Koronabirusa Azpeitian

Ez dute koronabirus kasu berririk zenbatu Gipuzkoan

Uztarria.eus | 2020-06-02 : 13:25 | Gizartea

Lau kasu berri atzeman dituzte Araban, baina Bizkaian eta Gipuzkoan ez dute kasurik zenbatu. Hiru lurralde horietan azken 24 orduetan hildakoak, berriz, bi izan dira.

 

Saltzaile guztiak itzuli dira azokara

Uztarria.eus | 2020-06-02 : 12:42 | Ekonomia

 

Alarma egoera ezarri zutenetik lehenengoz, asteartetako azokan izan ohi diren postu guztiak jarri dituzte gaur herrian. Hori bai, herritarren osasuna eta segurtasuna bermatzeko beharrezko neurri guztiak hartuta egin dute azoka...

»» Ikusi argazki guztiak (5)

Bono kanpainaren inguruko hausnarketa

Erabiltzailearen aurpegia da hau Azpeitiko EAJ | 2020-06-02 : 09:27 | Ekonomia

Pozgarria iruditu zitzaigun duela pare bat aste herriko merkataritzak osasun krisialdiaren ondorioz jasandako galerak arintzeko iragarritako bono kanpaina. Lehendik komertzio gune handiek zein plataforma digitalek gure bizitzetan duten eragina eta...

Inkestan galdera berria: 'Bidaiatuko al duzu uda honetan?'

Erabiltzailearen aurpegia da hau Di-da! | 2020-06-02 : 08:27 | Uztarriaeus

Uztarria.eus-ek galdera berria jarri du inkestan: Bidaiatuko al duzu uda honetan? Eman botoa honako lotura honetan. Aurreko inkestan, konfinamendu osteko erosketa ohituren gainekoan, 211 lagunek eman dute boza.

 

Baigera Ieko taberna zerbitzua ireki du udalak, eta liburutegian bertan maileguak jaso daitezke gaurtik

Uztarria.eus | 2020-06-01 : 19:06 | Udala

Bere zerbitzuak "bere onera itzultzen" hasi direla iragarri du udalak. Sindikatu Zaharreko ikasteko gela ere ireki du. Hala ere, udal kirol instalazioak ez dituzte ireki oraindik; horiek noiz eta nola ireki zehazteko eragileekin "harremanetan" dagoela azaldu du udalak. Kultur azpiegiturei dagokienez, eragileei horien erabilerarako irizpideak helarazi dizkiela jakinarazi du.

 

Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetarako osasun jarraibideak eman ditu Eusko Jaurlaritzak

Uztarria.eus | 2020-06-01 : 16:41 | Politika

Maskarak erabiltzea, eskuak sarri garbitzea eta gainazalak nahiz leku jendetsuak garbitzea dira, besteak beste, Osasun Sailak eta Segurtasun Sailak eman dituzten gomendioak. Bestalde, duela lau urteko hauteskundeetan baino 41 hautesleku gehiago jarriko dituzte.

 

Hildakorik eta kutsatu berririk gabeko lehen eguna izan da gaur Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan

Uztarria.eus | 2020-06-01 : 13:53 | Gizartea

Gaixotasunaren inguruko datuak zenbatzen hasi zirenetik jasotako daturik baikorrena da gaurkoa.

 

»» Erantzunak: 1 (Kubatie7euro)

Beste behin, sekulako ilarak erosketa bonuak eskuratzeko

Uztarria.eus | 2020-06-01 : 09:44

Joan den astean bezala, gaurkoan ere sekulako arrakasta izan dute Azpeitia zaindu kanpainaren barruan salgai jarri dituzten erosketa bonuek. Izan ere, gaur goizean sekulako ilarak sortu dira Bertan merkatarien elkartearen...

»» Erantzunak: 2 (Neska1, Marta79)

Zabaldu dituzte komun publikoak

Uztarria.eus | 2020-06-01 : 09:36

COVID-19 gaitzaren hedapena saihesteko, itxita egon dira azken boladan herriko komun publikoak. Dena den, udalak jakinarazi duenez, joan den astean zabaldu zituzten komunak. Beraz, herritarrek dagoeneko erabil ditzakete horiek.

»» Erantzunak: 4 (Kubatie7euro, borrock, Marta79, Udaletxekobalkoie)

Correosek ohiko ordutegia izango du bihartik aurrera

Uztarria.eus | 2020-05-31 : 16:33 | Gizartea

Azken asteetan ez bezala, bihartik aurrera arratsaldeetan eta zapatuetan ere irekita egongo da Azpeitiko Correosen bulegoa. Bestalde, Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan posta bidezko botoa emateko leihatila bereziak ezarriko dituzte hainbat herritan.

 

Positibo berririk ez dute atzeman Gipuzkoan azken orduetan

Uztarria.eus | 2020-05-31 : 12:53 | Gizartea

COVID-19arekin kutsatutako bost kasuren berri eman du Osakidetzak, horietako hiru Bizkaian eta beste biak Araban. Bost heriotza gehiago zenbatu dituzte Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan.

 

»» Erantzunak: 7 (Marta79, Makolo, Tx, tomorrowland...)

Sakabanaketa politikaren arrebak

Uztarria.eus | 2020-05-31 : 12:00 | Politika

COVID-19a kartzeletara ere iritsi da, eta euskal presoei ere bete-betean eragin die gaitzak, martxotik hona ez baitute senideen eta lagunen bisitarik jaso ahal izan. Ainhoa Aranburu (Azpeitia, 1972) eta Idoia Urbieta (Azpeitia, 1977) Gotzon Aranburu eta Josu Urbieta Pow presoen arrebak dira. Urteak daramatzate hilero kilometro mordoxka egiten beren anaiak bisitatzera joateko, eta dispertsioa pandemia garaiotan nola bizi duten azaldu diote Uztarriari.

 

»» Erantzunak: 1 (Marta79)

Kulturgintzaren etorkizunaz aritu du Aitor Bengoetxea 'Berria'-n

Erabiltzailearen aurpegia da hau Di-da! | 2020-05-31 : 10:38 | Kultura

Berria egunkariak Euskal Herriko lau sortzaile elkartetako kideak elkarrizketatu ditu, eta kulturgintzaren etorkizunaz galdetu diete horiei. Tartean, Musika Bulegoa elkarteko Aitor Bengoetxea azpeitiarrarekin hitz egin dute.

 

Hirugarren faseko neurriak erkidegoek kudeatuko dituzte

Uztarria.eus | 2020-05-31 : 10:05 | Gizartea

Eusko Jaurlaritzak izango du neurriak ezartzeko, moldatzeko edo kentzeko eskumena hirugarren fasean. Trukean, alarma egoera luzatzearen alde egingo du EAJk Espainiako Kongresuan.

 

Asteartean irekiko dute berriro Burdinbidearen Euskal Museoa

Uztarria.eus | 2020-05-30 : 18:00 | Kultura

Asteartetik igandera bitartean egongo da zabalik museoa, eta bidaiarien nahiz langileen osasuna eta segurtasuna bermatzeko hainbat neurri hartu dituzte. Besteak beste, lurrun treneko edukiera mugatuko dute.

 

Azken orduetan ez dute COVID-19 kasu berririk hauteman Gipuzkoan

Uztarria.eus | 2020-05-30 : 12:22 | Gizartea

Sei kasu zenbatu dituzte Bizkaian, eta bat Araban; Gipuzkoan, aldiz, ez dute koronabirus kasu berririk atzeman. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan azken orduetan hildakoak, berriz, bost izan dira.

 

Autobus zerbitzuak gehituko ditu gaurtik aurrera Lurraldebusek linea guztietan

Uztarria.eus | 2020-05-30 : 12:00 | Gizartea

Zerbitzuen maiztasuna ez dute guztiz lehengoratu oraindik, baina koronabirusarengatik ezarritako murrizketa zorrotzak alde batera utzi dituzte. Zumaia-Zumarraga linea da dagoeneko zerbitzuen %100 berreskuratu duen bakarra.

 

Kontziliazioarekin lanak

Urola Kostako Hitza | 2020-05-30 : 11:27

Halabeharrez telelana eta zaintza uztartzen ari da guraso asko martxo erdialdetik. Beste batzuek baimenen bat eskuratu dute edo eszedentzia eskatzea erabaki dute. Horietako bat da Beñat Lizaso azpeitiarra, eta bere esperientzia kontatu du Urola Kostako Hitzak gaiaz egin duen erreportajean.

 

Koronabirusa dela-eta presoek bizi duten egoera salatu zuten atzo dozenaka herritarrek

Uztarria.eus | 2020-05-30 : 10:52 | Politika

 

Hileko azken ostiraletako elkarretaratzeak berreskuratu zituen atzo, ostirala, Azpeitiko Sarek, eta dozenaka herritarrek presoek espetxeetan bizi duten egoera salatu zuten. Sareko kideek adierazi zutenez, COVID-19agatik ezarritako alarma egoerak "gogortu" egin...

»» Ikusi argazki guztiak (5)

'Ondorioak ez ditzala langile klaseak ordaindu' lelopean hainbat herritar bildu ziren atzo

Uztarria.eus | 2020-05-30 : 10:10

Atzo, ostirala, kontzentrazioa deitu zuten Azpeitiko Ikasle Abertzaleek (IA) eta Azpeitiko Ikasle Autodefentsa Sareak (AIAS) Ondorioak ez ditzala langile klaseak ordaindu lelopean. Konfinamendu egoeran ikasleek pairatutako egoerak salatu zituzten bertan...

»» Erantzunak: 8 (Marta79, Kubatie7euro, Udaletxekobalkoie...)

Emaitzak: 618 | Orriak: 1 2 3 4 5 6 7 ... 28 29 30 31