San Sebastian jaiei lotutako informazio, argazki, elkarrizketa eta bideo guztiak atal berezi honetan bilduko ditu Uztarria.eus-ek.
Sansebastianak igaro berri, Azpeitiko Udala "gustura" da festetan izan den giroarekin

Uztarria.eus 2020 urt 22 Azpeitia

Igaro berri dira sansebastianak, eta Mikel Odriozola Festa Batzordeburuak nabarmendu du "festa giro ederra" nagusitu dela jaiek iraun duten egunetan. Dena ondo irteteko lanean aritu diren guztiei eskerrak eman dizkie hark.