Martxoaren 8a, Emakumeen Eguna

M8ko mosaikoa: elkarrekin, heteropatriarkatu kapitalista suntsituko duen indarra gara

Erabiltzailearen aurpegia da hau Basanderiek asanblada feminista. | 2019-03-11 : 16:33 | Gizartea

Joan zen Martxoaren 8an egindako mosaiko erraldoian hartutako irudiekin osatutako bideoa da hau. Hona hemen hitzartzean irakurri genuen testua: 

"Iritsi da Martxoaren 8a, emakume langileon eguna. Beste urte...

Aldarrikapen feministek hartu dituzte Azpeitiko kaleak

Uztarria.eus | 2019-03-08 : 21:09 | Gizartea

 

Eguerdiko mosaikoak ehunka lagun plazara atera baditu ere, eguneko ekitaldirik jendetsuena arratsaldeko manifestazioa izan da. Izan ere, herritarrek ez dute hutsik egin Basanderiek asanblada feministak jarritako hitzordura. Heteropatriarkatu kapitalistari planto...

»» Ikusi argazki guztiak (38)

Urrestildarrek ere bat egin dute Martxoaren 8arekin

Uztarria.eus | 2019-03-08 : 20:27

Urrestillako hainbat bizilagunek ere bat egin dute gaur, Martxoaren 8a, Emakumeen Eguneko aldarrikapenekin. Dozenatik gora lagun elkartu dira, xingola moreak jantzita, eta horiek aldarrikapen feministak plazara atera dituzte, Urrestillako erdigunera...

Bazkaria, mahai ingurua eta tailerrak, egunari jarraipena emateko

Uztarria.eus | 2019-03-08 : 15:59 | Gizartea

 

Eguerdiko mosaikoa bukatuta, dozenaka emakumek bazkaria egin dute Azoka Plazan. Hain zuzen ere, herriko hainbat gizonek prestatutako otordua egin dute bertan. Sabelak beteta, mahai inguruaz gozatu ahal izan dute Azoka...

»» Ikusi argazki guztiak (28)

Basanderiek asanblada "gustura" da greba feminista herrian izaten ari den jarraipenarekin

Uztarria.eus | 2019-03-08 : 15:39 | Gizartea

Basanderiekeko kideek Uztarria.eus-i azaldu diotenez, goizetik batu dira herritarrak egitasmoetara. Kalejirara jende ugari bertaratu dela azpimarratu eta mosaikoa "txukun" atera dela adierazi dute. Arratsaldean hainbat tailer egingo dute, eta 20:00etan, manifestazio zaratatsua. Ehunka lagunek egin dute bat greba feministarekin, eta eragina nabari daiteke herriko zerbitzu publikoetan, ikastetxeetan, saltokietan, tabernetan nahiz lantegietan.

 

Emakumeak, plazaren erdigunera

Uztarria.eus | 2019-03-08 : 13:18 | Gizartea

Ehunka emakumek mosaikoa osatu dute gaur eguerdian plazan. Globo moreak eskuetan, mosaiko erraldoia egin dute kioskoaren bueltan. "Gora borroka feminista" oihuak entzun ahal izan dira plazan, baita txaloak ere. Mosaikoaren bideoa ikus daiteke albiste barruan.

 

Kalejira aldarrikatzailearekin hasi dituzte Martxoaren 8ko ekintzak

Uztarria.eus | 2019-03-08 : 11:15 | Gizartea

Kalejirarekin eman diote dozenaka emakumek hasiera Basanderiek asanblada feministak Martxoaren 8rako antolatutako egitarauari. Sanjuandegiko Baigeraren aurreko plazatxoan elkartu dira herritarrak 10:30ean, eta musikak lagunduta egin dute handik Alde Zaharrerako...

M8: Batu eguneroko borrokara!

Erabiltzailearen aurpegia da hau Azpeitiko Gaztetxie | 2019-03-08 : 01:06 | Gizartea

M8: Batu eguneroko borrokara! Batu iraultzara!

"Proletargoaren iraultza da eskolarik hoberena.
Historia da huts egiten...

Bizitzak erdigunera eta murala Erdikalera, Martxoaren 8aren atarian

Uztarria.eus | 2019-03-07 : 22:16 | Gizartea

 

Basanderiek asanblada feministak deituta, herriko hainbat emakumek mural aldarrikatzailea margotu dute gaur, hilak 7, Erdikaleko horma batean. Biharko greba feministaren atarian egin dute horma irudia, Martxoaren 8a egunero dela aldarrikatzeko...

»» Ikusi argazki guztiak (5)

Ardura kolektiboa da

Uztarria.eus | 2019-03-07 : 12:24 | Gizartea

Martxoaren 8aren atarian, lau emakume feminista elkartu ditu Uztarriak 2019ko martxoko aldizkariaren erreportaje nagusirako. Bizipenez nahiz borroka feministaz aritu dira Julene Frantzesena eta Maialen Etxaniz kazetariekin.

 

Uztarria Komunikazio Taldeko emakumeok ere, Martxoaren 8ko grebarekin bat

Uztarria.eus | 2019-03-07 : 10:42 | Uztarriaeus

Komunikazio taldea osatzen duten langileen %75 da emakumezkoa, eta horiek guztiek kazetari lanak egin ohi dituzte. Bihar, Martxoaren 8ko grebaren jarraipena egingo dugu, baina erredakzioko lantaldeari dagozkion gainontzeko lanak egin gabe geldituko dira.  Administrazioan eta salmenta saileko langileak, aldiz, gizonezkoak dira. Horiek ohiko lanak egingo dituzte bihar. 

 

Amantalak balkoira, emakumeak* kalera!

Erabiltzailearen aurpegia da hau Basanderiek asanblada feminista. | 2019-03-06 : 17:14 | Gizartea

 

Martxoaren 8an grebara deitu ditu herriko emakumeak Basanderiek talde feministak

Uztarria.eus | 2019-03-02 : 15:37 | Gizartea

Martxoaren 8an herriko emakumeak grebara deitu ditu gaur eguerdian Basanderiek talde feministak. Hainbat ardatzetan oinarritutako greba feminista izango da M8koa: zaintza, pentsionistak, ikasleak eta kontsumoa. Agerraldia egin dute Emakume Txokoaren aurrean, eta beste hainbat herriko emakumek ere babesa agertu diote deialdiari. Era berean, greba egunerako antolatutako ekitaldien berri eman dute.

 

»» Erantzunak: 2 (txinpartabat, pintxotorpe)

Martxoaren 8ko greba feministaren harira, gizonezkoen asanblada irekia egingo dute bihar

Uztarria.eus | 2019-02-25 : 19:36 | Gizartea

Gizonezkoek greba feministarekin bat nola egin eta zer ekarpen egin dezaketen azalduko dituzte batzarrean. Izan ere, gizonezkoek greba egunean egingo diren ekintzetan laguntzeko aukera izango dute. Sindikatu Zaharrean izango da bilkura, 21:00etan hasita. 

 

Martxoaren 8ko egitaraua, prest

Uztarria.eus | 2019-02-25 : 12:06 | Gizartea

24 orduko greba feminista deitu dute Martxoaren 8rako, eta Azpeitian denetariko ekintzak prestatu dituzte egun horretarako. Greba egunean, mosaikoa, bazkari feminista, mahai ingurua eta manifestazioa egingo dituzte, besteak beste. 

 

Azpeitiko balkoiak amantalez josi nahi ditu Basanderiekek Martxoaren 8aren atarian

Uztarria.eus | 2019-02-20 : 11:21 | Gizartea

Basanderiek asanbladako kideek herriko emakumeak balkoian amantalak jartzera animatu nahi dituzte. Martxoaren 8ko greba feminista prestatzen dabiltza asteotan, eta plangintza horren barruan egin dute amantalak balkoira ateratzeko deia.  

 

Martxoaren 8a antolatzeko bigarren bilera egingo dute gaur

Uztarria.eus | 2019-02-14 : 09:29 | Gizartea

Basanderiek asanblada feministak deitu du bilera, 19:00etarako, Baigerako aretoan. Bileran Martxoaren 8ko plangintzaz ariko dira hizketan, besteak beste. Joan zen astean egin zuten Emakumeen Nazioarteko Eguna antolatzeko lehen bilera, eta dagoeneko ari dira datorren Martxoaren 8rako egitaraua prestatzen.

 

Azpeitiko emakumeak ere hasi dira Martxoaren 8a antolatzen

Uztarria.eus | 2019-02-07 : 16:08

Euskal Herriko Mugimendu Feministak  24 orduko greba deitu du Martxoaren 8rako, Emakumeen Nazioarteko Egunerako, eta tokian tokiko asanblada feministak mobilizazioak prestatzen hasi dira jada. Azpeitian atzo, otsailak 6, egin zuten...

Martxoaren 8a antolatzeko batzar irekia antolatu du Basanderiek talde feministak

Uztarria.eus | 2019-01-30 : 11:50 | Gizartea

Otsailaren 6an elkartuko dira Baigeran, herriko emakume guztien artean Martxoak 8 "gogoangarria" antolatzeko asmoz.