Koronabirusa Azpeitian

Langileen segurtasuna bermatzeko, neurriak areagotu dituzte enpresetan

Uztarria.eus | 2020-03-16 : 18:58 | Ekonomia

Koronabirusaren hedapenari aurre egiteko alerta egoeraren barruan, langileak beren lanpostuetara joateko baimena eman du Espainiako Gobernuak. Azpeitiko enpresa gehienetan lanean jarraitzen dute, Sarralle enpresan, ordea, aste honetan tailerrak itxita izango dituzte eta bulegoetako langileek etxetik egingo dute lan.

 

Astearteetako ohiko azokaren ordez, baserritarren postuak soilik izango dira bihar

Uztarria.eus | 2020-03-16 : 18:16 | Ekonomia

Koronabirusaren pandemiak eraginda, ez da astearteetako ohiko azokarik izango bihar; baserritarrek soilik jarriko dituzte postuak, Azoka Plazan, 08:30etik 12:30era. Herritarrek nahiz ekoizleek prebentzio neurriak bete beharko dituzte.

 

Ezohiko astelehena eta neurriak, herriko kaleetan nahiz saltokietan

Uztarria.eus | 2020-03-16 : 18:03 | Gizartea

Astelehena da gaur, baina oso ezohiko astelehena. Koronabirusak sortutako alarma egoera tarteko, jendea apenas dabil kaletik. Etxetik atera diren herritarren gehiengoa erosketak egiteko edo lanera joateko irten da kalera. Saltoki...

Zaintzarako nahiz kalte ekonomikoei erantzuteko 600.000 euroko dirulaguntza lerroa ezarri du udalak

Uztarria.eus | 2020-03-16 : 17:18 | Ekonomia

Batetik, haurren nahiz dependentzia duten herritarren zaintzagatik eskatu ahal izango da dirulaguntza. Bestetik, saltoki txikien, ostalaritza guneen nahiz antzekoen itxierak eragindako kalte ekonomikoak arintzeko. Udalak adierazi duenez, gainerako erakundeetatik etorriko diren laguntzen zain egon gabe jarri dute martxan 600.000 euroko dirulaguntza lerroa.

 

Correosen bulegoak ordutegi murritzagoa izango du aurrerantzean

Uztarria.eus | 2020-03-16 : 17:00

Koronabirusaren hedapenak eraginda, Correos zerbitzuak ordutegia murriztea erabaki du. Aurrerantzean, goizez soilik zabalduko dituzte bulegoak: hau da, 09:30etik 12:30era. Lantaldea ere bi zatitan banatu dute; zerbitzu publikoa emateko...

Ana Aizpuru: "Badut beste kasu batzuetan etxean egon beharra izan dudanean sentitu ez dudan barne ardura bat"

Uztarria.eus | 2020-03-16 : 16:40 | Gizartea

Duela zazpi urtetik Italian bizi da Ana Aizpuru (Azpeitia, 1971) arkitektua. Milandik 50 kilometrora bizi da, Domodossolan (Verbano-Cusio-Ossola), koronabirusaren fokutik gertu. Astebete inguru darama azpeitiarrak konfinatuta, eta bere bizipenak azaldu dizkio Uztarria.eus-i.

 

Kezkak eta zalantzak

Uztarria.eus | 2020-03-16 : 15:44 | Gizartea

Koronabirusak eragindako krisiak hankaz gora jarri du herritarren egunerokoa, eta hainbat zalantza eta galdera sortu du gizartean. Hona hemen argibide batzuk.

 

»» Erantzunak: 2 (Uztarria, IoritzAizpuru)

Atzo baino 26 koronabirus kasu gehiago atzeman ditu Osakidetzak Gipuzkoan

Uztarria.eus | 2020-03-16 : 13:37 | Gizartea

Araban 444 lagun daude kutsatuta, Bizkaian 194 eta Gipuzkoan 86. Nafarroan, berriz, 62 lagun daude ospitaleratuta. Atzotik hamalau lagun hil dira Euskal Herrian: horietatik bederatzi, Gasteizen.

 

Bertan behera utzi dituzte Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak

Uztarria.eus | 2020-03-16 : 13:17 | Politika

Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak eta hauteskundeetara aurkeztu diren alderdi nagusietako ordezkariek, eta horiek erabaki dute apirilaren 5ean egitekoak ziren hauteskundeak atzeratzea, koronabirusa dela-eta botoa emateko eskubidea ez dagoelako bermatuta.

 

Osakidetzak bertan behera utzi ditu programatutako kontsulta eta ebakuntza ia guztiak

Uztarria.eus | 2020-03-16 : 12:57 | Gizartea

Hori dela eta, osasun zentroetan nahiz ospitaleetan hitzorduak zituzten herritarrei horietara ez joateko eta etxean itxaroteko eskatu die Osakidetzak, osasun zentroak jarriko baitira beraiekin telefonoz harremanetan. Onkologiarekin edo haurdunaldiekin lotutako kontsultak eta hitzorduak mantendu egingo dituzte.

 

Iraurgi Berritzenek koronabirusari aurre egiteko neurriak hartu ditu

Erabiltzailearen aurpegia da hau Iraurgi Berritzen | 2020-03-16 : 08:55 | Gizartea

Koronabirusa eragiten ari den ondorioen aurrean, eta erantzukizunez jokatzeko xedez, prebentzio neurriak hartu ditu Iraurgi...

Garraio publikoa %40 eta %60 artean murriztuko dute bihartik aurrera

Uztarria.eus | 2020-03-15 : 19:28 | Gizartea

Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, eskariaren arabera murriztuko dituzte zerbitzuak. Dena den, herritarrei lantokietara eta oinarrizko zerbitzuetara joatea bermatuko zaie. Goizean Lurraldebusek bestelako informazio eman badu ere, ohi baino ordutegi murritzagoa izango dute autobusek aurrerantzean. 

 

Herritarrei arduraz kontsumitzeko eskatu diete Jaurlaritzak, Elikagaien Klusterrak eta hainbat supermerkatuk

Uztarria.eus | 2020-03-15 : 16:36

Erosketak logika erabilita egiteko eskatu dute. Elikadura kateko profesionalak errespetatzeko eta haiei laguntzeko mezua ere zabaldu dute. 

 

832 koronabirus kasu daude Euskal Herrian, eta 23 dira hildakoak

Uztarria.eus | 2020-03-15 : 15:05 | Gizartea

Araban 409 pertsona daude kutsatuta gaur-gaurkoz, Bizkaian 158 eta Gipuzkoan 63. Nafarroan 196 lagun daude gaixorik, eta Lapurdin sei. Eusko Jaurlaritzaren arabera, bederatzi sendatu dira. 

 

»» Erantzunak: 2 (juaristi, JLarranaga)

Prebentzio neurriak betetzeko eta etxean gelditzeko deia egin du udalak

Uztarria.eus | 2020-03-15 : 14:16 | Gizartea

Koronabirusaren pandemiaren aurrean, prebentzio neurririk zorrotzenak aplikatzen ari da Azpeitiko Udala. Erakundeak jakin ahal izan duenez, oraindik ez dago koronabirus kasurik Azpeitian. Herriko saltokiek-eta izango dituzten eragin ekonomikoei aurre egiteko neurriak aztertzen ari da Nagore Alkorta alkatea.

 

»» Erantzunak: 12 (dartagnan1673, MadalenakoKatue, borono, OrtegaSmithenekue...)

Herriko gasolindegiek koronabirusaren aurkako protokoloa jarri dute martxan

Uztarria.eus | 2020-03-15 : 12:40 | Gizartea

Eskuztako Avia gasolindegian, herritarrak ez dira aterako autotik, eta langileak eskainiko du zerbitzu osoa. Lasaoko gasolindegian, alderantziz: herritarrek bota beharko dute gasolina. 

 

»» Erantzunak: 1 (Betikue)

Koronabirusa dela eta, txaloak osasun langileei

Uztarria.eus | 2020-03-15 : 11:40 | Gizartea

Koronabirusa eragiten ari den krisia dela eta, halabeharrez, etxean gelditu beharra dute herritarrek. Horren aurrean, gero eta jende gehiago dago egunotan balkoietan. Atzo gauean, gainera, beste hainbat herritan indarra hartzen...

»» Erantzunak: 8 (Baserrikoollaxkuelabien, Izarraitzpe, Marta79, Tx...)

Gaurtik aurrera, ekintza jakin batzuetarako bakarrik atera ahalko dira herritarrak etxetik

Uztarria.eus | 2020-03-15 : 10:03 | Gizartea

Alarma egoera ezarrita, COVID-19 birusa ez hedatzeko neurriak hartu ditu Espainiako Gobernuak: herritarrak ezingo dira etxetik atera, ez bada, besteak beste, botikak eta elikagaiak erosteko edo lanera joateko. Aisiari lotutako ekintza guztiak bertan behera gelditu dira. 

 

Espainiako Gobernuak konfinamendua ezarriko du herritar guztientzako

Uztarria.eus | 2020-03-14 : 17:31 | Gizartea

Espainiako Gobernuaren neurriak Jaurlaritzarenak baino are gogorragoak dira: baldintza zehatz batzuengatik bakarrik atera ahal izango dira herritarrak etxetik. Badirudi neurriak astelehenean jarriko dituztela indarrean, eta bi astez iraungo dutela.

 

»» Erantzunak: 5 (Hemnetxeaituk, BIDELAGUNA, Kalepizti)

Koronabirusaren aurrean, herritar ahulenak babesteko lanean hasi dira boluntarioak

Uztarria.eus | 2020-03-14 : 14:40 | Gizartea

 

Gaur, martxoak 14, boluntario sarea osatzeko deiari erantzun dieten herritarrak antolatu eta lanean hasi dira. 50 lagun inguruk parte hartu dute gaur goizeko auzolanean. 9:00etan hasi dira lanean, arrisku...

»» Ikusi argazki guztiak (7) »» Erantzunak: 22 (Basquiat, borono, Dantzari...)

Emaitzak: 549 | Orriak: 1 2 3 4 ... 22 23 24 25 26 27 28