Besterik

ELA eta LAB sindikatuek Greba Orokorrerako deia egin dute ekainaren 19rako

Uztarria.com | 2002-06-17 : 19:06 | Besterik

Espainiako Gobernuak egin nahi duen Lan Erreforma dela eta ELA eta LAB sindikatuek ekainaren 19rako lan uztea eskatu dute. Dagoeneko Azpeitiko hainbat enpresa deialdira atxiki dira, eta ez dute lanik egingo asteazkenean. UGT eta CCOO-ek ekainaren 20rako egin dute deialdia, ostegunerako.

Bihar Organu Dohaintza Eguna ospatzen dela eta, sentsibilizazio kanpainari ekingo zaio

Uztarria.com | 2002-06-04 : 17:06 | Besterik

Ekainak 5ean Organu Dohaintzaren Eguna dela-eta, Gipuzkoako Giltzurrun Gaixoen Elkarteak (Alcer Gipuzkoa) Dohaintza Astea antolatu du Alcer Euskadirekin batera, ekainaren 3tik 9ra arte. Sentsibilizazio kanpaina honen baitan informazio mahaiak jarriko dira asteburuan Gipuzkoako hainbat herritan, baita ere Azpeitian.

 

Mila erabiltzaile Azpeitiko KzGunean

Uztarria.com | 2002-06-03 : 18:06 | Besterik

Urriak 5ean ireki zen Azpeitian KzGunea eta ordundik herritar asko izan dira bertan izena eman dutenak. Hori dela eta, maiatzaren 30ean izena eman zuen 1000. pertsona saritzea nahi izan dute. Irabazlea Idoia Azurmendi azpeitiarra suertatu da eta opari bezala 180 euro jaso ditu Ukabi dendan gastatzeko.

 

Drogomenpekotasunen Aurre Hartze Mahaiak Tabakorik Gabeko Egunerako ekitaldi ezberdinak antolatu ditu

Uztarria.com | 2002-05-29 : 11:05 | Besterik

Drogomenpekotasunen Aurre Hartze Mahaiak maiatzaren 31ean Tabakorik Gabeko Eguna ospatzen dela-eta hainbat ekitaldi antolatu ditu. Gaiaren inguruan gazteak sentsibilizatu asmoz hitzaldiak, txontxongilo emanaldia eta bideo-foruma izango dira ostiral eta larunbata bitartean.

»» Erantzunak: 2 (Uztarria.eus)

Maria Angeles Artolak salatu duenez, Venezuelan jazarpenak eta erasoak izan ditu

Uztarria.com | 2002-05-22 : 20:05 | Besterik

Venezuelatik Espainiaratzeko eskaera duten sei errefuxiatu euskaldunen bi emaztek Venezuelako Fiskaltza Nagusiaren aurrean "jazarpenak eta erasoak" izan dituztela salatu dute. Maria Angeles Artola azpeitiarra da erasoak salatu dituen emazteetako bat; deportatu politikoa da Artola bera.

'2002ko Udako Programa'rako begiraleak behar dira

Azpeitiko Gazte Informazio Bulegoa | 2002-05-17 : 11:05 | Besterik

'2002ko Udako Programa'ren baitan antolatzen diren udaleku irekieetarako begiraleak behar dira. Udalekuak uztailean izango dira, eta datuak aurkezteko azken eguna maiatzaren 28a da.

Gazumeko parke eolikoa erreserban geratuko da momentuz

Uztarria.com | 2002-05-16 : 12:05 | Besterik

Eusko Jaurlaritzak onartutako Euskal Autonomia Erkidegoko Energia Eolikoaren (EAE) Lurralde Plan Sektorialaren baitan Gazumen parke eolikoa egiteko aukera oraingoz ez da baztertzen.

»» Erantzunak: 1 (Uztarria.eus)

'Bazkaria poxpolotan' laburmetraiaren aurkezpena

Uztarria.com | 2002-05-10 : 18:05 | Besterik

Gaur gaueko hamarretan, Zestoako Kultur Etxean Azpeitiko Natatxa Films taldeak ekoiztutako Bazkaria poxpolotan laburmetraia ikusteko aukera izango da.

 

Uztaro haurtzaindegia datorren ikasturteari begira jarri da

Uztaro haurtzaindegia | 2002-05-08 : 12:05 | Besterik

Dagoeneko Uztaro haurtzaindegia 2002-2003 ikasturteari begira jarri da. Horretarako, haurtzaindegia bera ezagutzera eman nahi da. Uztaro haurtzaindegia 0-3 urte bitarteko umeak zaindu eta hezitzen 28 urteko esperientzia duen zentroa da.

 

Igerileku estaligabeko zerbitzuen kudeaketarako lehiaketa ireki da

Uztarria.eus | 2002-05-03 : 18:05 | Besterik

Alkatetzak, 2002ko apirilaren 17an egindako bilkuran, prozedura ireki bidez eta lehiaketa erabiliz, Azpeitiko igerileku estaligabean sokorrismo, harrera, garbiketa eta mantenimendu zerbitzuak emateko kontratazio espedientea onartzea erabaki zuen.

Berdura Plaza atzean lurpeko aparkalekuak egitekotan da Udala

Uztarria.com | 2002-04-30 : 13:04 | Besterik

Udala Berdura Plaza atzean eta Enparan Kaletik Perez Arregi Plazara doan lur zatian lurpeko aparkalekuak egitekotan da. Hala dio gaur Deia egunkarian argitaratutako berriak.

»» Erantzunak: 2 (Uztarria.eus)

Giro paregabea Nuarbetarren Egunean

Uztarria | 2002-04-29 : 17:04 | Besterik

Igandean egin zen Nuarbe Sokatira Taldearen 25. urteurrena ospatzeko antolatu zuten Nuarbetarren Eguna. Ekitaldi guztien artean, bi izan ziren bereziki aipagarrienak; museo berriaren inaugurazioa eta eguerdian egin zen herri bazkari jendetsua.

 

»» Erantzunak: 1 (Uztarria.eus)

Zorionak Jabi!

Jabiren senideak eta lagunak | 2002-04-26 : 12:04 | Besterik

Jabi Agirreren lagunek eta senideek argazkia atera zuten aurreko batean, hura zoriontzeko. Apirilaren 26an bete ditu urteak azpeitiar gazteak.

 

»» Erantzunak: 3 (Uztarria.eus)

Jende ugari Euskal Eskola Nazionalaren aldeko festan

Ikasberri Azpeitiko Ikastola | 2002-04-22 : 19:04 | Besterik

Igandean ospatu zen Euskal Eskola Nazionalaren aldeko jaia. Bertan, hainbat herritako ikastolek hartu zuten parte, Euskal Herriko inguru erdaldunetako ikastola desberdinak; Arabako Lapuebla de Labarcako ASSA Ikastola, Leioako Betiko Ikastola, Tuterako Argia Ikastola eta Lapurdiko Hazparne Ikastola izan ziren.

 

»» Erantzunak: 2 (Uztarria.eus)

1972ko kintakoen bazkaria antolatu da

1972ko bat | 2002-04-16 : 15:04 | Besterik

Maiatzaren 4ean 1972ko kintakoen bazkaria egingo da; alegia, aurten 30 urte beteko dituztenena. Izen emateko eta bazkarirako txartelak erosteko epea apirilaren 28an bukatuko da.

Euskal Eskola Nazionalaren inguruko hitzaldia

Hau da! Kultur Elkartea | 2002-04-16 : 12:04 | Besterik

Euskal Eskola Nazionalaren inguruko hitzaldia izango da Azpeitian datorren ostegunean, apirilaren 18an. Hitzaldia 20:30ean izango da Enparan Dorretxean.

Euskal Eskola Nazionalaren Eguna

Hau da! Kultur Elkartea | 2002-04-16 : 12:04 | Besterik

Herrialde guztietako Ikastolak izango dira Azpeitian datorren igandean Euskal Eskola Nazionala erreibindikatzen!

»» Erantzunak: 12 (Uztarria.eus...)

Larunbatean ospatu zen Alde Zaharreko Merkatarien desfilea

Alde Zaharreko Merkatarien Elkartea | 2002-04-15 : 18:04 | Besterik

Larunbatean ospatu zen urtero Alde Zaharreko Merkatarien Elkarteak antolatu ohi duen desfilea. Jende ugari bildu zen Berdura Plazara merkatariek zer berri zuten ikustera.

 

Iraurgi Lantzenek bi lanpostu eskaintza ditu

Iraurgi Lantzen | 2002-04-15 : 11:04 | Besterik

Iraurgi Lantzen, Urola Erdiaren Bultzatze eta Garapenerako Elkarteak, Turismo Teknikaria eta Prestakuntza Teknikaria behar ditu.

Alde Zaharreko Merkatarien desfilea bihar izango da

Alde Zaharreko Merkatarien Elkartea | 2002-04-12 : 12:04 | Besterik

Bihar, apirilaren 13an, izango da urtero Alde Zaharreko Merkatarien Elkarteak antolatu ohi duen desfilea. Desfilea 22:30ean hasiko da, eta Berdura plazan izango da.

 

Emaitzak: 1205 | Orriak: 1 2 3 4 ... 54 55 56 57 58 59 60 61