Besterik

Miren Odriozola Porto Alegreko Munduko Gizarte Foroan izango da

Azpeitiko Batasunako Udal Taldea | 2002-01-27 : 18:01 | Besterik

Miren Odriozolak, Azpeitiko Batasuneko zinegotzi eta Udalbiltzako Nazioarteko lantaldeko arduradun denak, Porto Alegreko Munduko Gizarte Foroan parte hartuko du datorren urtarrilaren 31a eta otsailaren 3a bitartean.

Herritarren aurkako isunak

Isuna jaso duen gazte bat | 2002-01-19 : 12:01 | Besterik

HAIKA- ren aurkako operazioaren ostean izandako mobilizizazioen ondoren hainbat herritarri 75.000 pezetatako isun ekonomikoak iritsi zaizkie, mobilizazio hauetan pankarta eramateaz akusatuta.

Cáritasek Afganistan laguntzeko “Larrialdi Kanpaina” hasi du

Uztarria | 2002-01-16 : 19:01 | Besterik

Cáritasek Afganistanen bizi duten larrialdi humanitarioko egoerari erantzuteko abiarazi du larrialdi kanpaina, eta berehalako premia larriez gain bestelako beharrak ere asetzeko asmoa du.

Patxi Goenaga, azpeitiarra, euskara sailburuorde izendatu dute

Uztarria | 2002-01-15 : 19:01 | Besterik

Gaurko Eusko Jaurlaritzako Gobernu Batzordean izendatu dute Patxi Goenaga Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikako sailburuorde. Xabier Aizpuruaren ordez jardungo du postu horretan Patxi Goenagak.

Baite-ren eta Udalaren arteko bilera hurrengo astean

uztarria | 2002-01-15 : 12:01 | Besterik

Baite Azpeitiko Euskara Elkarteak eta Azpeitiko Udalak bilera egingo dute hurrengo astean Euskara Biziberritzeko Plan Nagusiaz hitz egiteko. Baite-k orain dela hilabete eta erdi bere proposamena luzatu zion Udalari.

Udalak herritarren sinadurak biltzen segitzen du Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia dela eta

uztarria | 2002-01-15 : 12:01 | Besterik

Abenduaren 2an Euskararen Nazioarteko Eguna zela eta, Azpeitiko Udalak egun hartarako euskararen aldeko sinadura ekitaldia antolatu zuen, baita, halaber, Eusko Jaurlaritzatik datorren Euskara Biziberritzeko Plan Nagusiaren hasierari bultzada emateko ere. Egun hartan Udalak esan zuenez, herriko gizarte eragileen 657 sinadura lortu zituen, eta herritarren atxikimenduak ere erdietsi zituen. "Pozik" azaldu ziren udal arduradunak. Dena dela, kanpainarekin aurrera segitu dute.

Gorka Azkune azpeitiarrak jaso du CAF-Elhuyar Zientzia Dibulgaziorako bigarren saria

Uztarria | 2002-01-14 : 20:01 | Besterik

CAF-Elhuyar Zientzia Dibulgaziorako Sarien VIII. ekitaldia lehengo ostiralean ospatu zen Lasarte-Orian. Bertan, Gorka Azkune Galparsoro azpeitarrak jaso zuen bigarren saria ...Eta honetan sokak agertu ziren lanarekin. Azkunek mekanika kuantikoa eta fisika izan zituen aztergai berak egindako txostenean.

Bihar izena emateko azken eguna 'Sendabelarren ikastarora'ko

Gizartekintza Saila | 2002-01-10 : 14:01 | Besterik

Gizartekintza Sailak antolatu duen 'Sendabelarren Ikastaro'an parte hartu nahi duenak biharko eguna du azkena izena emateko. Interesa dutenek deitu dezatela Gizartekintzako telefono honetara: 943- 157192.

Gizartekintza Sailak sendabelar ikastaroa antolatu du.

Uztarria | 2002-01-02 : 12:01 | Besterik

Ikastaroa Zorion Insaustik emango du, eta urtarrilean hasi eta martxorarte luzatuko da.

Begirale bila "Larunbatez Jolaserako"

Uztarria | 2002-01-02 : 11:01 | Besterik

Azpeitiko Gazteria Departamenduak Larunbatez Jolas-erako begirale deialdia egin berri du.

Dantza Garaikide tailerra

Uztarria | 2002-01-02 : 11:01 | Besterik

Dantza Garaikideko tailerra antolatu nahi du Zapo Txoko Gazteguneak

Emaitzak: 1291 | Orriak: 1 2 3 4 ... 61 62 63 64 65