Amnistiako taldean zuzendari

Hogeita lau urtean irten zen Amaia sansebastianetako danborradan zuzendari Amnistia taldetik. 

Hogeita lau urtean irten zen Amaia sansebastianetako danborradan zuzendari Amnistia taldetik. Azpeitiko danborradan talde bat zuzentzen irten den lehenengo emakumea da Amaia. "Aurrenekoz, 1981eko San Sebastian egunean atera nintzen, banderaren jaitsieran, hain zuzen. Talde hari esker irten zuten lehenengo aldiz, gizonezkoek eta emakumezkoek batera danborra jotzen. Azpeitiko aurreneko talde mistoa izan zen Amnistiarena". Lehen urtean hainbat taldek bat eginda irten zuten, baina 1982tik aurrera, presoen aldeko taldea da Amnistiakoa. Bandera eraman zuen aurreneko gizona ere talde hartakoa zen, Iņaki Regil Matxote.

"Emozionatu egiten nintzen gauerdian, bandera igotzerako momentuan. Bizi egiten dut danborrada. Hutsik egin gabe 2004. urtera arte jarraitu nuen txapazko danborrak zuzentzen. 2005ean uztea erabaki nuen, gazteagoei tokia uzteagatik". Taldeak 25 urte bete zituenean, hau da, Amaiak irteteari utzi zionean, oroigarria eman zion Udalak Amnistia taldeari. "Taldeak, gero, neuri ematea erabaki zuen, eta etxean gordeta daukat oraindik".

Ordura arte danborra jotzen inoiz atera gabea zen Amaia, eta Arrantzaleen taldean aukera suertatu zitzaion urtebete beranduago. "Aukera aprobetxatu eta ahizparekin batera irten nintzen. Gustura ibili nintzen, ederra izan zen. Hala ere, gehiago ez dut danborrik jo. Behin irtenda nahikoa dut, nahiz eta berriro irteteko gonbidapena eman zidaten. Jendeari tokia utzi behar zaio".