Gasteiz

Kabra atxilotutakoan atera zuten paskina.. 

Gasteizen metaleko hitzarmen kolektiboa negoziatzen ari ziren, eta bertara joatea erabaki zuten. Hango mugimendu asanblearioarekin harremanetan jarri ziren, eta borrokan nola lagundu informazioa biltzen hasi ziren. Ez zen kasualitatea Gasteizera joatea.

"Gasteizko borroketan garbi agertzen da langileak bere boterea eratu behar duela inongo arazorik gabe, bere burua berak defendatu eta antolatu behar duela.

Garbi esaten dugu langileriaren boterea batzarretan dagoela. Inongo delegaziorik gabe eta une guztietan batzarrean aukeratutako langileei berriro batzarrak konfiantza kendu ahal izango diela, hau da, delegazio finkorik ez dela izango eta une bakoitzean aukeratutakoen izendapena ezeztagarria izan litekeela.

Gasteizen borroka guztiak langile batzarrak antolatu zituen eta gero herri batzarretara zabaldu zen borroka herri guztira iristeko, diru kaxak antolatuz, herriko manifestazioak antolatuz, eta dena era zeharo horizontalean antolatuz.

Gasteizko borroka haiek gogoratzeko izaten diren manifestazioetan ikusten dugu nola lelo garrantzitsuenak izaten ziren langile partidua, langile zatitua, eta sindikatuen aurkakoak" (14).

Ekintza batzuk egin zituzten Gasteizen, baita lapurreta bat egiten saiatu ere. Ez zuten lortzerik izan. Kalean zebilela, 1979ko azaroaren 24an, atxilotu egin zuten. Adiskidea pixka bat atzerago zihoan, beste espaloitik, segurtasun neurri moduan. Bernardo atxilotzen ikusi, eta alde egin ahal izan zuen, baina bi egun beranduago atxilotu egin zuten.




(14) Orijinalean eslogana erdaraz dakar: "Partido obrero, obrero partido".

Pasaiako sarraskiaren XIV. urtemuga. Azpeitin agerkaria. Beraz, 1998 urtekoa. Ez dago beste erreferentziarik. Aldizkaria zenbakitu gabe dago, baina aipamenak 6. eta 7. orrialdeetan agertzen dira.