Elizkaleko festak

Korputz zortzigarrenean izaten da Elizkaleko Korputz jaien eguna. Korputz eguna Aste Santua amaitu eta 40 egunera izaten da, handik zazpi egunera Elizkaleko festak. "1980an hasi nintzen hainbeste maite ditudan kaleko festak antolatzen. Jende gehiagok ere esku bat botaz laguntzen digute, baina bestela, hiru lagunen artean antolatzen ditugu: Eba Iturain, Arantxa Orbea eta hirurok".

Iruņeako San Fermin festen parera iristen ez diren arren, aspertzeko aukera gutxi ematen duen egitaraua prestatzen dute hiru lagunen artean. Itxaferoa, Erratz Txapelketa, buruhandiak, kaleko hildakoen omenezko meza, triki poteoa eta gitarra poteoa, dantzariak, trikitilariak, erromeria, afaria eta beste hainbat ekintza prestatzen dituzte Elizkaleko jaietarako.

"Umea nintzela ospatzen ziren festak, baina ez ditut gogoan. 1980an, gure kaleko festak antolatu beharra zegoela otu eta hala hasi nintzen". Urtero hutsik egin gabe antolatu ditu. 2010ean, berrikuntza bat ere izan zen. "Auzo afarian janari begetarianoa eskatzeko aukera izan zen. Galera bat ere izan zuten, ordea, urte hartako jaiek. Nesken arteko pala txapelketan jende gutxi animatu zenez, ez genuen antolatu. Nolanahi ere, ez dugu ekintza hori betirako kendu. Jendea animatzen bada, berriro ere antolatzeko prest gaude festetako taldea".