Besterik

Ama birjinaren ileorde bitxia

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! | 2017-04-26 : 15:43

Akoa eta Aizarna lotzen dituen galtzadan Kontzesioko Ama Birjinari eskainitako ermita bat dago, eta Ama Birjinaren ileak istorio bitxia du oso. Izan ere, Akoa bailarako Zubigoena baserrian jaio eta Azpeitiko ...

Gaueko autobus zerbitzu bereziak izango dira Azkoitia eta Zarautz artean, ostegunetik zapatura bitartean

Uztarria.eus | 2017-04-10 : 13:25 | Besterik

Apirilaren 13an, 14an eta 15ean egongo dira autobus zerbitzu bereziak, gauez.

 

Ziklomotorren azterketa egiteko aukera izango da maiatzaren 9an

Uztarria.eus | 2017-04-06 : 16:39 | Besterik

Azterketa egiteko txanda hartu behar da, 943-76 97 53 telefono zenbakira deituta. Lehen matrikulazioa egin zutenetik hiru urte bete dituzten ziklomotorrek derrigorrez egin beharko izaten dute azterketa.

 

Xabier Aizpuru eta Javier Azpiazu 'Xarra' azpitxapeldun, Zarauzko Ikurrina Mus Txapelketan

Uztarria.eus | 2017-03-27 : 10:27

Zarauzko Ikurrina Mus Txapelketan bigarren postua lortuta itzuli ziren herrira Xabier Aizpuru eta Javier Azpiazu Xarra azpeitiarrak, joan den ostiralean, hilak 24. Luze joan zen finala, baina lehia estua izan ...

Zuhaitzak txertatzeko ikastaro teorikoa antolatu du Kimu Bat Gardenek ostiralerako

Uztarria.eus | 2017-03-21 : 09:49 | Besterik

Ikastaroa doakoa izango da, eta izen-ematea aurrez egin behar da. Tailerra 15:30ean hasiko da, eta 19:30ean amaitzea aurreikusten dute antolatzaileek.

 

Haur-masaje ikastaro irekia eskainiko dute Iraurgi Ikastetxean

Uztarria.eus | 2017-03-16 : 14:08 | Besterik

Alde batetik, haurdunei eta 0-1 urte bitarteko haurrei eta beraien familiei zuzendutako saioak eskainiko dituzte. Bestetik, 1 eta 6 urte bitarteko haur eta gurasoei zuzendutako saioak izango dira. Izena emateko azken eguna martxoaren 22a da. 

 

Datorren asteartean amaituko da Errigorako olioa eta kontserbak eskatzeko epea

Erabiltzailearen aurpegia Elkar-ekin | 2017-03-10 : 13:00 | Besterik

Herritar asko izan dira azken egunotan bai internet bidez eta bai herriko txoko ezberdinetan Nafarroako ...

Azpeitiko zazpi txokotan eskatu daitezke Errigorako olioa eta kontserbak

Erabiltzailearen aurpegia Elkar-ekin | 2017-03-02 : 09:19 | Besterik

Martxoaren 14an amaituko da eskaerak egiteko epea. Bi eskaerak orain egin beharko dira (bai olioarena, bai kontserbena), baina jaso aparte egingo dira, uzta garaiaren arabera.

 

Errigorako olioa eta kontserbak eskatzeko aukera izango da hurrengo astetik aurrera

Uztarria.eus | 2017-02-24 : 12:39

Azken urteetan egin bezala, Nafarroako Erriberan ekoitzitako Errigora olioa herrian eskatzeko aukera eskainiko du Elkar-ekinek hurrengo astetik aurrera. Iaz bezala, oliba olio konbentzionala edo ekologikoa eskatu ahal izango da. Aurten ...

Bi autoren arteko istripua izan da Azpeitia eta Matxinbenta artean, Beasaingo noranzkoan

Uztarria.eus | 2017-02-23 : 09:25 | Besterik

08:10ak aldera bi autok elkar jo dute, baina ez da zauriturik egon. Trafiko zuzendaritzak Uztarriari jakinarazi dionez, istripua GI-2635 errepidean izan da, baina ez dute lekua zehaztu. Zirkulazioa bere onera itzuli da.

Oilagor ehizarako erabilitako txartelak itzultzeko aukera izango da ostegunean

Erabiltzailearen aurpegia Ollagorra Ehiza eta Arrantza Elkartea | 2017-02-20 : 09:09 | Besterik

Ollagorra Elkartean izango da txartelak itzultzeko aukera, 19:30etatik 20:30era. Arrantzarako federatu txartela egin nahi dutenek ere otsailaren 23ean eskatu ahal izango dute, leku eta ordu berean.

1960tik 73 tortura kasu Azpeitian

Erabiltzailearen aurpegia Ernai | 2017-02-13 : 09:50 | Besterik

Gaur, otsailak 13, Torturaren Aurkako Nazioarteko Eguna da. Horren harira, azken hamarkadetan azpeitiarrek jasandako tortura ...

Kimaketa ikastaroa eskainiko dute Kimu Bat Gardenen

Uztarria.eus | 2017-02-09 : 11:08 | Besterik

Saioak teorikoak eta praktikoak izango dira, eta hilaren 15ean eta 17an eskainiko dituzte. Izen-ematea 5 euro ordaindu beharko da.

 

Eneritz Fernandez: "Denei ezin zaie gustatu egiten duguna"

Urola Kostako Hitza | 2017-02-07 : 10:46 | Besterik

La Sexta Espainiako telebista kateko Equipo de investigacion saioan egin du lan Eneritz Fernandezek (Azpeitia, 1992), duela urte eta erdi ingurutik. Lan erritmo "azkarra" dutela azaldu dio Fernandezek Urola Kostako Hitzari.

 

Ia 200 lagunen eta senideen omenaldi beroa jaso dute Jorge del Cidek eta Nerea Odriozolak

Uztarria.eus | 2017-01-30 : 12:26

Jorge del Cid auto gidariak eta haren kopilotu Nerea Odriozolak 200 bat lagunen eta senideen aitortza  jaso zuten joan den zapatuan. Espainiako Lurreko Rallyen Txapelketan azpitxapeldun izan ziren auto gidaria ...

Preso eta iheslarien aldeko gabon otarreak badu sariduna

Erabiltzailearen aurpegia Elkartasunez etxera! | 2017-01-30 : 11:14 | Besterik

Agurtzane Laboa izan da preso eta iheslarien aldeko gabon otarrearen irabazlea, eta joan den asteburuan ...

Jaso dituzte opari txartelak Errege Zozketako saridunek

Uztarria.eus | 2017-01-16 : 10:08

Azpeitiko Udalak abenduaren 26tik urtarrilaren 5era bitartean abian jarritako Errege zozketako saridunak jaso dituzte beren opari txartelak. Josune Otaegi, Maria Jesus Etxeberria eta Genoveva Oiarzabal izan dira saridunak, eta joan ...

Azpeitiko sagardo berria, dastatzeko prest

Uztarria.eus | 2017-01-13 : 22:36 | Besterik

 

Txotxeko sagardoaren denboraldia festa giroan ireki dute gaur, ostirala, Elosiagako Añota sagardotegian. Mikel Larrañaga aizkolaria izan da aurten sagardo berriaren lehen tragoa dastatzeko ohorea izan duena. 200 lagun ...

»» Ikusi argazki guztiak (10)

Ordainketak mugikorretik egiten ikasteko ikastaroa eskainiko dute gaur Sindikatu Zaharrean

Uztarria.eus | 2017-01-11 : 12:47 | Besterik

18:00etan hasiko da saioa, eta bi orduko iraupena izango du. 

 

»» Erantzunak: 2 (andrex, makolo)

Erregetako zozketak baditu zenbaki sarituak

Uztarria.eus | 2017-01-07 : 12:51 | Besterik

Honakoak dira zenbaki sarituak: 42.075, 35.831 eta 20.607. Horien jabeek 500 euro eskuratuko dituzte Azpeitiko dendetan gastatzeko. Irabazleek urtarrilaren 31ra arteko epea izango dute Bertan merkatari elkartearekin edo udalarekin harremanetan jartzeko.

 

Emaitzak: 1205 | Orriak: 1 2 3 4 5 6 ... 58 59 60 61