Besterik

Zuhaitzen txertaketa ikastaroa egingo dute martxoaren 7an Kimu Bat Gardenen

Uztarria.eus | 2018-02-27 : 10:15 | Besterik

Ikastaroa doakoa izango da, baina ezinbestekoa da aurrez izena ematea. Jon Osak gidatuko du saioa.

 

Oilagor ehizarako erabilitako txartelak itzultzeko aukera izango da hilaren 22an

Erabiltzailearen aurpegia da hau Ollagorra Ehiza eta Arrantza Elkartea | 2018-02-14 : 20:55 | Besterik

Hilaren 22an Ollagorra elkartean izango da txartelak itzultzeko aukera, 19:30etik 20:30era. Arrantzarako federatu txartela egin nahi dutenek ere otsailaren 22an eskatu ahal izango dute, leku eta ordu berean.

Elizkaleko horma irudia berriro egin eta berriro ezabatu dute

Uztarria.eus | 2018-02-12 : 16:27

Sokamuturreko zezena bailitz lepotik sokarekin lotutako haurraren silueta berriro agertu da Elizkaleko horman, oraingo honetan, Karnabal asteburuan. Silueta beltzak, gainera, kartoizko zezen burua zuen aurpegia estaltzen, mozorro gisan.

Aurrekoan bezala...

Beatriz Odriozola: "Nire izebaren ondoan ikasi nuen postreak egiten"

Uztarria.eus | 2018-02-02 : 16:21 | Besterik

Etxekoentzako gozoak egiten hasi zen Beatriz Odriozola, eta, egun, enkarguz egiten ditu jendearentzat. Uztarriaren urtarrileko aldizkarian, 201. zenbakian, Ihintza Elustondo kazetariak hari egindako elkarrizketa da honakoa.

 

Silueta ere ez dute utzi

Uztarria.eus | 2018-01-31 : 17:29

Sokamuturrerako erabiltzen den sokatik lotuta zegoen haurraren horma irudiaren siluetak ere ez du denbora asko iraun Elizkaleko horman. Atzorako margo grisez estalita zegoen irudi osoa, baina haurraren silueta nabari zitekeen...

Horma irudi bat ezabatu dute Elizkalean

Uztarria.eus | 2018-01-30 : 18:27

Joan zen asteburuan horma irudi bat agertu zen Elizkaleko pareta batean. Hain zuzen ere, haur baten silueta irudikatzen zuen, zezena balitz bezala lepotik soka zintzilik zuela. Egunotan, baina, ezabatu egin...

»» Erantzunak: 8 (enara03, gurasobat, AzpeitiarNormalBat, Maite Garmendia...)

Elikadurari buruzko tailerra emango dute Ekoetxean hilaren 27an, gaztetxoentzat

Uztarria.eus | 2018-01-17 : 17:05 | Besterik

LH6, DBH1 eta DBH2ko ikasleei zuzenduta dago eta arratsaldez emango dute, 16:00etatik 18:00etara. Doako saioa izango da, baina plazak mugatuta daude eta hilaren 24rako eman behar da izena.

 

Autobus zerbitzu bereziak jarri dituzte San Sebastian bezpera gauerako

Uztarria.eus | 2018-01-17 : 16:20 | Besterik

Azpeititik Azkoitira bost autobus egongo dira, 02:00etan aurrena eta 06:10ean azkena; eta Zumaiara beste hiru, 02:30 eta 06:15 bitartean.

Azpeitiko Ikastola Ikasberriren otarreak badu jabea

Uztarria.eus | 2018-01-08 : 11:09

Azpeitiko Ikastola Ikasberriko DBH2ko eta DBH4ko ikasleek zozketatutako otarreak badu jabea (argazkian). 7553 zenbaki saritua azaldu da, eta zortedunak jaso du otarrea.

Itsasi dantza taldeko eta Azpeitiko Ikasberri Ikastolako Gabon otarren zozketetako zenbaki sarituak

Uztarria.eus | 2017-12-22 : 13:13 | Besterik

Itsasi dantza taldearen Gabon otarraren zozketako zenbaki saritua 1717 da. Azpeitiko Ikastola Ikasberriren Gabon otarraren irabazlea, berriz, 7553.

Langile klaseaz eta independentziaz arituko da Ainhoa Etxaide, gaur

Erabiltzailearen aurpegia da hau Ernai | 2017-12-11 : 10:51 | Besterik

Jada eman diegu hasiera aurtengo topaketei, eta hurrengo zita abenduaren 11n izango da, 18:00etan...

Ke erauzgailu batek su hartu duela eta, beren etxebizitzetatik atera dituzte hainbat lagun

Uztarria.eus | 2017-11-23 : 09:44

Erdikaleko Ollagorra elkartearen sukaldeko kanpai edo ke-erauzgailuak su hartu du bart. Hori dela eta, soziedadearen gaineko etxebizitzetara igaro da kea, eta bertako bizilagunak beren etxeetatik atera dituzte. Ez da inor...

Haur masaje ikastaro irekia emango dute Iraurgi Ikastetxean

Uztarria.eus | 2017-11-17 : 10:51 | Besterik

Haurdunei eta 0-1 urte bitarteko haurrei eta haien familiei zuzenduta dago. Bi saio emango dituzte, azaroaren 27an eta abenduaren 4an, 16:00etan. Asteazkena baino lehen eman behar da izena.

 

Gaur da Errigorako saskiak eskatzeko azken eguna

Uztarria.eus | 2017-11-14 : 10:44 | Besterik

Herriko zazpi puntutan egin daitezke eskaerak: Sanagustin kulturgunean, Azpeitiko Ikastola Ikasberrin, Orkatzen, Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai, Urola Ikastolan, Baigeran eta Elkargunean. Internet bidez ere egin daitezke eskaerak, honako lotura honetan.

Bi saski...

Olatz Garmendia moja azpeitiarra ere festan, Donamariako komentuan

Erabiltzailearen aurpegia da hau Di-da! | 2017-08-23 : 11:05 | Besterik

Joan zen ostegunean, Donamariako (Nafarroa) jaietan, hainbat herritar eta bertsolari herri horretan dagoen moja etxera joan zen giroa alaitzera. Ohitura dute han klausurako mojengana joatea Ama Birjin festetan, eta, ohiturari...

Gorka Azkunek Caf-Elhuyar Dibulgazio-artikulu onenaren saria jaso du

Uztarria.eus | 2017-05-12 : 18:23

Gorka Azkunek (Azpeitia, 1982) CAF-Elhuyar Zientzia Dibulgaziorako sarietan Dibulgazio-artikulu onenaren saria jaso du gaur, ostirala, Intuizioaren bide ilunak argitzen lanari esker. Donostiako Kutxa Kultur Plazan egin dute...

Ama birjinaren ileorde bitxia

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! | 2017-04-26 : 15:43

Akoa eta Aizarna lotzen dituen galtzadan Kontzesioko Ama Birjinari eskainitako ermita bat dago, eta Ama Birjinaren ileak istorio bitxia du oso. Izan ere, Akoa bailarako Zubigoena baserrian jaio eta Azpeitiko...

Gaueko autobus zerbitzu bereziak izango dira Azkoitia eta Zarautz artean, ostegunetik zapatura bitartean

Uztarria.eus | 2017-04-10 : 13:25 | Besterik

Apirilaren 13an, 14an eta 15ean egongo dira autobus zerbitzu bereziak, gauez.

 

Ziklomotorren azterketa egiteko aukera izango da maiatzaren 9an

Uztarria.eus | 2017-04-06 : 16:39 | Besterik

Azterketa egiteko txanda hartu behar da, 943-76 97 53 telefono zenbakira deituta. Lehen matrikulazioa egin zutenetik hiru urte bete dituzten ziklomotorrek derrigorrez egin beharko izaten dute azterketa.

 

Xabier Aizpuru eta Javier Azpiazu 'Xarra' azpitxapeldun, Zarauzko Ikurrina Mus Txapelketan

Uztarria.eus | 2017-03-27 : 10:27

Zarauzko Ikurrina Mus Txapelketan bigarren postua lortuta itzuli ziren herrira Xabier Aizpuru eta Javier Azpiazu Xarra azpeitiarrak, joan den ostiralean, hilak 24. Luze joan zen finala, baina lehia estua izan...

Emaitzak: 1241 | Orriak: 1 2 3 4 5 6 7 ... 60 61 62 63