Koronabirusa Azpeitian

Marrazketa eta meme lehiaketak antolatu ditu Bertanek

Erabiltzailearen aurpegia da hau Bertan Merkatari Elkartea | 2020-03-18 : 16:06 | Aisia

COVID-19 gaitzak eraginda bizi dugun egoeraren aurrean, marrazketa eta meme lehiaketak antolatu ditu Bertan merkatarien...

Ikastetxeak epemuga zehaztu gabe itxi ditu Eusko Jaurlaritzak

Uztarria.eus | 2020-03-18 : 15:30 | Hezkuntza

Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ikastetxeek itxita segituko dute "beste abisu bat eman arte". Hezkuntza Sailak jakinarazi duenez, luzatu egin du aurrez aurreko eskolen etetea. Ikusteko dago noiz itzuliko diren ikastetxeak ohiko jardunera. Orain arte martxan diren gidalerroek indarrean segituko dutela azaldu du Jaurlaritzak.

 

»» Erantzunak: 1 (Agirre)

Beilatoki zerbitzua emango duten arren, ez beilatzea aholkatu dute

Uztarria.eus | 2020-03-18 : 14:03 | Gizartea

Konfinamendua ezarri zutenetik, herritar bakarra hil da, baina hiletarik ez da egin, familiak hala erabakita. Hileta elizkizunak atzeratzeko joera zabaldu dela nabarmendu du Kepa Susperregi parrokoak.

 

1.359 gaixo eta 44 hildako, Euskal Herrian

Uztarria.eus | 2020-03-18 : 13:59 | Gizartea

Eusko Jaurlaritzak emandako datuen arabera, positibo gehiago egon dira Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Gipuzkoan, esaterako, atzo baino 41 lagun gehiago daude koronabirusarekin kutsatuta. Hala eta guztiz, baliteke kasu gehiago egotea, sintoma arinak dituzten herritarrei ez dietelako probarik egiten. Koronabirusa zuten beste lau lagun hil dira azken orduetan; guztira, 40 dira Euskal Herrian zendutakoak.

 

»» Erantzunak: 1 (JLarranaga)

Neurri ekonomikoak hartu dituzte Espainiako Gobernuak, Eusko Jaurlaritzak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak

Uztarria.eus | 2020-03-18 : 10:33 | Ekonomia

Koronabirusaren krisiak kolpatuko dituen langileak, enpresak eta jarduera ekonomikoa laguntzeko neurri sortak iragarri zituzten atzo batzuek eta besteek.

 

Ertzaintzak kontrol gehiago ezarriko ditu datozen egunetan errepideetan

Uztarria.eus | 2020-03-18 : 09:36 | Gizartea

Beharrezkoak ez diren bidaiak eragotzi nahi ditu Ertzaintzak. Biharko jaiegunaren harira, bigarren etxebizitzetara joatea debekatuta dagoela gogorarazi dute. Autoan banaka joatea gomendatzen dute.

 

»» Erantzunak: 6 (Hemnetxeaituk, jesuita, Tx, Txermena, JON...)

Maite Lazkano: "Kasu gehienetan, bezeroei dirua itzultzea lortzen ari gara inolako kosturik gabe"

Uztarria.eus | 2020-03-18 : 09:20 | Gizartea

Koronabirusak eragindako alarma egoerak hankaz gora jarri du herritarren egunerokoa. Gauza jakin batzuetarako ez bada, ez dago etxetik irteterik, eta are gutxiago bidaian joaterik. Aste Santuko oporraldirako planak eta aurki egitekoak zituzten bidaia guztiak bertan behera utzi behar izan dituzte denek, eta bidaia agentziei dagokie ezeztatze horietako asko kudeatzea. Maite Lazkanok (Azpeitia, 1972) Azpeitiko Halcon bidaia agentzian lan egiten du eta gainezka dabil egunotan.

 

Gure etorkizunaz

Uztarria.eus | 2020-03-17 : 19:05 | Iritzia

Aiora Etxeberriak eta Ioritz Igarataundik (Sakona etxaldea), Eneka Lazkanok eta Xabier Odriozolak (Solaka baserria), Marian Etxeberriak eta Jose Manuel Esnalek (Ondarre baserria), Elisabet Unanuek (Aintzumarri behekoa baserria), Isabel Izagirrek (Erribera baserria), Arantxa Ulaciak (Zumeta baserria), Itxaso Aramendik eta Aitor Egigurenek (Agiñondo baserria), Luis Mari Arregik eta Cristina Murillok (Etxearreta baserria), Arantxa Arrizabalagak (Berrozueta baserria), Errezilgo Azokak eta Azpeitiko azokako beste hainbat baserritarrek honako gutun hau idatzi dute gaur, asteartea, egin duten azokaren harira.

 

Unibertsitatera sartzeko hautaproba atzeratu egingo dute

Uztarria.eus | 2020-03-17 : 18:49 | Hezkuntza

Ekainaren 19an ziren egitekoak. Ez dute esan noiz egingo den; larrialdi egoerak eta aurrez aurreko eskolen etenaldiak noiz arte iraungo duten, horren arabera erabakiko dute.

 

Nola daude Azpeitiko kaleak konfinamenduaren hirugarren egunean?

Uztarria.eus | 2020-03-17 : 18:16 | Gizartea

Dagoeneko hiru egun pasatu dira Espainiako Gobernuak alarma egoera ezarri zuenetik, eta, horrenbestez, herritarrak ezinbesteko ekintzak egiteko bakarrik atera daitezke kalera. Momentuz ez da COVID-19 kasurik hautement herrian, baina, hala...

Dituzten beharrak ezagutzeko eta baliabideak eskaintzeko, 70 urtetik gorako herritarrei telefonoz deituko die udalak

Uztarria.eus | 2020-03-17 : 16:00 | Gizartea

Guztira, 2.528 herritarri deituko die udalak datozen egunetan. Telefono dei horien bidez, bizi duten egoeraz eta dituzten beharrez galdetuko diete 70 urte baino gehiago dituzten herritarrei; izan ere, udalak azaldu duenez, herritarrak etxean "ondo" egotea nahi du erakundeak. Bestalde, larunbatetik bi telefono zenbaki eta e-posta helbide bat eskura dituzte laguntza behar duten herritarrek.

 

Azpeitian oraingoz ez dute baieztatu koronabirus kasurik

Uztarria.eus | 2020-03-17 : 15:26 | Gizartea

Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak Azpeitiko Udalari jakinarazi dio gaur-gaurkoz herrian ez dela baieztatutako koronabirus kasurik. Halere, "orain arte bezala", arduraz jokatzeko eskatu du erakundeak. Eusko Jaurlaritzak emandako datuen arabera, atzotik Euskal Herrian ez da inor hil koronabirusagatik. Dena den, kutsatutakoen kopuruak gora egin du; Gipuzkoan atzo baino kasu bat gehiago atzeman dute.

 

Amaia Aranaga: "Ezin dugu normaltasunez lan egin, baina berdin ordaindu behar ditugu gastuak"

Uztarria.eus | 2020-03-17 : 14:42 | Ekonomia

Amaia Aranagak (Urrestilla, 1981) podologia eta posturologia zentro bat dauka. Osasun arloko lana egiten duenez, alerta egoeragatik ez dauka zentroa erabat itxi beharrik, baina larrialdiko kasuak bakarrik artatzeko eskatu diote podologoen elkargotik eta horretan ari da. Beraz, lana erabat murriztuko zaio. Langile autonomoa izanda, ordea, berdin ordaindu beharko ditu kuotak eta gainontzeko gastuak.

 

»» Erantzunak: 1 (Juanlu)

Koronabirusari, umore ona

Uztarria.eus | 2020-03-17 : 13:59

Irribarrea ezpainetara eramatea edo barre malkoak bota araztea gauza onak dira beti, baina are gehiago eskertzen dira une zailak goxatzeko balio dutenetan. Ohi baino jende askoz gutxiago dabil egunotan kaleetan...

Kaosaren aurrean, argi apur bat

Uztarria.eus | 2020-03-17 : 13:22 | Gizartea

Zenbait osasun langilerekin hitz egin du Urola Kostako Hitzak, eta egungo egoerak jendeari sortzen dizkion ezinegonak argitzen saiatu dira. Horiek azpimarratu dute iturri fidagarriak soilik kontsultatzeko.

 

Azoka irekitzearen aurka agertu da EAJren udal taldea

Erabiltzailearen aurpegia da hau Azpeitiko EAJ udal taldea | 2020-03-17 : 12:20 | Politika

COVID-19a dela eta, Azpeitiko Udala hartzen ari den neurri batzuen inguruko harridura agertu nahi du EAJren udal taldeak. Batez ere, oposizioko kide bezala, eta beraz, udalaren parte garen heinean, erabakiak...

Baserritarren azoka martxan da, koronabirusaren aurkako neurriekin

Uztarria.eus | 2020-03-17 : 10:30 | Ekonomia

 

Astearteetako ohiko azokarik ez dago gaur Azpeitian, baina bai Azoka Plazan elkartzen diren baserritarren azoka. Goizeko 09:00 aldera argazkiotan ikus daitekeen itxura zuten Azoka Plazak eta aldiriek. Herritarrak joan...

»» Ikusi argazki guztiak (5) »» Erantzunak: 5 (Juanlu, jesuita, Irruti, Matxinbarrena)

Pasaiako segadaren urteurren ekitaldia, bertan behera

Uztarria.eus | 2020-03-17 : 09:55 | Politika

Pasaiako segadaran eraildakoen senideek jakinarazi dutenez, hainbat erakundek Koronabirusaren hedapenaren aurka hartu beharreko neurriak direla eta erabaki dute ekitaldia bertan behera uztea.

 

»» Erantzunak: 3 (borono, OinatzakProdukzioak)

Maria Zunzunegi: "Oso garrantzitsua da gehiegizko informazioa saihestea eta jasotakoa iturri fidagarrietatik datorrela bermatzea"

Uztarria.eus | 2020-03-17 : 09:21 | Gizartea

Zerikusi gutxi dute gurean gaur astebeteko egunerokotasunak eta gaur egunekoak. Larrialdi egoera, etxean konfinatzeko agindua, hainbat zerbitzu murriztuta... "Ez dugu aurretiazko esperientziarik eta ziurgabetasuna eta kontrol eza sentitzen ditugu", dio Maria Zunzunegi psikologoak (Zestoa, 1988) COVID-19ak eragindako krisiaren eta muturreko aldaketen gainean. Zailtasunak zailtasun, egoera guztiei "kutsu positiboa" atera ahal zaiela ere uste du. Hori lortzeko eta eguneroko berri eta ezezagun honi aurre egiteko hainbat tresna eta gomendio proposatu ditu.

 

eLiburutegia erabiltzeko sarbidea erraztu die Eusko Jaurlaritzak herritarrei

Uztarria.eus | 2020-03-17 : 08:48 | Kultura

Herritarrek liburu digitalak maileguan hartzeko zein Internet bidez filmak nahiz dokumentalak ikusteko aukera izan dezaten, eLiburutegirako sarbidea erraztu du Jaurlaritzak. Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko bazkide egitea ezinbestekoa da eLiburutegia erabiltzeko, eta horretarako, e-posta helbide bat jarri du erakundeak herritarren eskura. Liburutegi publikoetako liburu digitalak nahiz filmak deskargatu ahal izango dituzte herritarrek doan.

 

Emaitzak: 549 | Orriak: 1 2 3 4 ... 21 22 23 24 25 26 27 28