Saninazioak 2015

Oinatz "haserre", Udalak zezenketen kontrako elkarretaratzea festa egitarauan ez duelako sartu

Uztarria.eus | 2015-07-27 : 15:23 | Festak

"Ahaztu egin zaiela izan da eman diguten arrazoia. Seriotasun eta errespetu falta iruditzen zaigu", salatu dute elkarte animalistako kideek. Kontzentrazioa San Inazio egunerako deitu dute, 17:30ean zezen-plazaren aurrean.

 

Bihar izango da haurren barraka eguna

Uztarria.eus | 2015-07-27 : 10:49 | Festak

Bihar, hilak 28, 16:30etik aurrera, euro baten trukean erosi ahal izango dira barraketarako fitxak.

 

Herri bazkarirako txartelak salgai egongo dira gaur eta bihar

Erabiltzailearen aurpegia da hau Haujijijai Batzordea | 2015-07-27 : 10:23 | Festak

Gaur eta bihar, 18:00etatik 20:00etara eskuratu ahal izango dira, plazako arkupeetan jarritako mahaian. Guztira, 12 euro ordaindu beharko dira, bazkarirako txartela eta Marea Arroxaren kamixeta.

Saninazioen zain dira herritarrak dagoeneko

Uztarria.eus | 2015-07-27 : 10:15 | Festak

 

Santioetako aje eta guzti, atzo, igandea, Umeen Eguna izan zen herrian. Goizean hasita, egitarau oparoa izan zen egun osoan zehar. Lehenik, Cesar Valverde Pilota Txapelketako finalak jokatu zituzten Ilunpeko pilotariek...

»» Ikusi argazki guztiak (37)

Festak direla eta, aldaketak izango dira autobus zerbitzuetan

Uztarria.eus | 2015-07-24 : 11:05 | Festak

Uztailaren 24an, 25ean, 26an, 27an, 28an, 29an, 30ean, 31n eta abuztuaren 1ean, 2an, 3an eta 4an izango dira aldaketak. Ez diete ordutegiei eragingo, bai ordea autobus geltokiei eta autobusen ibilbideari. 

Ikastolaren 50. urteurrena ekarriko dute gogora txupinazoan

Uztarria.eus | 2015-07-23 : 16:40 | Festak

Udalak hamaika lagun gonbidatu ditu saninazioen hasierako ekitaldira, sorrerako guraso, irakasle eta ikasleak, "euskara eta euskarazko hezkuntzaren aldeko lana txalotu eta eskertzeko asmoz".

Saninazioetarako bi pilota jaialdi antolatu ditu Ilunpe elkarteak

Uztarria.eus | 2015-07-23 : 11:23 | Kirolak

Orain arte Udalak antolatzen zituen saninazioetako pilota jaialdiak, baina aurten Ilunperen proposamena onartu, eta elkarte hori arduratu da jaialdien nondik norakoez. Hilaren 31n, San Inazio Egunean, eta abuztuaren 1ean izango dira jaialdiak, eta sarrerak erreserbatu daitezke dagoeneko.

 

Marea Arroxa: "Egitarau anitza, zabala, parekidea eta euskalduna osatzen saiatu gara"

Uztarria.eus | 2015-07-23 : 10:52 | Festak

Festen atarian, prentsaurrekoa eman zuten atzo, asteazkena, Marea Arroxako kideek. Festa herrikoi, euskaldun eta parekideak antolatu dituztela adierazi zuten, ingurumena zaintzeari garrantzia emanez eta "etxetik urrun daudenak gogoan". Festa batzordeak prestatutako egitarauan parte hartzera ere deitu zituzten herritarrak.  

 

Gaur egingo dute Umeen Eguneko begiraleen bilera

Uztarria.eus | 2015-07-23 : 09:15 | Festak

19:00etan bilduko dira, plazako arkupeetan. Umeen egunean egingo dituzten ekintzen inguruan hitz egin eta lanak banatuko dituzte bertan. 

 

Atea zank hire alde roxa hori!

Erabiltzailearen aurpegia da hau Haujijijai Batzordea | 2015-07-22 : 17:28 | Festak

Saninaziyuek gainean ditugu eta... atea zank hire alde roxa hori! Hemen duzue Marea Arroxaren etorrera...

Saninazioetako programa ikusgai da jada

Uztarria.eus | 2015-07-22 : 10:34 | Festak

Salgai daude saninazioetako zezenketetarako sarrerak

Uztarria.eus | 2015-07-21 : 09:12 | Festak

Udaltzaingoaren ondoan, Plaza Txikian, dago sarrerak eskuratzeko takila. Astelehenetik ostiralera 18:00etatik 20:00etara egongo da zabalik eta larunbatetan 11:00tatik 13:00tara. Internet bidez ere eskuratu daitezke, www.torosdeazpeitia.com webgunean. Zezen plazako leihatiletan egunean eguneko sarrerak soilik egongo dira salgai. 

Elvisabuelo, Skakeitan, Anje Duhalde, Zea Mays, Egurra ta kitto!, Esne Beltza, Las Tea Party... saninazioetan

Uztarria.eus | 2015-07-20 : 17:30 | Festak

Ostiralean hasi eta abuztuaren 2a bitartean, festa giroa izango da nagusi herrian. Asteburuan, Santio eguna eta Umeen Eguna ospatuko dira, eta uztailaren 30ean hasiko dira saninazioak. Hainbat kontzertu izango da festetan.

Gaur da Umeen Egunerako izena emateko azken eguna

Uztarria.eus | 2015-07-15 : 13:44

Gaur, asteazkena, da saninazioetako Ume Egunerako izena emateko azken eguna. Goizean plazako arkupeetan izan dira Marea Arroxako kideak izenak biltzen eta arratsaldean ere bertan izango dira, 17:00etatik 20:00etara...

IƱigo Urkullu ez da saninazioetan etorriko

Uztarria.eus | 2015-07-14 : 16:00 | Festak

Uztailaren 29tik abuztuaren 2ra lehendakaria Boisen (Idaho, AEB) izango dela iragarri du Eusko Jaurlaritzak. Horrela, abuztuaren 1eko ekitaldietan ezingo du parte hartu.

Bakailao Txapelketan parte hartzeko izena eman daiteke dagoeneko

Uztarria.eus | 2015-07-14 : 12:32 | Festak

Abuztuaren 1ean izango da txapelketa eta parte hartzea mugatua izango da; gehienez 40 taldek hartu dezakete parte. Uztailaren 28ra arte eman daiteke izena, norbanako nahiz elkarte gisa 943 15 70 68 edo 688 69 40 85 telefono zenbakietara deituta. Txapelketa amaitutakoan, prestatutako bakailaoak dastatzeko bazkaria egingo dute Berdura Plazan. 

 

Abuztuaren 2ko zezenketa telebistaz emango du Canal Plus kateak

Uztarria.eus | 2015-07-14 : 11:24 | Festak

Uztailaren 31n, abuztuaren 1ean eta 2an izango dira aurten saninazioetako zezenketak, eta azken hori izango da Canal Plus telebista kateak emango duena. Egun horretan Javier Castaño, Juan del Alamo eta Lopez Simon toreatzaileek Pedraza de Yeltes (Salamanca, Espainia) ganadutegiko zezenekin arituko dira.

Bihar irekiko da saninazioetako Ume Egunerako izena emateko epea

Uztarria.eus | 2015-07-09 : 11:55 | Festak

Hilaren 10, 11 eta 15ean egongo da izena emateko aukera Sanagustinpean (udaletxe azpian). 2005etik 2011ra bitartean jaiotako haurrek eman ahalko dute izena egun horietan. 2001, 2002, 2003 eta 2004 urteetan jaiotako gaztetxoek, aldiz, uztailaren 14an izango dute antolatzaileekin bilera, Ume Egunean zer egin erabakitzeko. 

 

Saninazioetarako mazolariak behar ditu Udalak

Uztarria.eus | 2015-07-08 : 18:52 | Festak

Udal korporazioarekin elizkizunetan ateratzen den taldean parte hartu nahi dutenek Kultura sailera deitu behar dute. 18 urtetik gorakoa izatea da baldintza bakarra.

Badator Marea Arroxa! Badator Ume Eguna!

Erabiltzailearen aurpegia da hau Haujijijai Batzordea | 2015-07-07 : 13:23 | Festak

Aurten ere Marea Arroxa erraldoi bat dator gure herrira saninaziyuek direla eta. Haur eta gaztetxoek ere izango duzue Marea Arroxa honen parte izateko aukera, Ume Egunean.

Azken urteetan bezala, umeen...

Emaitzak: 42 | Orriak: 1 2 3