Biografia ez da amaitzen

Maleziarik gabekoa, baina bihurrikeria zalea, eta geldirik egotea ezinezkoa zitzaiona. Halakoa zen Amaia umetan. Urteekin, hazi bai, baina artean maleziarik ez zitzaion etorri. Bihurria izateko joera, ordea, galdu zuen. Beti zeozer egiteko beharra, berriz, ez zitzaion sekula joan. Hala jarraitzen du oraindik eta ez du, gainera, aldatzeko itxura handirik ateratzen.

Bizi osoan erakutsi duen bezala, ez du etsitzen, eta behar den heinean lanean jarraitzen du, bere ideiekin bat datorrena lortu arte. Jende gutxik laguntzen badio ere ez du etsiko. "Jende gutxi joaten bada ere, joan. Lau lagun, hiru, bi edo baita bakarra bada ere. Joan". Joan behar denean joango da lanera, manifestaziora, edo dena delakora.

Oraindik ez du erretiratzeko asmo gehiegi duenik erakutsi; beraz, liburuxka hau amaitu arren, Amaia Garmendia Altunaren biografiak aurrera jarraituko du.