txarra egin zuen.
  • 1993-3-19. III. Trikiti Pieza Berrien Lehiaketako finalean izan zen herrian. Aitor Furundarena eta Iparragirre anaiak izan ziren irabazle.
  • 1993-3-4. Udalak Karmelo Etxegarai Ikastolari diru laguntzak moztea erabaki zuen, baldin eta sare pribatuan jarraitzea erabakitzen bazuen.
  • 1993-2-26. Ibaiederreko potabilizadore planta inauguratu zuten.
  • 1993-2-21. Herriko Zezenzale Batzordeak Imanol Elias Odriozolak idatzitako 'El toro, simbolo de fiesta en Gipuzkoa' liburua aurkeztu zuen.
  • 1993-1-18. Basarte industrialdea inauguratu zuten.
  • 1993-1-3. 125 kilo zituen 'Bedaio' harriarekin apustua egin zuten Agustin Arruti Landarbasok eta Juan Miguel Otaegi Beteluk. Hamar minutuko hiru txanda egin zituzten. Landarbasok irabazi zuen, 42 aldiz jasorik; Beteluk 38 aldiz jaso zuen.
  • 1992-12-23. Diputazioak eta Loiolako erretoreak, jesuitek Loiolan zuten liburutegia publikoari zabaltzeko akordioa sinatu zuten.
  • 1992-12-22. Luis Oyono Iraurgi Saskibaloi Taldeko donostiar jokalari ohiari omenaldia eskaini zioten. Granollers eta Askatuak taldeak neurtu ziren (91-90).
  • 1992-12-20. Euskal Herriko Bigarren Mailako Aizkolari Txapelketa jokatu zuten Azpeitian. Juan Barberena izan zen garaile.
  • 1992-10-22. Joxe Apalanzak, herriko enparantzatik irtenda, ordubete, 53 minutu eta 24 segundotan egin zuen Erniotik buelta. Gailurrera ordubete, lau minutu eta 39 segundotan iritsi zen.
  • 1992-10-10. Ibaieder presa inauguratu zuten, Nuarben.
  • 1992-10-1. Everest gailurra lortu zuen Josu Bereziartuak. Munduko mendirik garaiena da (8.848 metro). Joxe Urbieta 'Takolo' beheko kanpamenduan zegoen, haren igoera jarraitzen.
  • 1992-9-17. Cho Oyu (8.201 metro) mendiko gailurra zapaldu zuten Josu Bereziartuak eta Amaia Aranzabalek.
  • 1992-8-14. Joxe Apalantza lasterkalariak Xoxote gailurrerako joan-etorria hobetu zuen. 45. 09.075 behar izan zituen. Gailurrera 30.12an iritsi zen eta behera 15.58an.
  • 1992-7-30. Xoxoteko harrobian eskalatzen ari zela, Asier Urkizu 'Beltza' alpinista herritarra hil zen.
  • 1992-7-26. Nuarbe taldeak Euskal Herriko Sokatira Txapelketa irabazi zuen 600 eta 680 kilotan.
  • 1992-7-25. Mikel San Juanek eginiko irudiarekin Karmelo Etxegarairen monumentua inauguratu zuten.
  • 1992-6-27. Gipuzkoako Abesbatzen Federakuntzaren asanblada ospatu zuten.
  • 1992-5-29. Joxe Lizaso bertsolaria omendu zuten.
  • 1992-4-12. Jexux Mari Oiarzabal 'Arantzeta' eta Agustin Arruti 'Landarbide' neurtzekoak ziren 100 kiloko harri errektangulararekin, hamar minutuko hiru saiotan. Baina lehenak apustua galdu egin zuen, neurketara azaldu ez zelako.
  • 1992-4-8. Jendaurrean aurkeztu zen UEME elkartea (Urola Bailarako Merkatarien Elkartea). Azkoitiko, Azpeitiko eta Zestoako 67 dendek osatu zuten.
  • 1992-4-5. Euskadi Irratiak antolatutako 'Markak hobetzen' programaren barruan, Kipkemboi Kimeli eta Patrick Sang kenyarrak Mariano Harok 10.000 metrotan eginiko marka (29.52) hausten ahalegindu ziren zezen-plazan. Baina Kimelik 31.14.066 behar izan zituen. Sangek 31. 15.070.
  • 1992-3-26. Loiolako Izpiritualtasun Zentroa inauguratu zuten.
  • 1992-2-18. Diputazioak Herriaren Planeamendu Baldintzak onartu zituen.
  • 1992-2-7. Ibaieder urtegitik egindako ur hornikuntza sistema inauguratu zuten.
  • 1992-1-23. Euskal Herriko Abesbatzen Federakuntzaren Batzar Nagusia egin zuten herrian.
  • 1992-1-20. Burdinbidearen Euskal Museoa ireki zuten.
  • 1991-12-30. Loiola'91 ekintzak laguntza eman zien Espainiako ACB mailako Askatuak eta Iraurgi Azpeitiko-Azkoitiko saskibaloi klubei. Biek herriko kiroldegi berria inauguratu zuten.
  • 1991-12-25. Aurrez Juan Mari Garin lasterkalariak 10.000 metrotan zezen-plazan eginiko 31.18ko marka hautsi zuen Diego Garciak, 30. 53.004 denboran utziz.
  • 1991-12-21. Xabier Aranbarri Elorriaga eta Juan Manuel Erasun neurtu ziren 72 ontzako sei enbor eta 54ko hamalau ebakitzeko. Elorriagak bere lana 81.21ean egin zuen eta Erasunek 84.49an.
  • 1991-12-15. Gipuzkoako Banden Federakuntza sortu zuten Azpeitian.
  • 1991-10-26. Azpeitia-Everest'91 espedizioa gailurra lortu gabe herrira itzuli zen. Josu Bereziartua, Amaia Aranzabal, Josu Arrieta, Joxe Urbieta 'Takolo', Benantxio Irureta, Peio Aranburu, Gurutz Larrañaga eta Peio Aranbarri izan ziren partaideak.
  • 1991-10-13. Euzko Guradosteak Gudari Eguna ospatu zuen herrian, 1937ko urriaren 15ean Santoñan (Espainia) fusilatutakoak omenduz.
  • 1991-10-3. Josu Bereziartua eta Benantxio Irureta Azpeitia Everest'91 espedizioko kideak gailurretik 88 metrora gelditu ziren.
  • 1991-9-26. Nuarbe Sokatira Taldea herrira iritsi zen, Suitzan Europako Txapelketan urrezko domina irabazita 560 kilotan eta zilarrezkoa 640 kilotan.
  • 1991-9-26. Derrama osokoan 144 etxe agertu ziren, eta haietako batean sutea izatean hemezortzi erreal ordaindu beharko zituzten, bederatzi erreal derrama erdikoa erretzean, eta lau erreal eta erdi derrama txikikoa izatean.
  • 1991-9-26. Derrama erdikoan 74 etxe agertu ziren. Bederatzi erreal ordainduko zituzten osokoa erretzean, lau eta erdi erdikoa erretzean, eta bi erreal eta laurden txikikoa izatean.
  • 1991-9-26. Derrama txikikoan 36 etxe agertu ziren azkenik. Lau erreal eta erdi ordainduko zituzten derrama osokoa erretzean, bi erreal eta laurden erdikoa erretzean, eta erreal eta laurden bere mailakoa erretzean.
  • 1991-7-31. Espainiako erregeak Loiolara etorri ziren.
  • 1991-7-9. Maria Jesus Aranburu, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura diputatu izendatu zuten.
  • 1991-6-30. 'Odriozola' abizena zutenen bilera egin zuten Loiolan.
  • 1991-6-26. Ibaieder eta Urola ibaian 50.000 bat arrain hilik agertu ziren, bi urte lehenago itxitako Española de Metales enpresatik hiru mila litro azidok ihes egin zutelako.
  • 1991-6-15. Lino Xoxoteko artzainari omenaldia egin zioten.
  • 1991-6-14. Loiola'91 Batzordeak antolatuta, San Agustin elizan inauguratu zuten 'Gogarte barrokoak' erakusketa, Koldobika Jauregi eta Jexux Mari Cormanen obrak osatutakoa.
  • 1991-6-10. Ikastola Bizirik-en lehen bilera egin zuten.
  • 1991-6-7. Herrian aurkeztu zuten San Inazioren V. mendeurreneko seilua. Loiola'91 Batzordeak bultzatu zuen.
  • 1991-5-19. 'Arruizko Txikia'-k 10.000 metrotan zezen-plazan eginiko 31.39' marka hausten ahalegindu ziren Joxe Apalantza eta Juan Mari Garin. Bigarrenak 31.18 egin zuen, eta lehenenak 32.18.
  • 1991-5-8. Loiola'91 Batzordeak antolaturik, Euskadiko Liburu Feria inauguratu zuten.
  • 1991-5-3. Azpeitia Everest'91 mendi espedizioa aurkeztu zuten. Josu Bereziartua, Amaia Aranzabal, Joxe Urbieta 'Takolo', Benantxio Irureta, Josu Arrieta, Pello Aranburu, Gurutz Larrañaga eta Pedro Aranbarrik osatua zuten.
  • 1991-4-30. Pello Esnalen 'Ai ene Jainko' ikuskizuna eskaini zuten Zelaitxo antzokian, Loiola'91 Batzordeak antolaturik. Xebaxtian Lizaso, Andoni Egaña, Iñaki Murua eta Xabier Euzkitze bertsolariek hartu zuten parte.
  • 1991-4-7. Ezequiel Bitok Mariano Harok 10.000 metrotan zezen-plazan eginiko marka hobetzen saiatu zen, Juan Mari Garin laguntzaile zuela, baina 29.53.04 behar izan zituen. Jaialdi horretan, 'Arruizko Txikia' eta 'Iruntxiberri' omendu zituzten, eta Perurenak 263 kiloko harri zilindrikoa jaso zuen esku bakarrarekin.
  • 1991-4-6. Euskal Herriko Adiskideen Elkarteak antolatutako III. Mintegi Historikoari amaiera eman zioten.
  • 1991-3-27. Damaso Azkue inguruan eginiko eraikinaren behea (2.800 metro koadro) Muno S.A. kontratistari erostea erabaki zuen Udalak.
  • 1991-3-26. Matxin II.a eta Aizpuru erremonte jokalari txapeldunak omendu zituzten.
  • 1991-3-22. Gipuzkoako Batzar Nagusiak, aho batez, Loiolako Inazio deunaren jaiotzako etxea Jesusen Lagundiaren eskuetan jarri zuten.
  • 1991-3-19. San Jose festak ospatuz, loiolatarrek 'Arriya II.a' omendu zuten. Jaialdian Urreta, Agite, 'Arriya III.a, IV.a, eta V.a', Patxi Segurola eta Sokinek parte hartu zuten.
  • 1991-3-17. Slalom proban Xabier Madinak munduko errekorra egin zuen buru elbarritasuna dutenen artean, 2.27rekin.
  • 1991-3-14. Espainiako II. Boccia Txapelketa hasi zen. 50 bat ezinduk parte hartu zuten.
  • 1991-2-24. Nuarbe Sokatira Taldeak 560 kiloko Munduko Txapelketako zilarrezko domina irabazi zuen Getxon, Faduran.
  • 1991-1-26. Euskal Herriko Koruen Batzar Nagusia ospatu zuten.
  • 1991-1-26. Euskadiko Junior Igeri Txapelketa jokatu zuten.
  • 1991-1-22. San Agustin elizan Loiola 91 batzordeak Jesusen Lagundiak Paraguaiko lurretan eginiko lanaren berri jasotzen zuen erakusketa zabaldu zuen.
  • 1991-1-20. San Sebastian egunean ez zen sokamuturra izan, 'zezenaren gaitza' izeneko gaixotasunagatik.
  • 1991-1-19. Izarraitz frontoian jokatu zuten Euskadiko Sokatira Txapelketa, goma gainean. Nuarbe taldeak irabazi zuen 680 kilotan txapela.
  • 1991-1-8. Enparantza Nagusiko parkimetroa jarri zuten martxan.
  • 1990-12-6. Azpeitiarrek parte hartu zuten 'Euskaldunon Egunkaria' euskarazko kazetaren sorreran -1990eko abenduaren 6an jaio zen-. Izan ere, Egunkaria Sortzen talde sustatzaileko 75 kideetakoak izan ziren Imanol Lazkano eta Xebaxtian Lizaso bertsolariak, eta Pako Aristi idazle eta kazetaria, eta Azpeitian Egunkaria Batzordea sortu zuten herritarrek -Euskal Herrian beste 184 batzorde egon ziren-. Txema Auzmendi ordiziar jesuita eta kazetaria -1985-1988 artean Iraurgi Ikastetxeko irakasle- eta Gotzon Garate elgoibartar jesuita, filologo eta idazlea -Azpeitian aritu zen euskara ikasten- ere Egunkaria Sortzeneko taldekide izan ziren.
  • 1990-8-1. San Agustin elizan San Inazioren ikonografiari buruzko erakusketa inauguratu zuten, Loiola'91 Batzordeak antolatutakoa.
  • 1990-7-30. Herbehereetan Hassen hirian ospatutako Elbarrituen Munduko Txapelketan slalom eta 100 metrotan bigarren izan zen Jabier Madina omendu zuen Azpeitiko Udalak.
  • 1990-7-18. Tren Museoaren proiektua aurkeztu zuten.
  • 1990-7-12. Loiola aurreko enparantza berri eta handia inauguratu zuten.
  • 1990-7-9. Julian Barrenetxea Abesbatza sortu zuten.
  • 1990-6-9. Sanjuandegin, Aitonena II jubilatuen egoitza inauguratu zuten.
  • 1990-6-2. Fausto Mugerza eta Xabier Mindegia neurtu ziren 20 enbor kana erdikoekin. Lehenenak 56.11 behar izan zituen lana amaitzeko eta bigarrenak 62.04.
  • 1990-5-4. Loiolako hiribidean prestaturik zegoen karpan, Loiola'91 Batzordeak antolatutako Marioneta Jaialdia hasi zen.
  • 1990-3-24. Joxe Mari Rekondo Donostiako toreatzaileari omenaldia eskaini zioten.

Imanol Eliasek 2003ko abenduan aurkeztu zuen Azpeitiko Efemerideak liburua. Geroztik, Uztarria Komunikazio Taldeak hartu du efemerideen datu-basea osatzeko ardura. Efemeride guztiak, hemen dituzue kontsultagai. Informazio gehiago

Bilaketa efemerideetan