Kronologia

Uztarria Kultur Koordinakundearen kronologia.

-1997ko urria (hilak 18)-1998ko otsaila. Kultur Koordinakundea sortu aurreko bilerak herriko euskara eta kultur eragile eta norbanakoen artean. Jende asko. Eztabaida-gogoeta mamitsuak.

-1998ko martxoa (3). Uztarria Kultur Koordinakundearen sorrera. Aurkezpena komunikabideen aurrean. Uztarriaren hiru ardatzak:

-1998ko martxoa-1999ko martxoa. Uztarria kultur agenda banatu zen hilero, lau mila ale. Harrera ona.

-1998ko apirila (4). Uztarriaren aurkezpena herriaren aurrean. Jaialdi festa Azoka plazan. Jendetsua. Garrantzitsua.

-1998ko uztaila. Azpeitiko Udalak Udal Euskara Patronatua sortzea erabaki zuen, eta horretaz arduratzeko udal euskara teknikaria kontratatzea. Baina euskalgintzak ez zuen lekurik Udal Euskara Patronatoan. Uztarriak kritika hori egin zuen.

Bitartean, Uztarriak barne egitura sendotzen ziharduen, egitasmoak lantzen eta azaltzen, herriratze lana egiten…

-1999ko martxoa (20). Uztarria Kultur Koordinakundeak kultur etxea irekitzeari buruzko proposamena egin zuen. Txosten landua, mardula eta logikoa. Kultur etxeak Basazabalen beharko luke. Harrera ona.

-1999ko martxoa (26). Benito Lertxundiren kontzertua Uztarriak antolatuta. Gizarteratze lana egiteko. 1.500 lagun. Denei banatu zitzaien Uztarriaren hiru ardatzei buruzko idatzia.

-1999ko apirila (24). "Herri aldizkari zabal" baten aldeko prentsaurrekoa egin zen herrian, Uztarriak antolatuta, ekaineko udal hauteskundeen aurretik. Oso jendetsua eta aberatsa. Atxikimendu ugari.

-1998 martxoa (3)-2008 martxoa (8). Uztarriako Komunikazio arloa Uztarria Kultur Koordinakundeko parte izan zen orduan, Euskara eta Kulturarekin batera. 2008ko martxoaren 8an koordinakundeak orduko egiturari bukaera eman zion, eta geroztik Uztarria Komunikazio Taldea da.

Hona hemen 1998ko martxotik Komunikazioa arloan egindakoa.

-1998ko martxoa (3). Uztarria Kultur Koordinakundearen sorrera. Aurkezpena komunikabideen aurrean. Uztarriaren hiru ardatzak:

-1998ko martxoa-1999ko martxoa. Uztarria kultur agenda banatu zen hilero, lau mila ale. Harrera ona.

-1998ko apirila (4). Uztarriaren aurkezpena herriaren aurrean. Jaialdi festa Azoka plazan. Jendetsua. Garrantzitsua.

-1999ko apirila (24). "Herri aldizkari zabal" baten aldeko prentsaurrekoa egin zen herrian, Uztarriak antolatuta, ekaineko udal hauteskundeen aurretik. Oso jendetsua eta aberatsa. Atxikimendu ugari.

-1999ko azaroa (5). Uztarria herri aldizkariaren sorrera. Hau da, 1. zenbakia. Oso harrera ona. Bazkide aldetik helburua: 333 bazkide. Informazio aldetik helburua Uztarriaren ardatz diren arloei garrantzia ematea —komunikazioa, euskara, kultura—, zabala izatea eta kalitatearen bila joatea. Harrezkero ateratako aldizkari zenbaki denak hemen.

-2000ko martxoa. Azpeitiko Udalak lokala utzi zion Uztarriari. Erreferentzia gunea (gerora lokal aldaketa gehiago izan ditu). Uztarriak liberatu bat eta erdiren kontratazioa egin zuen aldizkarirako.

-2000ko ekaina (27). Azpeitiko Udalarekin Komunikazio hitzarmena. Bi urtekoa (2000-2001).

-2000ko uztaila-abuztua. Uztarriak lehen aldiz jarri zuen San Inazio festetan txosna. Harrezkero, urtero jarri izan du.

-2000ko urria (10). Uztarriaren bazkideen lehen batzarra. 2000an helburuak bete egin zirela azaldu zen: aldizkaria sortu eta sendotzea, bazkide ugari lortzea, publizitatean ateak zabaltzea... Aho batez onartu zen guztia.

-2001eko otsaila (10). Baite Euskara Elkartearen sorrera. Oso elkarte zabala. Uztarria izan zen bertako sustatzaileetako bat. Bi hilabete lehenago Kontseiluak Azpeitia aukeratu zuen, herrian euskara normalizazio prozesua garatzen hasteko; euskalgintza, Udala eta gizarte eragileak ziren horren bultzatzaileak.

-2001eko apirila. Azpeitiko Udalak bizkar eman zion Kontseiluaren planari, eta Eusko Jaurlaritzako Euskara Biziberritzeko Plan Nagusiari (EBPN) heldu; 2001eko abenduaren 2an jarri zuen martxan EBPN.

-2001eko maiatza (26). Uztarriak Joxe Urbieta Takolo biografia aurkeztu zuen, Enekoitz Esnaolak egina. Mendizalea zen Takolo. Uztarriak informazio alorrean sakontzeko ekin zion biografiak ateratzeari. Takolorenean, 1.500 ale atera eta denak azkar agortu ziren. Uztarriak, Udalarekin elkarlanean, 2005 hasieran bigarren edizioa atera zuen, 500 alekoa.

-2001eko uztaila. Uztarriak herrian abian jarri zuen Frantziako Tourrari buruzko lehiaketa: Pourra. Urtero antolatu du harrezkero, eta partaidetza handitzen joan da (2005ean marka: 179). (2002ko Pourra).

-2001eko iraila (22). Uztarriak Angel Otaegi biografia aurkeztu zuen, Iban Arregik egina. 1975ean fusilatu zuten Otaegi ETAko kidea. 1.500 aleko tirada, eta ale denak azkar agortu ziren.

-2001eko urria (20). Baite Euskara Elkarteak (2003ko azaroan bat egin zuen Uztarriarekin) elkarteko ohorezko bazkide izendatu zituen Joxe Lizaso bertsolaria eta Patxi Altuna euskaltzaina, euskararen alde egindako lanagatik. Biak Uztarriaren ohorezko bazkide dira orain.

-2001eko azaroa (hasiera). Baite Euskara Elkartea euskara aldizkaria ateratzen hasi zen, lau-zortzi orrialdekoa. 2003ko abendua bitartean 19 zenbaki atera zituen; 2003ko azaroaren 29an Baitek eta Uztarriak bat egin zuten, Uztarriak segitu zuen, herri aldizkariaz gain, euskara aldizkaria ateratzen 2004ko martxoa bitartean (20, 21 eta 22. zenbakiak) eta 2004ko apiriletik atal hori Uztarria aldizkari barruan dago.

2001eko azaroa (8). Baite Euskara Elkarteak hitzaldiak antolatzeari ekin zion, kontzientziazioa zabaldu nahian. Baitek eta Uztarriak 2003ko azaroan bat egin zuten, eta Uztarriak ere segitu du hitzaldiekin.

‘Euskaldunak kirolean’ hitzaldia izan zen aurrena, 2001eko azaroaren 8an; Mikel Aranburu futbolaria, Unai Osa txirrindularia, Koldo Alduntzin kirol kazetaria eta Patxi Gurrutxaga sokatiralaria aritu ziren.

Hitzaldi denak:
- Joxe Aranzabal kazetaria (Uztarria aldizkaria sortu aurretik, 1999an).
- Mikel Aranburu futbolaria, Unai Osa txirrindularia, Koldo Alduntzin kirol kazetaria eta Patxi Gurrutxaga sokatiralaria (2001-azaroa).
- Iñaki Azaldegi (Tolosaldea), Ander Elortondo (Arrasate), Zigor Etxeburua (Kontseilua) euskara teknikariak (2001-azaroa).
- Juan Carlos Etxegoien Xamar hizkuntzalaria (2002-ekaina).
- Kike Amonarriz soziolinguista eta Antton Olariaga marrazkilaria (2002-uztaila).
- Koldo Zuazo euskaltzaina (2002-urria).
- Iñigo Aranbarri idazlea (2002-azaroa).
- Pako Aristi idazlea eta kazetaria (2002-abendua).
- Paula Kasares euskara teknikaria (2003-urtarrila).
- Martxelo Otamendi 'Egunkaria’-ko zuzendaria (2003-otsaila).
- 'Egunkaria'-ko langile azpeitiarrak (2003 martxoa).
- Koldo Izagirre idazlea (2003-apirila).
- Asisko Urmeneta marrazkilaria (2003-maiatza).
- Xabier Isasi UEUko orduko zuzendaria (2003-ekaina).
- Kepa Peñagarikano pilotaria, Pedro Otaegi aktorea, Xabier Agirretxe ELAko kidea, Lurdes Goenaga auzitegi medikua, eta Xabier Mendiguren Kontseiluko idazkari nagusia (2004-apirila).
- Joxe Manuel Odriozola irakaslea eta idazlea (2004-iraila).
- Agustin Unzurrunzaga SOS Arrazakeria elkarteko kidea (2005-martxoa).
- Aitor Zuberogoitia kazetaria eta unibertsitate irakaslea (2005-uztaila).
- Gotzon Garate hizkuntzalaria (2005-azaroa).
- Joan Mari Torrealdai kazetari eta soziologoa (2006-otsaila).
- Andoni Egaña bertsolari eta idazlea (2006-maiatza).
- Luistxo Fernandez Interneten aditua eta euskaltzalea (2006-azaroa).
- Belen Uranga Unescoko kidea (2007-apirila).
- Mikel Balentziaga Kontseiluko kidea (2007-maiatza).
- Joxe Mari Elosua Egunkaria auziko abokatua (2008-otsaila).

Uztarriak Tomas Urzainki historiagilearen hitzaldia ere antolatu zuen (2002ko otsailean, I. Kulturaldian), baina hura gazteleraz izan zen.

-2002ko urtarrila (3). Uztarriaren Komunikazio proiektu berritua. herri aldizkari berritua eta web orri berriaren sorrera (www.uztarria.com). Oso harrera ona eta adituen kritika ederrak. Liberatu erdi baten kontratazioa.

-2002ko otsaila (23)-martxoa (16). I. Kulturaldia, Uztarria Kultur Koordinakundeak antolatuta. Oso harrera ona. Kultur taldeen koordinazio ona. Udalak jarrera ona. Kultur etxearen gaia berriro kalean. Basazabalen kultur etxea irekitzeko asmoa azaldu zuen Udalak. (I, II)

-2002ko iraila (28). Uztarriak Imanol Elias biografia aurkeztu zuen, Mailo Oiarzabalek egina. 1.200 aleko tirada.

-2002ko abendua. Erdal grafian idatzitako euskal abizenak euskal grafian jartzeko zerbitzua jarri zuen Baitek (gero Uztarriak, eta gaur egun Udal Euskara Patronatuak dauka zerbitzua, Uztarriaren proposamenez).

-2003ko otsaila (8). Uztarriak Patxi Altuna biografia aurkeztu zuen, Josune Etxeberriak egina. Liburu biografikoen proiektuaren azken lana. 1.000 aleko tirada.

-2003ko otsaila (15). Baitek (2003ko azaroan bat egin zuen Uztarriarekin) elkarteko ohorezko bazkide izendatu zituen Enrike Zurutuza idazlea eta Pilar Aizpitarte antzezlea, euskararen alde egindako lanagatik. Biak Uztarriaren ohorezko bazkide dira orain.

-2003ko apirila (1). Baitek, Kontseiluarekin batera, Bai Euskarari Ziurtagiriaren aurkezpen ekitaldia egin zuen Azpeitian. Uztailaren 19an herriko 25 erakundek Bai Euskarari Ziurtagiria jaso zuten. Uztarriak (2003ko azaroan Baiterekin bat egin zuenetik) segitu du ziurtagiria herrian eragileen artean sustatzen eta garatzen.

-2003ko maiatza (9)-ekaina (14). II. Kulturaldia, Uztarria Kultur Koordinakundeak antolatuta.

-2003ko uztaila (18). Literatuzta literatur aldizkariaren 1. zenbakiaren aurkezpena, Uztarria Kultur Koordinakundea barruan den Literatuzta Taldeak eginda. Enparan dorretxearen atzeko zelaian egin zen ikusentzunezko ekitaldian idazleek euren idatziak irakurri zituzten irudiz eta musikaz lagunduta.

-2003ko azaroa. Etorkinei begira oinarrizko hiztegia argitaratu zuen Baitek (2003ko azaroan bat egin zuen Uztarriarekin). Bertan, egunero erabiltzen diren oinarrizko hitzak euskara batutik zazpi hizkuntzara itzuli zituen, eta Azpeitiko euskaran ere eman zituen. 200 hitzeko hiztegia da. Beste hainbat herritan zabaldu zuen hiztegia 2004tik aurrera Hitzeko enpresak (Uztarriak sortu zuen, 2004ko martxoan); arrakasta handia lortu zuen.

-2003ko azaroa (29). Bazkideen batzarrean Baite Euskara Elkarteak Uztarria Kultur Koordinakundearekin bat egitea erabaki zen, eta ondorioz, Baite desegitea. Gaur egun, Uztarria Kultur Koordinakundeko Euskara arloak betetzen du Baiteren egitekoa.

-2003ko abendua (6). Azpeitiko efemerideak liburua aurkeztu zuen Uztarriak. Liburua Imanol Eliasek egin zuen Uztarriarekin elkarlanean, eta altxorra da azpeitiarrontzat. Egunez egun herriko historia biltzen da bertan. Uztarriaren web orrian osoa dago. 1.200 aleko tirada.

-2004ko urtarrila (17). Urola Kostako Hitza egunkariaren 0 zenbakia banatu zen. Uztarria Kultur Koordinakundea egunkariaren enpresa argitaratzaileko, Urola Kostako Hedabideak S.L.ko, kideetako bat da eskualdeko beste euskara elkarteekin (Danbolinzulo, Zestoa; Baleike, Zumaia; Artzape, Getaria; eta Txaparro, Zarautz ), Bertako Hedabideekin (EKTkoa), eta eskualdeko gizarte eragileekin batera.

-2004ko otsaila (20). Urola Kostako Hitza egunkariaren 1. zenbakia banatu zen. (I, II)

-2004ko martxoa. Uztarriak Hitzeko Euskara eta Komunikazio Zerbitzuak S.L. enpresa sortu zuen. Hitzeko zerbitzu enpresaren zeregina, euskararen normalizazio prozesuan bidea egitea da; era berean, komunikazio zerbitzu integrala eskaintzen die erakunde publikoei eta pribatuei. Kalitateko zerbitzua da, betiere euskararen balio erantsiarekin. 2006ko otsailetik, Eregi Euskara eta Komunikazio Zerbitzuak izena hartu zuen Hitzekok, berrikuntza batzuk egin ondoren. Ku-ku haurrekin hitz egiten hasteko liburuxka ere argitaratu zuen.

-2004ko martxoa (25). Udalak eta Uztarriak eta Kontseiluak Euskara arloan hitzarmena sinatu zuten, herrian euskararen normalizazio plangintza elkarrekin egiteko eta gidatzeko.

-2004ko apirila. Literatuzta-ren 2. zenbakia argitaratu zen.

-2004ko maiatza (22). Azpeitiko mendi gida. Gure inguruak ezagutzen liburua aurkeztu zuen Uztarriak. Lagun Onak Mendi Bazkunarekin elkarlanean. 19 ibilaldiren nondik norakoak azaltzen dira. 1.500 aleko tirada.

-2004ko ekaina (11). Komunikazio hitzarmena sinatu zuten Uztarriak eta Udalak (2004-2007koa).

-2004ko ekaina (22). Kultur programazioa koordinatzeko lanari ekin zion Uztarriak: kultur karteldegia, direktorioa, urteko egitarauaren mapa eta Kulturaldia.

-2004ko ekaina (19). Uztarriak elkarteko ohorezko bazkide izendatu zituen Joxe Agirre bertsolaria eta Inaki Goenaga euskaltzalea, euskararen alde egindako lanagatik.

-2004ko uztaila. Literatuzta-ren 3. zenbakia argitaratu zen.

-2004ko urria (4)-urria (30). III. Kulturaldia antolatu zuen.

-2004ko urria (26). Uztarria 1.000 bazkide izatera iritsi zen.

-2004ko urria (30). Euskarazko prentsa eta Azpeitia liburua aurkeztu zuen Uztarriak. Euskarazko prentsak Azpeitian izan duen lekuaz eta garapenaz dihardu. Bertan hainbaten iritziak eta lanak jasotzen dira. 1.500 aleko tirada.

-2005eko urtarrila: Literatuzta-ren 4. zenbakia argitaratu zen.

-2005eko urtarrila (4): Udalaren eta Uztarriaren arteko Euskara hitzarmena eten egin zen, bien artean desadostasunak zirela eta.

-2005eko urtarrila (28): Uztarria.com-ek 2005eko Sareko Argia Saria irabazi eta jaso zuen Internet arloan.

-2005eko martxoa: Literatuzta-ren 5. zenbakia atera zen.

-2005eko ekaina (3): Loiolarik ez balitz liburua aurkeztu zuen Uztarriak. Iñigo Aranbarri eta Jose Luis Otamendi idazleek idatzitako liburua. Literaturaren historia soziala egin nahi izan da liburuan. 1.800 aleko tirada (Azkoitian ere banatu zen).

-2005eko ekaina (11). Uztarriak elkarteko ohorezko bazkide izendatu zituen Gurutz Ansola idazlea eta irakaslea, eta Imanol Lazkano bertsolaria, euskararen alde egindako lanagatik.

-2005eko uztaila (2). Bai Euskarari Ziurtagiriaren beste banaketa ekitaldia egin zen Azpeitian. Herriko hamar eragilek lehen aldiz jaso zuten ziurtagiria. Denera, herriko bertako 33k dute euskararen normalizazioan pausoak emateko bide den agiria. Herrian dauden beste dozena bat eragilek ere badute.

-2005eko uztaila: Literatuzta-ren 6. zenbakia atera zen.

-2005eko iraila (30): Udalak Soreasun kultur gunea egingo duela esan duela eta, Uztarria Kultur Koordinakundeko taldeek, kultur gunea osatu asmoz, emendakina aurkeztu zieten Soreasuko planoei: taberna kokatzen den eraikinean, aurreneko bi solairuen ia zati osoa Kafe Antzokia egiteko gordetzea. Emendakina aurkezteko azkeneko eguna zen. Uztarria aspalditik ari da herriko kultur azpiegiturak hobetzeko eskatzen eta proposatzen. Eta Udalaren asmoa garrantzitsua dela uste du. Funtzionamendu proposamena ere egin zuen Uztarriak. Udalak 2006ko otsailaren 9an baztertu egin zuen proposamena.

-2005eko urria (3): Uztarria.com blogekin hasi zen. Bederatzi lagunek ekin zioten: Estitxu Elduaien, Juan Joxe Agirre, Iosu Badiola, Txetxu Urbieta, Nerea Aranguren, Begoña Elias, Alaitz Olaizola, Xabier Alday eta Xabier Gantzarainek. Bide batez, albiste txikien Di-da atala ere jarri zuen abian uztarria.com-ek, eta 2005ean zehar beste hainbat atal ere sartu zituela esan zuen.

-2005eko urria (21)-azaroa (06): IV. Kulturaldia, Uztarria Kultur Koordinakundeak antolatuta.

-2005eko azaroa: Literatuzta-ren 7. zenbakia atera zen.

-2005eko abendua (28): Otsobeltz liburua aurkeztu zuen Uztarriak. Andoni Salegik egina. Komiki liburua. 1.400 aleko tirada.

-2006ko martxoa (28): uztarria.com bideoekin hasi zen, Interneten irudiak gero eta garrantzi handiagoa izango duelakoan.

-2006ko martxoa: uztarria.com herriko taldeen blogekin ere hasi zen.

-2006ko apirila (1): Uztarria eskuko kultur agenda ateratzen hasi zen, Azpeitiko elkarteen hileko ekitaldien berri emanez. Mila aleko tirada, koloretan. Taberna eta toki publikoetan eskuragai, hil hasieran.

-2006ko apirila: Literatuzta-ren 8. zenbakia atera zen.

-2006ko ekaina (3): Urrestillako musika taldeak liburua aurkeztu zuen Uztarriak. Asier Sustaetak egina. Urrestillako lokaletan entsegatzen duten musika taldeen inguruko liburua. 1.200 aleko tirada.

-2006ko iraila (29): Azpeitiarrak Espainiako Gerran liburua aurkeztu zuen Uztarriak. Amaia Mendizabalek egina. Historia liburua. 1.500 aleko tirada.

-2006ko urria (15-29): V. Kulturaldia, Uztarria Kultur Koordinakundeak antolatuta. (I)

-2006ko urria (21). Uztarriak elkarteko ohorezko bazkide izendatu zituen Kontxu Odriozola eta Mari Tere Garmendia Azpeitiko Ikastolaren sorrerako andereño izandakoak, euskararen alde egindako lanagatik.

-2006ko abendua. Literatuzta literatur aldizkariaren 9. eta azkeneko zenbakia atera zen. Aldizkaria 2003ko uztailean sortu zen. Bukatzeko arrazoiak hemen.

-2007ko iraila (22). Urola Kostako Hitza egukariaren 1.000. zenbakia.

-2007ko abendua (21). Uztarriak Urolaldeko bertso zaharrak bilduma berrargitaratu zuen, CDan, Erniarraitz Bertsozale Elkartearekin batera. 1.500 aleko tirada.

-2008ko otsaila (15). Uztarriak VI. Kulturaldia hasi zuen. Martxoaren 8an bukatu zen.

-2008ko otsaila (23). Uztarriak elkarteko ohorezko bazkide izendatu zuen Julian Bereziartua medikua, bere lanbidean euskararen alde egindako lanagatik.

-2008ko martxoa (1). Uztarriak Oroitarri bertso pasadizoen liburua aurkeztu zuen, Kepa Urbietak idatzita. 1.500 aleko tirada.

-2008ko martxoa (7). Komunikazio hitzarmena sinatu zuten Uztarriak eta Udalak (2008-2011koa).

-2008ko martxoa (7). Udalak eta Kontseiluak euskara hitzarmena sinatu zuten. EBPN eta Bai Euskarari Akordioa euskara planak uztartu egin zituzten.

-2008ko martxoa (8). Uztarriak kultur koordinakunde izateari utzi zion, helburuak beteta. Azpeitian badaude bilguneak eta proiektu estrategikoak. Hamar urte egin zituen koordinakundeak, eta Euskara eta Kultura mahaien garaia hasi zen. Uztarriak Komunikazio Talde gisa baino ez zuen segitu. Barne gogoetako erabakia ekitaldi jendetsu batean egin zuen publiko.

-2010eko otsaila. Huhezi Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak Uztarria Kultur Koordinakundeak (1998-2008) izandako ibilbidea ikertzea erabaki zuen, honek "esperientzia praktiko ona eta eredugarria" izan zuela iritzita. Horretaz gain, Uztarria koordinakundeko kide ohi batek —Enekoitz Esnaolak— 2011ko otsailaren 23an Huheziren Euskal Kulturgintzaren Transmisioaren 3. Graduondokoan hitzaldia emango du, Eskoriatzan. Oinarrigintza. Esperientzia eredugarriak izenburua eman dio Huhezik saioari.

Laburtuz, zer lortu da herrian 1998tik?

Uztarria Kultur Koordinakundeak hiru arloetako diagnostiko orokor bat egin zuen 1998an, sortu zenean. Ardatzak finkatu zituen. Honatx harrezkero herrian sortu dena hiru arlootan:

Komunikazioa:
- Uztarria herri aldizkaria.
- Uztarriaren web orria: www.uztarria.com.
- Literatuzta aldizkaria.
- Uztarriaren lau liburu biografikoak: Joxe Takolo, Angel Otaegi, Imanol Elias eta Patxi Altuna.
- Azpeitiko efemerideak liburua.
- Azpeitiko mendi gida.
- Euskarazko prentsa eta Azpeitia liburua.
- Loiolarik ez balitz liburua.
- Otsobeltz liburua.
- Urrestillako musika taldeak liburua.
- Azpeitiarrak Espainiako Gerran liburua.
- Oroitarri liburua.
- Urolaldeko bertso zaharrak CDa.
- Urola Kostako Hitza egunkaria eta www.urola-kostakohitza.info webgunea beste bazkide batzuekin.
- uztarria.com-en blogak.
- uztarria.com-en bideoak.

Euskara:
- Udal euskara teknikaria.
- Udal Euskara Patronatoa.
- Herrian euskararen normalizazioa hastea (Bai Euskarari Akordioa eta Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia) eta bi planen bat egitea. Udalak eta euskalgintzak akordioa.
- Baite Euskara Elkartearen sorrera (gero Uztarriarekin bat egin zuen).
- Argitalpenak euskaraz.
- Etorkinei zuzenduriko oinarrizko hiztegia.
- Ku-ku haurrekin hitz egiten hasteko liburuxka.
- Erdal grafian dauden euskal abizenak euskaraz jartzeko zerbitzia.
- Kontzientziazio ekimenak: hitzaldiak, kritikak eta laudorioak...
- Ohorezko bazkideak. Euskararen alde lan egin dutenei aitorpena.

Kultura:
- Uztarriaren kultur etxeari buruzko proposamena.
- Udalaren asmoa Basazabalen kultur etxea irekitzeko, eta gero hura utzi eta Soreasun kultur gunea egiteko proiektua. Udalaren egitasmoa San Agustinpe kultur erabilerarako egokitzeko.
- Uztarriaren proposamena Kafe Antzokia sortzeko.
- Uztarriaren sei Kulturaldi.
- Herriko kultur taldeen koordinazioa. Kultur mahaiaren sorrera, Udalaren eta taldeen parte-hartzearekin.
- Hileko eskuko kultur agenda.

Besterik:
- Eregi Euskara eta Komunikazio Zerbitzuak enpresaren sorrera.
- Euskal Herriko euskara eta kultur elkarte batzuei laguntza eman (komunikabideen arloan, funtzionamenduaz...).