21. Korrika
Azpeitiarren argazkiak 21. Korrikan
2019-04-14 : 09:32 | Euskara
|Gaur eguerdian bukatuko da 21. Korrika, Gasteizen. Duela 11 egun Garesen (Nafarroa) abiatu zen egitasmoa helmugara iritsiko da, 2.560 kilometroko ibilbidea osatuta. 12:30etik aurrera, festa giroan agurtuko dute...
21. Korrika eta herritarren emozioa, bideoan
2019-04-12 : 16:55 | Euskara
|Goizean iritsi da 21. Korrika Azpeitira, eta milaka herritar batu dira euskararen aldeko lasterketa erraldoira. Eskuz esku, herriko kaleak zeharkatu ditu Korrikaren lekukoak, eta harekin batera joan dira dozenaka eragile...
Jendetzak parte hartu du 21. Korrikan Azpeitian
2019-04-12 : 13:45 | Euskara
|Azkoititik iritsi da Azpeitira 21. Korrika 09:15 inguruan. Loiola igaro, Loiolako etorbidetik Etxebeltz-Izarratik Sanjuandegira pasatu eta handik Jose Artetxetik eta Foru Ibilbidetik zehar Alde Zaharrera sartu da. Kalerik kale...
Azpeitiarrek sare sozialetan partekatu dituzte 21. Korrikaren irudiak
2019-04-12 : 12:13 | Euskara
|
Hau da, hau, jende andana!#Azpeiti ere euskaraz!#korrika21 #klika pic.twitter.com/Ahc62en6Sz
— AEK (@AEK_eus) 2019(e)ko apirilaren 12(a)
Umeek ere gogoz egin dute Korrika Txikia
2019-04-12 : 11:37 | Euskara
|21. Korrika Azpeitiko kaleetatik igaro orduko ekin diote herriko ikastetxeetako ikasleek Korrika Txikiari. Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegaraiko, Azpeitiko Ikastola Ikasberriko eta Iraurgi Ikastetxeko Lehen Hezkuntzako ehunka ikasle ere batu dira...
21. Korrika jendetsua bideo irudietan
2019-04-12 : 11:03 | Euskara
|Igaro da 21. Korrika Azpeititik, eta jendetza ibili da herriko kaleetatik barrena euskararen alde korrika, Klika lelopean. Enparan dorretxe aurrean prest egon dira ehunka gazte eta heldu Korrika noiz iritsiko...
Iristear da 21. Korrika Azpeitira
2019-04-11 : 17:30 | Euskara
|Azpeitiarrak 21. Korrikaren lekukoa hartzeko prest daude jada. Bihar, osteguna, 09:24an iritsiko da Korrika Azpeitira eta herri osoan zehar ibili ostean Lasaora joango da.
»» Erantzunak: 2 (jesuita, Perikomotxala)
21. Korrikan azpeitiarrek ateratako argazkiak jaso nahi ditu Uztarriak
2019-04-11 : 10:27 | Euskara
|Argazkiak uztarria@gmail.com helbidera bidali behar dira, argazkia non ateratakoa den zehaztuta. Mila esker, eta egin klika!
Ane Arrizabalaga: "Euskararekiko konpromisoa hartzeko garaia da"
2019-04-10 : 16:17 | Euskara
|Ane Arrizabalaga (Azkoitia, 1994) 21. Korrikaren Azkoitiko, Azpeitiko eta Zestoako koordinatzailea da. Ostiralean, apirilaren 12an, iritsiko da Korrika eskualdera –09:24etan sartuko da Azpeitiko lurretan–, eta Azkoitiko Maxixatzen herri aldizkariak Arrizabalarekin hitz egin du, Korrikaren prestaketa eta antolaketa lanen inguruan.
Korrikaren bukaerara joateko autobusa antolatu dute Azpeitian ere
2019-04-09 : 08:36 | Euskara
|21. Korrikaren amaierako ekitaldira joan nahi dutenek asteazkena bitartean eman beharko dute izena, 607 61 26 97 telefono zenbakira Whatsapp mezua bidalita. Igandean bukatuko da Korrika.
Flashbacka 1982. urtera, Korrika Azpeititik igaro zen egun hartara
2019-04-08 : 16:44 | Iritzia
|1982a zen, Korrika egitasmoaren bigarren edizioa egin zuten maiatzaren 22tik 30era. Iruñean hasi eta Donostian bukatu zen euskararen aldeko lasterketa. AEK, euskararen alternatiba herritarra eta Korrika, herriaren erantzuna euskararen alde...
Ostiralean egingo dute ikastetxeek Korrika Txikia
2019-04-08 : 12:37 | Euskara
|Azpeitiko hiru ikastetxeetako Lehen Hezkuntzako ikasleak Korrikara batuko dira datorren ostiralean, hilak 12, anbulatorio parean. Haur Hezkuntzako ikasleek beren ikastetxeetan egingo dute Korrika Txikia.
Azpeitiko ordezkariak Hazparnen izan dira, 21. Korrikan
2019-04-07 : 16:08
|Korrikaren 21. edizioa gaur, igandea, pasatu da Hazparnetik (Lapurdi), eta Azpeitiko Udaleko ordezkariek hango hainbat ordezkarirekin batera eraman dute lekukoa ibilbidearen zati batean. Azpeitiarekin senidetuta dagoen Lapurdiko herriko kideekin batera...
21. Korrikaren Azpeitiko kilometroak eta petoak banatu dituzte
2019-04-05 : 11:41 | Euskara
|Korrika Batzordeak Baigeran egin zuen atzo Munategi eta Lasao arteko kilometroak banatzeko zozketa eta petoen banaketa. 09:24an sartuko da Korrika Azpeitian eta 10:22ra arte ibiliko da herrian zehar datorren ostiralean, apirilaren 12an.
21. Korrikako kilometroen zozketa egingo dute bihar
2019-04-03 : 10:12 | Euskara
|Baigeran jarri dute hitzordua, 19:00etan, eta kilometroak erosi dituzten taldeek nahiz eragileek aukera dute zozketara bertaratzeko. Azpeitian 42 eragilek erosi dituzte kilometroak. Apirilaren 12an, ostiralez, iritsiko da Korrika Azpeitira, 09:35 aldean.
Apirilaren 4an izango da 21. Korrikako kilometroen zozketa
2019-03-28 : 16:25 | Euskara
|19:00etan izango da, Baigeran, eta kilometroak erosi dituzten eragile, elkarte eta erakunde guztiek dute bertaratzeko aukera. Orotara, 42 taldek erosi dute kilometroa Azpeitian.
Martxoaren 15ean itxiko da Korrikako kilometroa erosteko epea
2019-03-07 : 16:28 | Euskara
|Kilometro osoak 425 euro balio ditu, eta erdiak, berriz, 213 euro. Behin izen-ematea itxita, kilometroen zozketa eguna jakinaraziko da.
Korrikako kilometroak eros daitezke dagoeneko
2019-02-06 : 13:05 | Euskara
|Kilometro osoak 425 euro balio ditu, eta erdiak, berriz, 213 euro. Kilometroa erosi nahi dutenek telefono zenbaki honetara deitu edo whatsappa bidali beharko dute: 638-45 78 79. Korrika batzordekoek dei egin diete herritarrei apirila bitarteko lanetan laguntzeko.
Korrika antolatzeko lehen bilera deitu dute datorren asteazkenerako
2019-01-25 : 16:50 | Euskara
|20:00etarako jarri dute hitzordua Sindikatu Zaharrean, eta besteak beste, Korrikaren inguruko informazioa emango dute eta datozen asteetarako egitekoak banatuko dituzte bertaratzen direnen artean. Herritarrei bertaratzeko deia egin diete batzordearen sustatzaileek. 21. Korrika apirilaren 12an igaroko da Azpeitik; egitasmoa herrira 09:34 aldean iristea dago aurreikusita.
Apirilaren 12an igaroko da 21. Korrika Azpeititik
2019-01-09 : 10:20 | Euskara
|09:34 aldera iritsiko da Korrika Azpeitira. Azkoititik etorriko da, eta Zestoarako bidea hartuko du. Klika lelopean egingo dute euskararen aldeko egitasmoa; Garesen (Nafarroa) hasiko da apirilaren 4an eta Gasteizen amaituko da apirilaren 14an.