Festazalea

Arregi eta haren lagunak inauteriez gozatzen. 
Enparan Kaleko Korputz eguna antolatzen duen taldea, Ipar Euskal Herrian. 

San Sebastian jaiez gain, karnabalak ere izugarri gustatzen zaizkio Arregiri. Orain gutxi arte, urtero irteten zen mozorrotuta inauterietan, eta izugarri gozatzen zuen. "Mota guztietako festak gustatzen zaizkit niri. Karnabalak oso maiteak izan ditut beti, gaupasa ederrak egindakoak gara gu inauterietan. Oroitzen dut parrandan ibili, eta ordubiak aldera elkartera joaten ginela, baratxuri-zopa jatera. Ondoren, festan jarraitzen genuen".

Maria Jesusen alaba Ilazkik ere uste du amaren alderdi garrantzitsua dela jaietan ongi pasatzeko grina. "Gure ama festazalea da, jaietan abesten eta dantza egiten bikain pasatzen du, eta hori bere izaeraren alderdi garrantzitsua dela uste dut".

Jaietan ere lana egiteko konpromisoa hartzen du Arregik; denok ongi pasatzeko, gutxi batzuek lana egin behar izaten baitute. Enparan kaleko Korputz eguneko jaia antolatzen du urtero, ekainean, kale horretan bizi den koadrila batek. Mila Aizpuruk, Mari Karmen Arangurenek, Pili Elorzak eta Maria Jesus Arregik bazkaria antolatzen dute, Enparan kaleko zaharrenei omenaldia egiteko. "Koadrila polita biltzen gara Korputz jaietan. Jada, agian, Enparan kaleko sentimendu hori galtzen ari da, baina gure garaian garrantzitsua zen. Kanpoan bizi diren enparandarrak ere etortzen dira egun horretan, oso ongi pasatzen dugu beti".