2022ko Martxoaren 8aren bueltako aldarrikapen, protesta eta egitasmo guztien informazioa honako atal honetan bilduko ditu Uztarria.eus-ek.
Martxoaren 8ko aldarriak, bideoan

Maialen Etxaniz 2022 mar 09 Azpeitia

Euskal Herriko Mugimendu Feministaren irakurketarekin bat eginda, elkarretaratzea egin zuten aurrena Azpeitiko plazan. Ondoren, Itaia emakume sozialisten antolakundeak deitutako manifestazioa izan zen. Bi mobilizazioetako irudiekin eta deitzaileen adierazpenekin osatutako bideoa da honako hau.