Abestiaren akordeak

Maria Jesus, ama, aita eta anaiarekin, 1960an. 

Gurasoek markatu zizkioten Arregiri bizitzan zehar jarraituko zituen akordeak. Arregiren aita enpresaria zen, izatez eta pentsatzeko eran. "Sekulako gaitasuna zuen negozioetarako. Garai hartako ekintzailea zen, liderra". Ama, berriz, munduko pertsonarik zintzoena zela azaltzen du Maria Jesusek. "Gure amak urrezko bihotza zuen. Etxe inguruan pertsona pobreak bizi ziren, eta hark etxeko ateak guztientzat zabalik izaten zituen". Bi gurasoek bideratu zuten Maria Jesus bizitzan zehar. Oso desberdinak ziren, baina hori zen gakoa: elkar osatzen zuten. "Nabari dut haien nortasunaren eragina nire jokabidean, uste dut bien ezaugarriak jaso ditudala".