Fronte antielektorala

Espainian lehenengo hauteskundeetara deitu zuten. Ezkerreko alderdiek zer egin erabaki behar zuten. Batzuek aurkeztea erabaki zuten. Beste batzuek, aldiz, ez aurkeztea. KAS alternatibaren eztabaida zegoen horren guztiaren atzean. Horrela kontatu zuen Bernardok berak egindako bidea:

"Lehen Hauteskunde Orokorretarako deialdiaren garaian sortu zen talde bat gure inguruan eztabaidatzen zuena, batetik, hauteskunde horietan parte hartu ala ez, eta bestetik, zetorkigun demokrazia burgesa deituriko errealitateari guk aurre nola egin.

Ordezkariei boterea emateaz, erakundeen jerarkiaz, leninismoaz eta abar eztabaidatzen genuen; eta asanbladak eta asanbladari botere guztia ematea onartzen genituen, eta ordezkari / ordezkatu eta buruzagi / menderatuen aurrean zeuden kontraesanak azaltzen saiatu.

Eztabaida hauek guztiek, analisi txiki bat egiteko oso zabalak, plataforma antiparlamentario eta antielektoral baten sortzea ekarri zuten eta demokrazia zuzenaren alde egiten genuen lan, botere guztia asanbladari aldarrikatuz.

Horregatik, asanbleariotzat hartzen gintuzten, nahiz eta benetako eztabaida ildo leninista zuten erakunde eta alderdien eta langile klasearen ildo autonomoaren artekoa izan. Ondorioz, batzuek burgesiaren eta parlamentarismoaren kontra borroka autonomoa aldarrikatzen zuten, eta besteek klase arteko elkarlana, sistema diktatorialetik demokrazia burgesera pasatzeko bide horretan.

Euskal Herria mailan aurrez aurre topo egiten genuen erakunde ezkertiar eta abertzaleekin. Berauetan lagunak genituen, eta gainera, geuk ere erakunde horietan militatu genuen duela gutxi arte" (2).

Perspektiba berria hauteskundeetatik haratago zihoan. Borroka, sektore eta belaunaldi berriekin egiteko ahalegina aipatu behar da.

"Saiatzen ginen eguneroko kontuak, ustez garrantzi gabekoak, kontu politikoak ere bazirela ulertarazten, eta kontu politiko horiek gizarteratzen. Ohituta geunden langile iraultza burutzeko ezinbesteko arloei buruzko eztabaidak eta ekintzak egiten, batez ere lantokietan, eta eguneroko borrokaren bestelako arloak albora uzten genituen (feminismoa, gazteak, soldaduska...), borrokaren zati ez balira bezala" (3).

Ikuspegi desberdina ageri-agerikoa da, eta ezaugarri garrantzitsuak izango dira horiek Kabraren ideologian.

Garai horretan zatiketak gertatu ziren LAIA alderdian, eta Bernardo bileretako eztabaidetan protagonistetako bat izan zen. Gerora LAIA (EZ) deitu zioten taldean kokatu zen Bernardo, hainbat azpeitiarrekin batera.

Urola bailaran aldizkari bat atera zen, Iritziak izenekoa, eztabaida horiek guztiak zabaltzeko. Bost zenbaki atera ziren guztira, baina apenas Bernardok parte hartu ahal izan zuen. Halere, ez zen herrian zebilen mugimenduaren ezjakin.

"...garai horietan, eta eztabaida teoriko hauen guztien inguruan, Azpeitian, Iritziak aldizkaria argitaratu zen. Bertan, bakoitzak nahi zuena idazten zuen eta ez zegoen ezta erredakzio batzorderik ere" (4).

Eztabaida urteak ziren haiek. Gerora ere jendearekin tertulia zalea izango zen Bernardo. Bazuen begirada edo ikuspegi sozial eta politikoa. Zer gertatuko zen gorabehera gutxirekin asmatu egiten zuen. "Eminentzia" definitu du beste aldean berarekin egondako batek.

Bernardok, ordea, eten egin behar izan zuen prozesu hura. Soldaduskara joatea tokatzen zitzaionean beste aldean zegoen. Beraz, oraindik joan beharra zeukan. Urrian joan zen Gasteizera, Arakako kanpamendura. Handik Burgosera bidali zuten.

1977ko abenduan bukatu zuen soldaduska. Azpeitira etorri zenerako eztabaidak oso aurreratuta zeuden. 1978ko otsailerako komandoa osatuta zeukaten, eta hasiak ziren ekintzak prestatzen.




(2) "Cuando se convocan las primeras elecciones generales, surge a nivel nuestro un grupo que debate la participación o no en dichas elecciones, la participación o no en algunas elecciones y la realidad que se nos venía encima con lo que denominábamos democracia-burguesa.

Se debatía la delegación de poder, las organizaciones jerárquicas, el leninismo, etc., y prácticamente se veían como instrumentos válidos los que declaraban a la asamblea como poder absoluto. Se rechazaban los delegacionismos y se hacía hincapié en la contradicción entre dirigentes y dirigidos.

Todos estos debates, amplios para tratar en un pequeño análisis, trajeron la creación de una plataforma antielectoral y antiparlamentaria. Se trabajó en favor de la democracia directa y se decía: Todo el poder a la asamblea.

Por esto se nos llamaba asamblearios, aunque en el fondo ideológico el debate era entre la línea leninista de las organizaciones y partidos existentes y la línea autónoma de clase. Con ello se planteaba la autonomía de clase como eje de las luchas antiparlamentarias y antiburguesas frente a los que predicaban el planteamiento de la colaboración de clases como salida del sistema dictatorial al sistema democrático burgués.

A nivel de Euskadi nos encontrábamos con que teníamos en frente a organizaciones abertzales y de izquierdas en los que teníamos amigos. Incluso habíamos militado nosotros mismos hasta hacía poco tiempo atrás".

113, Pasaiako sarraskiaren kronika (ez dakar egilerik). Hemeretzigarren urtemugaren omenaldirako argitaratutako liburua, beraz, 2003koa. Ez dakar ez editorialik, ez bestelako erreferentziarik. 73-74. orrialdeak.

(3) "Se trataba de socializar las cuestiones políticas y de hacer ver que cuestiones casi banales de lo cotidiano eran cuestiones políticas. ...los que nos habíamos acostumbrado a debates políticos y de actividades en ámbitos que considerábamos eje para una revolución obrera (fábricas y poco más) dejábamos de lado las otras facetas de la lucha cotidiana como algo ajeno a nuestra lucha (feminismo, jóvenes, mili, etc.)".

Idem., 76. orrialdea.

(4) Idem., 11. orrialdea.