Koronabirusa Azpeitian

"Badakigu zer arrisku daukagun kalean, eta tentuz ibiltzen gara"

Uztarria.eus | 2020-03-25 : 10:40 | Gizartea

Alerta egoeraren barruan, joan den ostiraletik kalera irteteko baimena dute autismoa duten eta jokaera disruptiboak dituzten pertsonek. Marea Urdinako kide den Haritz Orbegozok Luken semearekin irteten du "pasiera txiki bat" ematera, "baina ez egunero". Oso eskertuta dago Orbegozo aukera hori dutelako, eta hori lortzeko ahalegina egin duten bailarako pertsonekin.

 

Erabilitako arropen bilketa bertan behera utzi dute

Uztarria.eus | 2020-03-25 : 10:14 | Gizartea

Erabilitako arropa egiteaz arduratzen den enpresak bertan behera utzi du zerbitzua koronabirusa dela eta. Horrenbestez, gaurtik alarma egoera bertan behera utzi bitartean, herritarrek ezingo dituzte arropak edukiontzi horietan utzi.

 

TOKIKOMeko komunikabideak ahalegina biderkatzen ari gara gertuko informazioa inoiz baino xeheago emateko

Uztarria.eus | 2020-03-25 : 10:14 | Komunikabideak

TOKIKOM sarea osatzen dugun 60 komunikabideak eta komunikabide horietan dihardugun 200dik gora lagunak ahaleginak eta bi egiten ari gara egunotan, eskualdez eskualde, herriz herri eta auzoz auzo sortzen ari den gertuko informazioa inoiz baino xeheago jasotzeko eta emateko.

 

Enoken bigarren zinta, txakurrarekin kalera ateratzeko aukeraz

Uztarria.eus | 2020-03-25 : 10:05

Enoken bigarren zinta argitaratu du gaur, asteazkena, Urola Kostako Hitza egunkariak. Azpeitiarrak koronabirusaren konfinamendu egoeran, umoretik jorratu du txakurra eginbeharrak egitera ateratzeko baimena. Egunkariak datozen egunetan ere argitaratuko ditu ilustratzailearen...

Miren Arregi: "Tallinen geratzea erabaki dut, hemengo egoera Euskal Herrikoa baino hobea delako"

Uztarria.eus | 2020-03-25 : 09:30 | Gizartea

Erasmus programarekin, joan zen abuztuaz geroztik Tallinen da Miren Arregi (Azpeitia, 1999). Enpresen Administrazioa eta Zuzendaritza ikasketak ari da gauzatzen han, baina egoera berezia bizi dute Estonian ere; hara ere iritsi da COVID-19 gaitza, baita haren ondorioak ere.

 

Kaleko garbiketa eta desinfekzio lanak indartu dituzte

Uztarria.eus | 2020-03-24 : 18:45 | Udala

Koronabirusak eragindako larrialdi egoerak dirauen bitartean "arrisku handieneko" gune publikoak "egunero desinfektatuko" dituela jakinarazi du udalak.

 

»» Erantzunak: 10 (Tx, Hemnetxeaituk, Ane, OlatzG, Marta79...)

Biharko odol ateraldia Eguneko Zentroan egingo dute

Uztarria.eus | 2020-03-24 : 15:28 | Gizartea

Herritarren segurtasuna bermatzeko, Azpeitiko Odol Emaileen Elkarteak e-posta mezu bat bidaliko die odol-emaile jakin batzuei, eta horiek 943-00 78 84 telefono zenbakira deitu beharko dute txanda hartzeko. Mezua jasotzen duten herritarrek soilik izango dute bihar odola emateko aukera, eta elkarteak zehaztutako orduan joan beharko dute Damaso Azkue auzuneko lokalera.

 

Eusko Jaurlaritzak 841 milioi euro bideratuko ditu osasun sistema indartzera eta herritarrak laguntzera

Uztarria.eus | 2020-03-24 : 15:03 | Ekonomia

Osasun sistemak behar dituen baliabideetara bideratuko ditu 200 milioi euro. Horrez gain, baina, familiei eta kolektibo zaurgarriei laguntzeko neurriak hartu ditu Jaurlaritzak. Gainera, diru sailaren zatirik handiena ekonomiara bideratuko du erakundeak, autonomoei eta enpresa txikiei nahiz ertainei laguntzera. Urkulluren hitzetan, "ekonomiaren koma egoera" saihesteko hartuko dituzte neurriak.

 

Bigarren koronabirus kasua baieztatu dute Azpeitian

Uztarria.eus | 2020-03-24 : 14:11 | Gizartea

Dagoeneko 30 dira eskualdean baieztatu dituzten kasuak, atzo baino sei gehiago. Zarautzen 21 herritar daude COVID-19ak jota; Zumaian, hiru; eta Azkoitian, Azpeitian eta Getarian, bina.

 

Zorion agurren txokoa zabaldu du Uztarria.eus-ek

Uztarria.eus | 2020-03-24 : 13:35 | Besterik

Aurrerantzean, zorion agurrak jarri ahal izango dituzte herritarrek webgune honetan. Uztarria.eus-en zorion agurra jarri nahi duten herritarrek testua eta urteak betetzen dituen herritarraren argazkia bidali beharko dituzte uztarria@uztarria.com e-posta helbidera.

 

Gabeziari erantzuteko, ekimena

Uztarria.eus | 2020-03-24 : 12:32 | Gizartea

Azpeitiko Cortebi enpresa Koronabirusaren Aurkako Euskadiko Maker Komunitatearentzako maskaren plastikoak egiten ari da. Egun bakar batean 1.800 ale egin dituztela nabarmendu du Iñigo Agirre Cortebi lantegiko arduradunak.

 

'Urola Kostako Hitza' egunkarirako binetak egiten hasi da Enok

Uztarria.eus | 2020-03-24 : 10:16 | Gizartea

Koronabirusa gai hartuta osatuko ditu zintak azpeitiarrak, eta datozen egunetan argitaratuko dira lan horiek Hitzako bosgarren orrialdean.

 

Udaltzaingoaren arabera, herritarrak "zorrotz" ari dira alarma egoeran ezarritako neurriak betetzen

Uztarria.eus | 2020-03-24 : 09:39 | Gizartea

Udaltzainek ipinitako zigorren kopurua jakinarazi ez duten arren, azaldu dute orain arte "oso isun gutxi" jarri dituztela Azpeitian. 

 

Maiatzaren 4ra arte luzatu dute liburutegiko maileguak itzultzeko epea

Uztarria.eus | 2020-03-24 : 08:07 | Kultura

Eusko Jaurlaritzak hartu du neurria, eta beraz, liburutegi publikoen sareko gune guztietan aplikatuko dute, baita Azpeitiko liburutegian ere. Herritarrek beste aste batzuetako epea dute maileguan hartutako produktuak itzultzeko.

 

Lana aldi baterako erregulatzeko txostenak, koronabirusaren albo kalte

Uztarria.eus | 2020-03-23 : 17:11 | Ekonomia

Milaka lagun joan dira gaur lantokietara. Egoera ezohikoa da, ordea, enpresetan ere. Gipuzkoan, gaur arte 2.203 enpresak aurkeztu dute txostena, eta horiek 14.490 langileri eragingo diete. Bailara eta Azpeitia ere ez dira salbuespenak; hainbat enpresa ari dira dosierra aurkeztu edo ez aztertzen. Tartean dira, Sammic, Intza Group, Gureak nahiz GKN.

 

LAB sindikatuaren Azpeitiko bulegoa itxita izango da koronabirusaren krisiak iraun bitartean

Uztarria.eus | 2020-03-23 : 16:27 | Ekonomia

Zarauzko bulegoan emango dute aurrez aurreko arreta. Hala ere, aurrez aurrekoak ahal den neurrian saihesteko helburuarekin, telefono zenbaki bat jarri dute sindikatuarekin harremanetan jarri nahi duten langileen eskura.

 

Euskal Errepublikaren Eguna atzeratzea erabaki du Naziogintza taldeak

Uztarria.eus | 2020-03-23 : 14:28 | Politika

Apirilaren 25ean egitekoa zen, Azpeitian, baina koronabirusaren krisia dela-eta ezingo diote data horri eutsi. "Data berria finaktu bezain laster" jakinaraziko dutela aurreratu dute antolatzaileek.

 

Baieztatutako 24 koronabirus kasu daude Urola Kostan

Uztarria.eus | 2020-03-23 : 14:25 | Gizartea

Azken 24 orduetan beste bi kasu baieztatu dituzte eskualdean, bata Zarautzen eta bestea Azkoitian. Zarautzen daude gaixo gehien, hemezortzi; Getarian eta Azkoitian, bina; eta Azpeitian eta Zumaian, bana.

 

Korona zaitez

Erabiltzailearen aurpegia da hau Erika Olaizola | 2020-03-23 : 10:52 | Iritzia

Honegatik eta hargatik. Bestea eta hura. Entzun dut esan dutela. Esan omen dute hau. Esan omen dute beste hau. Iritsi zait hau eta iritsi zait beste hau ere. Esan omen...

Urola Erdiko Mankomunitateak hainbat aldaketa egin du hondakinen bilketan COVID-19 gaitza dela eta

Uztarria.eus | 2020-03-22 : 18:20 | Gizartea

Alarma egoera dela-eta zenbait aldaketa egin ditu hondakinen bilketan Urola Erdiko Mankomunitateak. Besteak beste, hondakinak botatzeko sarbide kontrola kendu dute herrietako ekarpen guneetan.

 

Emaitzak: 549 | Orriak: 1 2 3 4 ... 19 20 21 22 23 24 25 26 27 28