Irudhitzen lehiaketaren IV. edizioa

Olatz Pratek irabazi du IV. Irudhitzen lehiaketaren testuen atala

Uztarria.eus | 2019-11-26 : 16:59 | Uztarriaeus

Juan Joxe Agirrek ibaiari ateratako argazkiari jarritako hitzekin irabazi du Pratek testuen atala, eta 150 euroko saria eskuratuko du. Azken urteetan egin bezala, Uztarria Komunikazio Taldeak datorren urteko egutegia kaleratuko du IV. Irudhitzen lehiaketan nabarmendutako hamabi argazkiekin eta testuekin. Uztarriaren bazkideek etxean jasoko dute 2020ko Irudhitzen egutegia, 2019ko abenduko aldizkariarekin batera. 

 

Ostiralean itxiko da Irudhitzen lehiaketaren testuen atalean parte hartzeko epea

Uztarria.eus | 2019-11-19 : 14:27 | Uztarriaeus

Parte hartzaileek irudien atalean nabarmendutako argazkiei jarri beharko dizkiete hitzak, eta irabazleak 150 euro irabaziko ditu. Xabier Gantzarainek, Miren Garatek eta Leire Ostolazak osatuko dute epaimahaia. Behin argazkien eta hitzen atalak itxita, lehiaketan nabarmendutako argazkiekin eta testuekin 2020ko egutegia kaleratuko du Uztarriak.

 

Irudhitzen lehiaketaren testuen atala, martxan

Uztarria.eus | 2019-11-13 : 12:48 | Uztarriaeus

Azaroaren 22an itxiko da IV. Irudhitzen lehiaketaren testuen atalean parte hartzeko epea. Parte hartzaileek irudien atalean nabarmendutako argazkiei jarri beharko dizkiete hitzak, eta irabazleak 150 euro irabaziko ditu. Xabier Gantzarainek, Miren Garatek eta Leire Ostolazak osatuko dute epaimahaia.

 

IƱaki Etxenagusiak irabazi du IV. Irudhitzen lehiaketaren argazkien atala

Uztarria.eus | 2019-11-05 : 10:41 | Uztarriaeus

Xanti Rodriguezek, Paola Motok eta Nagore Iriartek osatu dute epaimahaia. Horiek azaldu dutenez, Etxenagusiaren argazkia aukeratu dute "teknikoki nabarmentzekoa" delako. Irudi irabazleaz gain, beste hamaika irudi aukeratu dituzte Uztarriaren 2020ko Irudhitzen egutegia osatzeko. Argazkien atala itxita, martxan da testu laburren lehiaketa.

 

Azaroaren 1ean itxiko da Irudhitzen lehiaketara argazkiak bidaltzeko epea

Uztarria.eus | 2019-10-21 : 17:34 | Uztarriaeus

'Mugimendua' da lehiaketaren laugarren edizioaren gaia. Horrenbestez, parte-hartzaileek mugimenduarekin lotura duten irudiak aurkeztu behar dituzte argazkien ataleko lehiaketara. Argazkiak bidaltzeko azken eguna azaroaren 1a izango da. Ondoren, irudi guztien artetik hamabi nabarmenduko ditu epaimahaiak, eta orduan zabalduko da irudiei hitzak jartzeko epea. Argazkien lehiaketako irabazleak 150 euroko saria jasoko du.

 

Martxan da argazkilaritza eta literatura elkartzen dituen Irudhitzen lehiaketa

Uztarria.eus | 2019-10-03 : 18:12 | Uztarriaeus

Mugimendua izango da lehiaketaren laugarren edizioaren gaia. Horrenbestez, parte-hartzaileek mugimenduarekin lotura duten irudiak aurkeztu beharko dituzte argazkien ataleko lehiaketara. Argazkiak bidaltzeko azken eguna azaroaren 1a izango da. Ondoren, irudi guztien artetik hamabi nabarmenduko ditu epaimahaiak, eta orduan zabalduko da irudiei hitzak jartzeko epea. Argazkien eta testuen lehiaketako irabazleek 150 euroko saria jasoko dute. Aurten, gainera, beste bi sari banatuko ditu Uztarriak, herritarrek Irduhitzen erakusketan botoa emateko aukera izango baitute. Lehiaketan nabarmendutako argazkiekin eta testuekin 2020ko egutegia kaleratuko du Uztarriak.