Uztarriaren zozketak

Arantxa Zubizarretak eta Nagore Arregik Errigoraren saski bana irabazi dute

Uztarria.eus | 2019-03-25 : 10:06 | Euskara

Nafarroa hegoaldeko produktuz osatutako kutxa bana jasoko dute Uztarriako bi bazkide horiek. Uztarria dagoeneko jarri da irabazleekin harremanetan, saria nola eskura dezaketen jakinarazteko.

 

Uztarriak zozkatu ditu Eñaut Elorrietaren eta Kaabestri String Ensembleren kontzerturako sarrerak

Uztarria.eus | 2019-03-22 : 10:39 | Uztarriaeus

Miren Zubizarretarentzat eta Inazio Suduperentzat dira Eñaut Elorrietak eta Kaabestri String Ensemblek zapatuan emango duten kontzerturako sarrerak. Soreasu antzokian izango da emanaldia, 22:00etan.

 

Eñaut Elorrietaren eta Kaabestri String Ensembleren kontzerturako bi sarrera zozkatuko ditu Uztarriak

Uztarria.eus | 2019-03-20 : 11:53 | Uztarriaeus

Zapatuan izango da emanaldia, Soreasu antzokian, 22:00etan. Uztarria Komunikazio Taldeko bazkideek parte har dezakete zozketan, uztarriazozketak@gmail.com helbidera idatzita. Ostiral goizean egingo da zozketa.

 

Uztarriak zozkatu ditu Egurra ta Kittoren eta Antonio Lizana Trioren kontzertuetarako sarrerak

Uztarria.eus | 2019-03-14 : 16:19 | Uztarriaeus

Jon Garaterentzat eta Mikel Labianorentzat dira Egurra ta Kittok eta Brigade Locok zapatuan emango dutenerako sarrerak, eta Beatriz Odriozolarentzat eta Unai Frantsesenarentzat Antonio Lizana Triok astelehenean emango duenarentzat; bi kontzertuak Sanagustin kulturgunean izango dira.

 

Uztarriak bina sarrera zozkatuko ditu Egurra ta Kittoren eta Antonio Lizana Trioren kontzertuetarako

Uztarria.eus | 2019-03-12 : 10:36 | Uztarriaeus

Uztarriaren bazkideek soilik parte har dezakete zozketetan. Zapatuan egingo du emanaldia Egurra ta Kittok, Brigade Loco taldearekin batera, eta Lizanaren kontzertua astelehenean izango da; Sanagustin kulturgunean izango dira biak. Bi kontzertuetarako ala bakarrerako sarreren zozketan sartzea eska dezakete parte-hartzaileek, uztarriazozketak@gmail.com helbidera idatzita. Ostegun eguerdian itxiko da epea.

 

Uztarriak Errigoraren bi produktu sorta zozkatuko ditu bazkideen artean

Uztarria.eus | 2019-03-09 : 13:44 | Euskara

Joan den ostegunaz geroztik, abian da Errigoraren kanpaina Euskal Herrian, eta Uztarria Komunikazio Taldeak ere bat egin du kanpaina horrekin. Horrela, Errigorari esker, bi produktu sorta zozkatuko ditu Uztarriak bere...

Uztarriak zozkatu ditu 'Matxinada' eta 'Mikel Laboa 11 ahotsetara' DVDak

Uztarria.eus | 2019-03-01 : 11:30 | Kultura

Matxinada eta Mikel Laboa 11 ahotsetara ikuskizunak biltzen dituen DVDaren bost ale zozkatu ditu Uztarriak bazkideen artean. Margarita Altuna, Angel Mari Etxeberria, Jon Lizaso, Jon Ander Bastida eta Asier Oiarzabal dira zozketaren irabazleak.

 

Uztarriak zozkatu ditu Hezurbeltzak, Moby Dick eta Izaki Gardenak taldeen kontzertuetarako sarrerak

Uztarria.eus | 2019-02-21 : 15:32 | Uztarriaeus

Amaia Garatek eta Arantzazu Azpillagak irabazi dituzte Moby Dick bakarlariak eta Izaki Gardenak taldeak ostiralean emango duten kontzertuetarako sarrerak; Hezurbeltzak taldearen zapatuko emanaldirako sarreren irabazleak, berriz, Maria Ezama eta Maite Alberdi dira.

 

Hezurbeltzaken nahiz Moby Dick eta Izaki Gardenak taldeen kontzertuetarako sarrerak zozkatuko ditu Uztarriak

Uztarria.eus | 2019-02-19 : 09:23 | Uztarriaeus

Moby Dick bakarlariak eta Izaki Gardenak taldeak ostiralean, hilak 22, eskainiko dute kontzertua Sanagustien. Hezurbeltzak taldeak, aldiz, zapatuan. Uztarriak bazkideen artean egingo du zozketa. Kontzertuetarako sarrerak eskuratu nahi dituzten bazkideek hilaren 21a baino lehen bidali beharko dute mezua, uztarriazozketak@gmail.com helbidera.

 

Igone Garaiak eta Jon Iturraldek irabazi dituzte Berri Txarraken kontzerturako sarrerak

Uztarria.eus | 2019-02-18 : 12:03 | Kultura

Herritar horiek Berri Txarrakek ostegunean eskainiko duen emanaldirako sarrera bana eskuratu dute, eta Uztarria dagoeneko jarri da irabazleekin harremanetan, sarrerak nola eskuratu jakinarazteko. 21:00etan hasiko da kontzertua, eta sarrera guztiak agortuta daude.

 

Berri Txarraken kontzerturako bi sarrera zozkatuko ditu Uztarriak

Uztarria.eus | 2019-02-11 : 10:50 | Uztarriaeus

Datorren otsailaren 21ean, ostegunez, izango da kontzertua, 21:00etan hasita, Sanagustin kulturgunean. Zozketan parte hartu nahi dutenek hilaren 18a baino lehen bidali beharko dute mezua, uztarriazozketak@gmail.com helbidera.

 

Luis San Juanek eta Mikel Astigarragak irabazi dituzte Luar Na Lubreren kontzerturako sarrerak

Uztarria.eus | 2019-02-09 : 09:02 | Uztarriaeus

Galiiziako folk taldeak gaur 22:00etan Soreasu antzokian emango duen kontzerturako bi sarrera zozkatu ditu bazkideen artean Uztarria Komunikazio Taldeak.

 

Luar Na Lubreren kontzerturako bi sarrera zozkatuko ditu Uztarriak bazkideen artean

Uztarria.eus | 2019-02-05 : 13:30 | Uztarriaeus

Zozketan parte hartzeko, bazkideek mezua idatzi beharko dute uztarriazozketak@gmail.com-era, izenburuan "Luar Na Lubre" zehaztuta eta izen-abizenak eta harremanetarako telefono zenbakia emanez. Zapatuan izango da Galiziako taldearen kontzertua, 22:00etan hasita, Soreasu antzokian.

 

Uztarriak Eskuz Binakako Pilota Txapelketako final laurdenerako sarrera bikoitz bat zozkatuko du bazkideen artean

Uztarria.eus | 2019-02-04 : 11:33 | Uztarriaeus

Eskuz Binakako Txapelketa Nagusiko final laurdenetako bat jokatuko dute Ezkurdia-Ladis Galartza eta Irribarria-Zabaleta bikoteek ostiralean, Izarraitz pilotalekuan. Zozketan parte hartzeko, bazkideek mezua idatzi beharko dute uztarriazozketak@gmail.com-era, izen-abizenak eta harremanetarako telefono zenbakia emanez.

 

Bi Kultur Bono zozkatu ditu Uztarriak urtarrilean bazkide egin diren herritarren artean

Uztarria.eus | 2019-02-01 : 16:07 | Uztarriaeus

Amaia Urkia eta Alaitz Aguado izan dira zozketaren saridunak, eta bakoitzak Kultur Bono bana eskuratu du Uztarriaren bazkide egiteagatik. Komunikazio taldeak gisa honetako zozketa gehiago egingo ditu datozen hilabeteetan. Egin zaitez Uztarriaren bazkide, urtean 30 euro ordainduta.

 

Emaitzak: 35 | Orriak: 1 2