Koronabirusa Azpeitian

Bihar bukatuko da konfinamendu aurretik egindako maileguak liburutegira itzultzeko epea

Uztarria.eus | 2020-06-14 : 16:00 | Kultura

Erabiltzaileek liburutegiaren kanpoaldean dagoen buzoian utz ditzakete maileguan hartuta dituzten liburuak eta filmak.

 

Beste astebete Azpeitian kutsaturik gabe

Uztarria.eus | 2020-06-14 : 13:24 | Gizartea

Osasun Sailak jakitera eman duenez, azken orduetan bederatzi koronabirus kasu berri atzeman dituzte hiru lurraldeetan: horietatik bost Bizkaian eta bina Araban eta Gipuzkoan. Herriko kutsatuen kopuruak gorabeherarik gabe jarraitzen du. Gaitza agertu zenetik, hemezortzi dira positibo eman duten azpeitiarrak.

 

Eguneko zentrorako itzulera

Uztarria.eus | 2020-06-12 : 12:05 | Gizartea

Koronabirusak eragindako osasun krisiaren ondorioz, martxoaren erdialdean itxi zituen ateak Azpeitiko Bistaeder eguneko zentroak. Zentroen erabiltzaileak azken hiru hilabeteetan beren etxeetan egon dira. Astelehenean, ekainaren 8an, berriro ateak ireki zituen...

Suaren bueltako ekitaldirik gabeko San Juan bezpera izango da aurtengoa

Uztarria.eus | 2020-06-10 : 17:41 | Gizartea

Herri askotakoaren gisan, Azpeitiko Udalak San Juan bezperan suaren bueltako ekitaldirik ez antolatzea erabaki du, jende pilaketak saihesteko. Erakundearen arabera, herritar ugari bildu ohi da plazan San Juan bezperan, eta herritar kopuru hori eta koronabirusari aurre egiteko protokoloa ez dira bateragarriak.

 

Ostiralean bukatuko da zaintza lanetan aritu nahi dutenen lanpoltsan izena emateko epea

Uztarria.eus | 2020-06-10 : 16:39 | Gizartea

0 eta 14 urte bitarteko umeen eta nerabeen zain menpekotasunen bat duten herritarren zaintzarako kontratazioak diruz lagunduko ditu Azpeitiko Udalak, eta lan horretan aritu nahi duten herritarrekin poltsa osatuko du. Lanpoltsan izena eman nahi dutenek ostiraleko 12:00ak arterako epea izango dute curriculumak aurkezteko.

 

Datorren astelehenean irekiko dituzte kirol instalazio publikoak

Uztarria.eus | 2020-06-10 : 12:53 | Kirolak

Astelehenean zabalduko dituzte igerilekuaren eraikina eta kiroldegia. Kirol Patronatuko bazkideek soilik erabili ahal izango dituzte azpiegiturak, eta horiek aurrez hitzordua hartu beharko dute. Astean bi saio egin ahal izango ditu herritar bakoitzak, eta hainbat gunetan pertsona kopuru jakin batek egon ahal izango du. Aniztasun funtzionala duten herritarrek lehentasuna izango dute ordu tarte jakin batzuetan. Kanpoko igerilekua zabaltzerik ez du aurreikusten udalak.

 

»» Erantzunak: 37 (Kubatie7euro, MIRU, Mikelen, Tx...)

Lorea Iriarte: "Uste dut gobernuak oso komunikazio ona izan duela herritarrekin"

Uztarria.eus | 2020-06-10 : 12:30 | Gizartea

Ia hogei urte daramatza Lorea Iriartek (Azpeitia, 1975) Herbehereetan bizitzen. Hangoa du senarra eta Barneveld-en bizi dira bi semeekin, herrialdearen erdi aldean, 34.000 biztanleko herrian. Gerente finantzaria da farmazeutika batean, eta etxetik ari da lanean martxoaren erdi aldetik. Herbehereetan COVID-19 gaitzari aurre egiteko ezarri zuten "lock-down inteligentea" eraginkorra izan dela uste du, eta herritarrek "orokorrean" ondo erantzun dutela. "Etxean egon gara asko, baina nahi genuenean kanpora irteteko aukera edukitzeak mentalki asko laguntzen du".

 

Bihar zabalduko dituzte liburutegiko ikasgelak

Uztarria.eus | 2020-06-09 : 17:29 | Gizartea

Bigarren solairuko hiru ikasgelak zabalduko dituzte, edukiera %60ra mugatuta. Astelehenetik ostiralera 08:00etatik 14:00etara eta larunbatetan 09:00etatik 13:00etara egongo dira zabalik.

 

Bihar hasiko dira berriro bolumen handiko hondakinak etxez etxe jasotzen

Uztarria.eus | 2020-06-09 : 14:14 | Gizartea

Emauseko langileak arduratuko dira bolumen handiko hondakinak edo trasteak etxez etxe jasotzeaz. Horretarako, zerbitzua eskatu nahi duten herritarrek 656 78 95 74 zenbakira deitu beharko dute aurrez. Urola Erdiko Mankomunitateak jakinarazi duenez, osasun neurriak bermatzeko herritarrek araudi bat jarraitu beharko dute langileak etxebizitzara sartu ahal izateko. Bolumen handikoen bilketa martxan jarrita, mankomunitatearen zerbitzu guztiak koronabirusaren aurreko egoerara itzuliko dira.

 

Langabezia tasak gora egin du maiatzean ere

Uztarria.eus | 2020-06-09 : 10:49 | Ekonomia

Urte hasieratik apirilera puntu bat igo zen Azpeitiko langabezia tasa: %8,4tik %9,4ra. Maiatzeko datuen arabera, berriz, beste puntu erdi bat egin du gora langabeen ehunekoak. Maiatzaren bukaeran, 714 lagun zeuden lanik gabe Azpeitian, Lanbidek emandako datuen arabera.

 

Ilunpek bukatutzat eman du denboraldia, eta kuotaren erdia itzuliko die klubeko kideei

Uztarria.eus | 2020-06-09 : 09:06 | Kirolak

Azken hilabeteetan jarduna alde batera utzi behar izan du Ilunpe pilota elkarteak, eta horregatik erabaki du 2019-2020 denboraldia bukatzea. Bestalde, ekainaren 27an, 12:00 aldean, egingo du urteroko zozketa Ilunpek. Saridunak 1.700 euro eta Loiola hotelean lau lagunentzat otordua irabaziko ditu.

 

Zer dago baimenduta eta zer ez?

Uztarria.eus | 2020-06-08 : 17:56 | Gizartea

Hirugarren fasean sartzeak hainbat aldaketa ekarri ditu berekin. Esate baterako, tabernetan, jatetxeetan eta elkarte gastronomikoetan ez da edukiera mugarik izango eta herritarrek barran, mahaian edo terrazan tragoa hartzeko aukera izango dute, beti ere gainerako bezeroekiko bi metroko tartea zaintzen badute. Probintziatik irten eta Arabara eta Bizkaira joateko baimena ere badute herritarrek.

 

»» Erantzunak: 1 (eliz_ataikue)

Posta bidezko botoa telematikoki eska daiteke

Uztarria.eus | 2020-06-08 : 16:59 | Politika

Correosen webgunean egin daiteke eskaera, sinadura elektronikoa baliatuta. Koronabirusaren pandemiak sortutako egoera tarteko ezarri du Correosek salbuespenezko neurria. Uztailaren 2an bukatuko da posta bidezko botoa eskatzeko epea.

 

Nagusien zaintza txaloen ostean

Irauli Zaintza plataforma | 2020-06-08 : 16:13 | Iritzia

Irauli Zaintza plataformak nagusien zaintza ereduaren gainean hainbat proposamen luzatu ditu idatzi honen bidez. Bide batez, proposamen horiekin bat egiten dutenei zuzenduta atxikimendu kanpaina bat jarri du martxan.

 

Astelehenetako elkarretaratzeak berrartu dituzte pentsiodunek

Uztarria.eus | 2020-06-08 : 13:00

Hainbat hilabetez etenda egon dira pentsiodunen astelehenetako elkarretaratzeak, baina gaurtik aurrera berriro ekingo diote kontzentrazioei. Hain zuzen ere, hainbat herritar bildu da plazan gaur, astelehena, pentsio duinen aldeko kontzentrazioan. "Pribatizazorik...

Eman ta sala zazu

Erabiltzailearen aurpegia da hau Enok | 2020-06-08 : 12:17 | Gizartea

Herriak behar zaitu legea betearazteko,
herriak behar zaitu arauak inork ez hausteko.

Ordainean, zuen segurtasuna...

Maitane Elorza: "Aniztasun ikaragarria dago hemen, eta hori oso aberasgarria iruditzen zait"

Uztarria.eus | 2020-06-08 : 11:55 | Gizartea

2006an joan zen Maitane Elorza (Azpeitia, 1977) AEBtara, eta bertan hiruzpalau urte pasatu nahi bazituen ere, ia hamabost daramatza. Santa Rosan (Kalifornia, AEB) bizi da bere familiarekin egun, eta batxilergoko irakaslea da hango institutu batean. Bere bizitzaren nondik norakoez ez ezik, AEBtan azken hilabeteetan bizi duten egoeraz ere aritu da hizketan azpeitiarra.

 

Emakumeen Txokoa, berriro zabalik

Uztarria.eus | 2020-06-08 : 10:17 | Gizartea

Aurrez hitzordua hartu beharko du Emakumeen Txokora joan nahi duenak, 08:30etik 14:00etara bitartean 688 75 10 00 telefonora deituta.

 

Lurrun trena berriz ere martxan

Uztarria.eus | 2020-06-07 : 15:45 | Kultura

Burdinbidearen Euskal Museoak asteartean zabaldu zituen berriro ateak, eta atzo, larunbata, lehen bidaiak egin zituen lurrun trenak. Egoera berezia izanagatik, hemezortzi bat lagun animatu ziren atzo goizean trenean sartu eta...

Gaur ere Gipuzkoan ez dute zenbatu koronabirus kasu positibo berririk

Uztarria.eus | 2020-06-07 : 14:23 | Gizartea

Osasun Sailak jakinarazi duenez, zortzi kasu berri atzeman dituzte Araba, Bizkai eta Gipuzkoan: launa Araban eta Bizkaian. Gipuzkoan gaur ere ez dute zenbatu COVID-19 kasu berririk. Gaur helarazitako datuen arabera, gaitza agertu denetik ekainaren 1era bitartean hemezortzi azpeitiarrek eman dute positibo koronabirusagatik.

 

Emaitzak: 618 | Orriak: 1 2 3 4 5 ... 28 29 30 31