Orainarteko ibilbidea

HERRIKO ETXEBIZITZA ETA GAZTEEN EGOERAREN INGURUKO AZTERKETA

Orain arte egindako bidea, zaila eta konplexua izan den arren, hainbat lan eta azterketa egiteko aukera izan dugu. Lehen pausu bezala herriko etxebizitza eta gazteon egoeraren inguruko azterketa bat egin zuen taldeak. Azpeitiko etxebizitzaren inguruko azterketa honek bi helburu nagusi zituen:

Azterketa egitean, honokoak izan ziren ateratako ondorio nabarmenenak:

  1. - GAZTEEN ZAILTASUNA: Atera zen ondorio argiena gazteok etxe batetan sartzeko orduan dugun zailtasuna da.
  2. - ETXEBIZITZEN HELBURUAK: Bestalde, etxe baten premia duten pertsonen beharrak, betetzen al dituzte Azpeitian egiten ari diren etxe berri horiek? Nabarmena da Azpeitian azken urteetan egiten ari diren etxeak ez direla etxe bat behar duen jendearentzako egiten ari. Beste hainbat behar betetzea helburu duten etxeak dira azkenengo eraikinak, gehienetan erosotasun gehiago, inbertsiorako tresna, dirua zuritzeko eta abar izaten dira.
  3. - AZTERKETA BATEN PREMIA: Etxe bat erosteko asmotan dabilen jendearen nahiak eta berau eskuratzeko dituzten aukerak ezagutzeko, azterketa baten premia nabaria da.
  4. - ETXE HUTSAK: Beste ondorioetako bat etxe hutsen kopuru izugarria da, hau da, %29a hain zuzen ere. Hutsik dauden etxe hauek ez egoteak, urbanizazio eta alferrikako mantenimendu gastuen aurreztea suposatuko lioke udalari, okupaturik dauden etxeetaz bakarrik arduratu behar baiko luke.
  5. - KALE ETA AUZOAK: Etxe hutsak egotea bera arazoa bada ere, honen ondorioz hainbat kale eta auzoen utzikeria edota kaxkartzea ekarri du.
  6. - DESBERDINTASUN SOZIALAK: Gizarteko desberdintasun sozialak nabarmentzeko tresna bihurtu da.
  7. - ETXEBIZITZEN PREZIOAK: Merkatu libreak ez ditu etxebizitzen prezioak jaitsi. Azken urte hauetan, Azpeitian eginiko etxe kopuru handiak eta ia guztiak promozio pribatuak izanik, ez dute etxebizitzen prezioen merketzea ekarri. Ondorioz, udalak, instituzio publiko bezala, esku hartu beharko lukeenaren premia nabari da.
  8. - ALOKAIRUEN PREZIOAK: Alokairuei dagokienean, 45etik 70 mila pezeta inguruan egonik, gero eta gehiagok jotzen dute berria erostera, mailegua itzultzeko hilerokoak berdintsu irteten baitu.
  9. - BESTE ARAZOAK: Etxebizitzaren gaiak, etxebizitzak lortzeko dauden arazoez gain, beste arazo batzuetan ere eragin zuzena du. Besteak beste:
    - Lur eskazian.
    - Planifikazio ezean.
    - Gazteok sufritzen ditugun lan baldintza onartezin eta prekarietatean.
    - Etxebizitzaren zuloan sartzen den pertsona ororen bizibaldintzetan.

Lehen pausu bezala, Kale Gorrianek azterketa hau egin zuen. Ondoren hainbat ekintza eta proposamen desberdin ere aurrera eraman ditu taldeak. Besteak beste, ALDE ZAHARREKO BIZIBERRITZE PLANAREN proposamena. Kale Gorrianek, gaur egungo egoeraren larritasunaz oharturik, Azpeitiko Alde Zaharrean BIZIBERRITZE PLAN baten beharra azpimarratzen du.

-Alde batetik, Azpeitiko alde zaharrak bizi duen egoera tamalgarriari irtenbide bat emango lioke.
-Bestalde, gazteontzat etxeak prezio egokiago batzuetan lortzeko aukera emango liguke.
-Eta alde zaharrak berak BIZIA hartuko luke, herritar ororentzat aukera interesgarria izan daitekeelarik.

Honez gain, momentu hauetan Kale Gorrian BABES OFIZIALEKO ETXEBIZITZEN ALDEKO kanpainan murgildurik aurkitzen da. Kanpaina horretan, herritarren sinadurak biltzen ari da taldea eta bertan, Udalari eskaera zehatza egiten dio Kale Gorrianek:

-Datorren urtean babes ofizialeko etxebizitza bat erosteko beharra izango lukeen pertsonen errolda egitea. Deia publikoa izatea eta kanpaina eraginkor batekin lagundua egotea, herritarrak informatuak egon gaitezen.
-Datorren urterako aurrekontuetan, gutxienez legez tokatzen diren etxebizitza kopurua egiteko lurraren erosketarako diru partida bat ezartzea.
-Erroldaren arabera beharra handiagoa balitz, gehiago egitearen aukera aztertzea.
-Hemendik aurrera legeak ezartzen dituen baldintzak, promozio bakoitzean betetzea.