Bikote harremanak

Hogeita lau urte ingururekin, Eibarren lanean zebilela, mutil bat ezagutu zuen Amaiak. "Elkarrekin ibiltzen hasi eta zortzi urtean bikote izan ginen". Harreman hura amaitu eta gero, beste eibartar bat ezagutu zuen Amaiak. Oraingoan, neska bat. "Lesbianen mundura gerturatu ninduena hura izan zela esan daiteke. Orduan hasi nintzen emakumeak gustatzen zitzaizkidala konturatzen". Geroago, beste bikotekide batzuk ere izan zituen, baina Eba ezagutu eta harekin ezkondu zen 2005ean.