Sarrera

Umetako argazkia, baserritar jantzita. 

Bernardo Aizpitarte Kabra 2008ko urriaren 7an hil zen. Hain modan dagoen Interneten begiratuz gero, askok agur eta ohore egiten diote Komando Autonomo Antikapitalisten hildako militanteari. Eta hala da, Kabra Komando Autonomo Antikapitalistetako militantea izan zen. Borroka armatuan aurrean ibilitakoa zen, eta badirudi horri lotuta gelditu dela askoren memorian. Gaur egun, borroka armatuaren oso balorazio ezberdinak egiten diren arren, garai hartan ezinbestekoa ematen zuen gizarte aldaketa borroka armatuaren bidez egin beharra.

Halere, borroka armatua arlo bat gehiago besterik ez zen Kabraren pentsaera edo ideologian, ez beste arloak baino garrantzi handiagokoa, ez gutxiagokoa. Gizabanakoaren nortasuna aldarrikatzea, inor ez dagoela beste inoren gainetik, ordezkariek eta alderdi politikoek gizabanakoa zapuztu baino ez dutela egiten, erabakiak hartzeko orduan asanbladari nagusitasuna ematea... Esan dezagun langile klasearen "autonomia" izenaren atzean dagoen ideologiaren ezaugarri batzuk indarrean daudela gaur egun (langile autonomia langile klaseak gauzatu duen praktika historiko bat da, eta langile mugimenduaren iritzi ildo bat) (1. oharra). Ideologia hori landu eta, batez ere, bizi nahi izan zuen Bernardok, teoria landuz eta praktikan ipiniz.

Gustura litzatekeelakoan nago maiatzaren 15eko mugimenduak ikusita. Espontaneoki eta inor ordezkatu gabe elkartu diren milaka gazte eta ez hain gazte ikusita. Asanbladatan biltzen erabakiak hartzeko, lanak eta eginbeharrak arduradun nagusirik gabe denen artean antolatzen... Baina, aldi berean, adi izango zen, ez daitezela denen izenean hitz egiten duten ordezkariak azaldu, ez daitezela agintariak agertu, ez dezala inork bere menpean jarri sortu den mugimendua. Orduan bere balioa galduko luke mugimendu horrek, eta betiko gizarte eredura aldatuko ginateke. Ez zen hori Bernardoren eredua.

Hori azpimarratu nahi dugu. Borroka armatua albora utzita ere, badagoela hor bizi-bizirik dagoen ideologia. Bernardok hori aldarrikatu nahi zuen. Norberaren arabera hitz ugari har dezake, eta guk halabeharrez "autonomia" kontzeptuaren izenpean batu dugu. Agian Bernardori ez zitzaion gustatuko bere pentsaera izen baten menpe jartzea. Guk pentsaera horretara hurbildu nahi dugu.

Ez da erraza hori guztia praktikan jartzea. Bere garaian ahalegin horiek guztiak borroka armatuaren eta klandestinitatearen menpean gelditu ziren. Borroka armatuak eta klandestinitateak bestelako ahalegin guztiak irentsi egin zituen, eta langile mugimenduaren eta mugimendu sozialen beherakadarekin eta borroka armatuaren bukaerarekin batera pentsaera bera ere galdu egin zela ematen zuen. Bernardo saiatu zen kartzelan bide hori aurrera eramaten. Eta sutsuki defendatzen zuen Azpeitian Gerraundi baserrian izandako esperientzia. Baina kartzelatik irtendakoan saiatu beharko zuen bere bizitzan praktikan jartzen pentsatzen zuen hori.

Ez zen protagonismoa bilatzen zuen horietakoa, eta ez zen inoren ordezkari moduan azalduko. Baina ideiak garbi dituzten horietakoa zela esan dezakegu. Ados ez baldin bazegoen, suabe-suabe beti esango zuen. Batez ere, behar zuenari laguntzeko beti prest dagoen horietakoa zen. Hori zen bere ideologia praktikan jartzeko moduetako bat. Bere bikotekidearekin, Marije Amenabar Eizagirrerekin, horretan saiatu zen. Osaba Santos gaixotu zenean, buru-belarri saiatu zen hura zaintzen, ahalik ondoen izan zedin. Eta emankortasun hori litzateke Bernardoren beste ekarpenetako bat. Ez zen nabarmentzen zen horietakoa, baina hor zegoen, behar zenean. Emankortasun hori zen bizi zuen pentsamendua praktikan jartzeko modua. Azken arnasa eman arte horretan saiatu zen.

(1) "La autonomía obrera es una práctica histórica de la clase obrera y una corriente dentro del movimiento obrero".

La memoria colectiva de la lucha armada taldearen Emboscada en Pasaia: un crimen de Estado liburutik. Virus argitaletxea, Bartzelona, 2008. 217. orrialdea.

Gaztelaniazko Wikipedia webgunean honela dio:

"La autonomía constituye una práctica histórica. De ella podemos encontrar distintos ejemplos: la Comuna de París, los Soviets de los primeros tiempos de la revolución rusa de 1917, los comités de 1936. Fueron estos, momentos revolucionarios en los que la clase obrera tendía a autoorganizarse en base a criterios de democracia de base y consejista, intentando ir más allá de la mera reivindicación económica o política. En estas circunstancias, la clase obrera se constituía en protagonista de la lucha, rompiendo con la mediación de la burguesía y sus instituciones. Pareciera que en este contexto la autonomía se conformara como una práctica consecuente con un proyecto de transformación social. Hoy, encontramos una corriente política, una postura vital, una práctica y un hacer que se reivindica abiertamente de la autonomía, es más, que ella misma se autodenomina así: autonomía obrera. Esta autonomía obrera encontró también un momento histórico de emergencia en torno a las luchas surgidas en el 68 en diversos países: Francia, Alemania, Italia, EE.UU., Checoslovaquia, México, etc. La autonomía obrera recoge buena parte de ese importante momento de ruptura que fue el año 68 (y que en países como Italia, se alargaría hasta el año 1977), incorporándola a una ya más larga tradición obrerista y en lugares como el Estado español a una también larga tradición libertaria".