Koronabirusa Azpeitian

Beste bost koronabirus kasu atzeman dituzte Urola Kostan

Uztarria.eus | 2020-03-22 : 14:47

Gutxienez, 22 dira eskualdean gaitzak jotako herritarrak. Zarautzen lau kasu berri azaldu dira azken 24 orduetan, eta hamazazpi dira guztira. Getarian, berriz, bi lagun daude koronabirusak jota, atzo baino bat gehiago. Azkoitian, Azpeitian eta Zumaian, kasu bana dago.

 

Alarma egoera beste hamabost egun luzatu du Espainiako Gobernuak

Uztarria.eus | 2020-03-22 : 11:22 | Besterik

Pedro Sanchez Espainiako presidenteak alarma egoera hamabost egun luzatuko duela azaldu die erkidegoetako presidenteei gaur, igandea. Hori dela eta, Aste Santua pasatu arte jarraituko du gutxienez konfinamenduak.

 

Ehunmilak, G2H eta Marimurumendi mendi lasterketak, bertan behera

Uztarria.eus | 2020-03-22 : 10:43 | Kirolak

Hiru lasterketak Beasainen hasi eta bukatzen diren arren, herritar ugarik parte hartu ohi dute proba horietan. Ehunmilak lasterketa herritik pasatu ohi da, gainera.

 

Etorkinei deika ari dira boluntario sareko kideak COVID-19aren berri dutela bermatzeko

Uztarria.eus | 2020-03-22 : 10:32 | Gizartea

Azpeitiko boluntario sarea etorkinei deika ari da COVID-19a dela-eta neurriak ezagutzen dituztela bermatzeko. Bestalde, Nagore Alkorta alkateak eskerrak eman dizkie boluntario sarean lanean dabiltzan 130 herritarrei.

 

Aitziber Aizpuru: "Orain, inoiz baino garrantzitsuagoa da kirola egitea"

Uztarria.eus | 2020-03-22 : 09:30 | Gizartea

Koronabirusaren pandemiak goitik behera aldatu ditu herritarren bizitzak, eta horrekin batera amildu daitezke haien elikadura ohitura osasuntsuak. Egoera horren aurrean, hainbat gomendio eman du Aitziber Aizpuru (Azpeitia, 1973) dietista-nutrizionistak. 

 

Baieztatutako hamazazpi koronabirus kasu daude eskualdean

Uztarria.eus | 2020-03-21 : 15:19 | Gizartea

Zarautzen beste bi kasu atzeman dituzte, eta hamahiru dira guztira. Getarian, Azkoitian, Azpeitian eta Zumaian gaitzak jotako herritar bana dago.

 

Elkartasuna birusaren gainetik

Uztarria.eus | 2020-03-21 : 09:00 | Gizartea

Euskal Herriko beste hainbat herritan bezala, Azpeitian ere dozenaka boluntario dabiltza 70 urtetik gora herritarrei laguntza eskaintzen. Hilaren 14an hasi ziren lanean, eta konfinamenduak jarraitu bitartean lanean segitzeko asmoa dute.

 

Udal zergen ordainketa irailaren 15era atzeratu dute

Uztarria.eus | 2020-03-20 : 17:23 | Udala

Prebentzio neurriak hartuta, ezohiko osoko bilkura egin du gaur udalak. Trakzio mekanikodun ibilgailuen gaineko zerga eta estalgarrien eta espazio publikoaren okupazioren inguruko tasa irailaren 15era bitartean ordaindu ahal izango dira. 

 

Baserritarren azoka egingo dute gaur, Azoka Plazan

Uztarria.eus | 2020-03-20 : 16:30

Baserritarrek elikagaien postuak jarriko dituzte gaur arratsaldean, 17:00etatik 19:00etara, Azoka Plazan. Asteartean bezala, gaur ere beharrezko prebentzio neurriak hartuko dituzte: besteak beste, eskularruak erabili beharko dituzte baserritarrek, erosketa...

»» Erantzunak: 1 (disimulu)

'The Cuarentena Show', entretenituz entretenitzeko

Uztarria.eus | 2020-03-20 : 16:00 | Aisia

Konfinamendua eramangarriagoa eta entretenigarriagoa egiteko, Katxopo FM The Cuarentena Show saioa sortu dute Iñigo Altunak (Azpeitia, 1998) eta Jon Zabartek (Azpeitia, 1998). Sare sozialek eskaintzen duten aukera baliatu dute, Instragramen...

Baieztatutako lehen koronabirus kasua Azpeitian

Uztarria.eus | 2020-03-20 : 14:11 | Besterik

Osakidetzaren azken datuen arabera, baieztatutako lehen koronabirus kasua izan da Azpeitian. Erakundeak, ordea, ez du zehazten zein den pazientearen egoera. Bailaran, guztira, 15 kasu daude: Zarautzen atzeman dituzte kasu gehien, 11; eta Azkoitian, Azpeitian, Getarian eta Zumaian, bana.

 

Autismoa duten herritarrek kalera ateratzeko baimena izango dute

Uztarria.eus | 2020-03-20 : 12:27 | Gizartea

Salvador Illa Espainiako Osasun minstroak jakinarazi du berria, eta Estatuko Aldizkari Ofizialean (EAO) publikatu zuten bart. Gaur, ostirala, jarri dute indarrean neurri berria.

 

Ametsetako bidaia, amesgaizto

Uztarria.eus | 2020-03-20 : 11:49 | Gizartea

Koronabirusak hankaz gora jarri du mundua, baita Brasilgo bost lagunek Euskal Herrira egin duten bidaia ere. Inaziotar Bidea egitea zen haien asmoa, eta "triste" daude ezin izan dutelako amaitu. Azpeitian hainbat gau igaro ostean, gaur gauean itzuliko dira beren herrialdera.

 

Izar Arregi: "Kontzientzia hartuta ez dela bi asterako, positiboa izan daiteke"

Berria | 2020-03-19 : 16:11 | Gizartea

Arregi psikologo klinikoa eta familia terapeuta da, eta uste du etxean sartuta egon beharra, serio hartuta, bizitza aldatzeko aukera bat izan daitekeela. Ezinbestekotzat jo du ordutegi bat jartzea; bestela, antsietatea, depresioa eta insomnioa sor daitezke. Azpeitiarra elkarrizketatu du Berria egunkariak.

 

1.679 gaixo eta 58 hildako, Euskal Herrian

Uztarria.eus | 2020-03-19 : 15:00

Osakidetzak eman dituen azken datuen arabera, eskualdean COVID-19 gaitza duten zazpi pertsona daude; horietatik sei Zarautzen eta bat Getarian. Azpeitian, momentuz, ez dago baieztatutako kasurik. Bestalde, azken 24 orduetan hamalau hildako izan dira Euskal Herrian. Bizkaiko erietxe bateko erizain bat hil da, osasungintzako lehen langilea.

 

San Jose zubiaren bueltan, trikiti saioa balkoian

Uztarria.eus | 2020-03-19 : 14:24 | Aisia

Koronabirusa dela-eta bertan behera utzitako San Jose Trikiti Jaialdia adinakoa ez, baina sanjosetako zubiaren atarian, trikiti saioa eskaini zuten atzo herritar batzuek Iberotarren plazan. Balkoitik hainbat trikiti doinu jo zituzten...

Miren Larrea: "Uste dut etorkizunera begira ikasketa garrantzitsua izango dela hau"

Uztarria.eus | 2020-03-19 : 13:04 | Ekonomia

Orkestra-Lehiakortasunerako Euskal Institutuko ikertzailea da Miren Larrea (Azpeitia, 1970). Koronabirusaren pandemia ekonomian dagoeneko izaten ari den eraginak eta horiei nola aurre egin aztertzen ari dira Orkestran, eta hortik abiatuta egin ditu hausnarketak azpeitiarrak.

 

Lourdes Segurola: "Badakigu kontu honek luze joko duela, eta neurri zorrotzak hartu ditugu egoitzan"

Uztarria.eus | 2020-03-19 : 09:05 | Gizartea

Azpeitiko San Martin zaharren egoitzako langilea da Lourdes Segurola (Azpeitia, 1970). Koronabirusak eraginda neurri zorrotzak hartu dituzte adinekoen osasuna bermatzeko, eta egoiliarrak momentuz "lasai" daudela azaldu du azpeitiarrak. ELA sindikatuko kidea ere bada Segurola, eta erresidentzien greba zergatik atzeratu duten azaldu du.

 

Dena "tele" den garaiotan

Erabiltzailearen aurpegia da hau Julene Frantzesena | 2020-03-18 : 18:37 | Iritzia

Nork esan behar zigun orain hilabete etxean konfinatuta egongo ginela? Niri, behintzat, ez zitzaidan halakorik burutik pasatu ere egin. Joan ziren sansebastianak, etorri ziren karnabalak. Txinatik etorri ziren berriak, eta...

Udal zergen atzerapena onartzeko, ezohiko udalbatzarra egingo dute etzi

Uztarria.eus | 2020-03-18 : 17:18 | Udala

Zergen ordainketa irailaren 15era atzeratzea proposatuko du Udal Gobernuak. Gainera, zaintzarako nahiz merkatarien zein ostalarien kalte ekonomikoak arintzeko dirulaguntzak martxan jartzeko kreditu aldaketa egingo dute. Bilkura ostiralean izango da, 09:00etan, eta legeak jasotzen duen zinegotzien gutxiengo kopuruak parte hartuko du bertan.

 

»» Erantzunak: 12 (Joxeluis, Hemnetxeaituk, Erdoizta, denondirua...)

Emaitzak: 549 | Orriak: 1 2 3 4 ... 20 21 22 23 24 25 26 27 28