Besterik

¬ĎAbentura korporala¬í gorputza eta burua lantzeko saio berria

Uztarria.com | 2003-01-08 : 11:01 | Besterik

Abentura korporala ikastaro berri bat jarriko du martxan Udaleko Gizartekintza Sailak. Ikastaro honetan, oreka mental eta emozional handiagoa lortzeko eta estresari aurre egiteko teknikak erakutsiko ditu Pepa Bojo, psikologoak.

'Larunbatez Jolas 2003'rako begirale deialdia

Uztarria.eus | 2002-12-20 : 17:12 | Besterik

Azpeitiko Gazteria Departamenduak "Larunbatez Jolas 2003" programan begirale gisa parte hartu nahi lukeen gazte orori deialdia luzatzen dio.

VII. Errezil Sagarraren Azoka izango da igandean Errezilen

Errezilgo Azoka | 2002-11-27 : 11:11 | Besterik

Datorren igandean, abenduaren 1ean, VII. Errezil Sagarraren Azoka izango da Errezilgo Azokak antolatuta. Azoka honetan, herriko baserritarrak sagar eta sagarkiak erakusgai eta salgai izan ohi dituzte, eta era berean, herritarrek eginiko hainbat eskulan ere erakusgai izan ohi dira.

Herrien Eskubideen Aldeko Nazioarteko Konferentzia

Udalbiltza | 2002-11-26 : 13:11 | Besterik

Udalbiltzak abenduaren 6, 7 eta 8an, Donostiako Kursaal Jauregian burutuko duen 'Herrien Eskubideen Aldeko Nazioarteko Konferentzi'ren berri eman nahi die azpeitiarrei.

Carlos Iriarte eta Antton Iturraldek Tolosako Babarrun Festan hirugarren saria lortu zuten

Uztarria.eus | 2002-11-19 : 10:11 | Besterik

Igandean Tolosan ospatu zen Babarrun Festan Carlos Iriarte eta Antton Iturralde azpeitiarrek osatutako bikotea hirugarren izan zen.

 

Miren Odriozola Florentziako Foro Sozialean da

Udalbiltzako hautetsiak | 2002-11-09 : 17:11 | Besterik

"Euskal Herria:herri batek bere nortasuna berresteko eskubidea" izeneko txostena aurkeztu zuen atzo Florentzian Miren Odriozola Azpeitiko zinegotziak.

Tamaina handiko hondakinak astelehenean bilduko dira

Uztarria.eus | 2002-10-31 : 11:10 | Besterik

Rezikleta etxeak ez du bihar tamaina handiko hondakinik bilduko jai eguna delako, eta ondorioz, gaur gauean traste zaharrak kalera ez ateratzea eskatzen da. Bilketa astelehenera atzeratu du.

Otarra ekologikoak atera ditu Ingurumenaren Etxeak

Ingurugiro Etxea, 4R Fundazioa | 2002-10-30 : 12:10 | Besterik

Gabon festen atarian gaudenez, eta ditugun ohiturak direla medio, enpresa askotan eta administrazio publikoan bezeroei eta langileei zer opari egin erabakitzen ariko dira. Hau dela eta, Ingurumenaren Etxeak, Biolur Gipuzkoako Nekazaritza Ekologikorako Elkartearen lankidetzarekin, otarra tradizional bat oparitu beharrean, otarra ekologiko bat eskaintzeko aukera eman nahi du.

»» Erantzunak: 1 (Uztarria.eus)

Informatika ikastaroak IMI zentroan

Iraurgi Lantzen, S.A. | 2002-10-28 : 15:10 | Besterik

Iraurgi Lantzenek Azkoitiko IMI Zentroaren eskutik hurrengo hilabeteotarako informatika ikastaro ezberdinak antolatu ditu. Ikastaroak doan dira eta emakumeei zuzenduta daude.

Miren Odriozola Argentinako Euskal Astean da

Uztarria.eus | 2002-10-23 : 11:10 | Besterik

Aste honetan Argentinako Rosario hirian ospatzen ari den Euskal Astean da Miren Odriozola, Udalbiltzako Nazioarteko Burua, Xarlo Etchezarretarekin batera. Elkar da Geroa da Euskal Astearen leloa, eta astelehenean hasi eta igandera bitartean hainbat bilera eta harreman gauzatzeko asmoa dute Udalbiltzaren ordezkariek.

»» Erantzunak: 2 (Uztarria.eus)

Kilometroak 2002rako autobus zerbitzua indartu du Eusko Tren-ek

Uztarria.eus | 2002-10-03 : 13:10 | Besterik

Eusko Tren-ek Azpeititik Zumarragarako autobus zerbitzua indartu du Kilometroak 2002rako, iganderako. Bai joateko eta bai bueltatzeko ohikoa baino autobus gehiago izango dira egun horretan. Antolatzaileek garraio publikoa erabiltzea gomendatzen dute.

Orkatzen ordezkariek baztertu egin dute herriko tabernaren administrazio judiziala "konpartitua" izatea

Uztarria.eus | 2002-09-23 : 20:09 | Besterik

Gaur Espainiako Entzutegian entzun zenaren arabera, Espainiako Justiziak ez ditu herriko tabernak itxiko, baina kontrolatu egin nahi ditu, berak ere parte hartuz herriko tabernen kontu ekonomikoetan. Herriko tabernek baztertu egin dute proposamen hori.

»» Erantzunak: 1 (Uztarria.eus)

Xoxote menditik holandar bat helipkoteroz atera du Ertzantzak

Uztarria.eus | 2002-09-20 : 14:09 | Besterik

Atzo arratsaldeko lehen orduetan 65 urteko holandar batek mina hartu zuen Xoxotetik jaisten ari zela eta Ertzantzaren helikoptero batek atera behar izan zuen handik.

»» Erantzunak: 8 (Uztarria.eus...)

'Arozteria eta altzarigintza' ikastaroa langabetuentzat

Uztarria.eus | 2002-09-18 : 11:09 | Besterik

Langabetuentzat zuzenduta Arozteria eta Altzarien Fabrikazio Industriala ikastaroa burutuko da urritik martxoa bitartean Urola Ikastolan. Ikastaroan izena emateko eguna irailaren 20a arte zabalik izango da.

Iaz baino bisitari gehiago Loiolan

Iraurgi Lantzen | 2002-09-13 : 15:09 | Besterik

Aurreko urteetan bezala Eskualdeko Iraurgi Lantzen Garapen Agentziak uda 2002ko kanpaina turistikoa jarri du martxan aurten ere, eskualdea (Azpeitia eta Azkoitia) promozionatu eta potentziatu asmoz. Ekintza hauek Loiola Santutegiko informazio gunea, Azkoitiko Santa Maria La Real Eliza Nagusikoa eta Azpeitiko Soreasuko San Sebastian Eliza Nagusiko informazio guneak irekiz lortu dira. Halaber, Azkoitira eta Azpeitira bisita gidatuak eskaini dira. Gune hauek uztailaren 14an ireki ziren eta zabalik izango dira urria erdirarte.

 

Aurten ere IMI Zentruan emakumezkoentzako informatika ikastaroak izango dira

Iraurgi Lantzen, S.A. | 2002-09-11 : 11:09 | Besterik

Iraurgi Lantzenek bultzatuta Azkoitiko IMI Zentruak hurrengo hilabeteetarako emakumezkoentzat informatika ikastaroak antolatu ditu. Informatikara Sarrera eta Word Testu Prozesadorea dira ikastaroko gaiak. Izen ematea ireki da.

Iraurgi Lantzenek 'Proiektu Kudeatzailea' behar du

Iraurgi Lantzen, S.A. | 2002-09-06 : 12:09 | Besterik

Iraurgi Lantzen, S.A. Urola Erdiaren Garapenerako Elkarteak, Proiektu Kudeatzailea behar du elkarteak sustatzen dituen turismoa dinamizatu eta sustatzeko estrategia eta ekimenak bultzatu, garatu eta gestionatzeko.

Ikasleentzat autobusak Mondragon Unibertsitatera eta Elgoibarko IMH Gestio Eskolara

Uztarria.eus | 2002-09-05 : 10:09 | Besterik

2002-2003 ikasturtean Elgoibarko Gestio Eskolan eta Mondragon Unibertsitatean ikasten duten azpeitiarrek autobus zerbitzua izango dute bertaratzeko.

Bukatu dira oporrak

Uztarria.com | 2002-09-02 : 13:09 | Besterik

Iraila heltzearekin batera jende askorentzat oporren amaiera izaten da eta guretzat ere bai. Gaurtik aurrera betiko martxa hartuko du Uztarria.com webguneak. Beraz, norbaitek albisteren bat edo iritziren bat eman nahi izanez gero bidali besterik ez du webguneko albiste eta iritzien atalera.

Bi aste barru zabalduko da Loiolako Basilika, hilaren 19an

Uztarria.com | 2002-07-10 : 12:07 | Besterik

Loiolako Basilika uztailaren 19an zabalduko da bi urtez berritze lanengatik itxita izan ondoren. Irekitze ekitaldian Donostiako Orfeoiak emanaldia eskainiko du eta bertan izango dira Gizpuzkoako Foru Aldundiko arduradunak.

 

Emaitzak: 1292 | Orriak: 1 2 3 4 ... 57 58 59 60 61 62 63 64 65