9. Kapitulua

Eguzkiaren lehen argi printzak aprobetxatu nahian zebilen jende askoren moduan, oinez jarraitu zuen Akeemek, neskaren ibiliari eta buruan ontziaren barruan zeraman esneari begirik kendu gabe. Munduko emakume askok eta bereziki Afrikarrek zuten abilezia hau benetan aipatzekoa zen. Nola egin zezaketen hainbeste denbora horren pisu astunak eramanaz? Akeemi beti harritu izan zion hark, umetatik hura ikustera ohituta zegoen arren. Baina azken honek baina gehiago, Kholeren gerrialdeak ateratzen zuen mugimenduaz txundituta zen gaztea. Soinekoa orohar oso ondo gelditzen zitzaion arren, ipurdi parean nola gelditzen zitzaion erreparatzen zuenak harrisku handia zuen lelotuta gelditzeko une luzez. Oraindik guztiz emakume bihurtu ez bazen ere, hamabost urtetako neskatxa oso desarrollatua zegoen bere adinerako eta hau nabarmen ageri zen berak harro erakusten zuen ipurdi irtenean. Neskatxa hura animalia izan bazen, pentsatzen zuen Akeemek, gutxienik gepardo bat izango zen edo hobeto oraindik, puma bat, puma beltz eta basati bat.

Hau pentsatzen ari zela, paretik pasatzen ari zen txabola txiki batetik hiru bat urteko ume txiki bat ikusi zuen Akeemek. Umeak hanketaraino heltzen zitzaion kamiseta zuri zikin bat zuen jantzirik eta musu azpitik ezpainetarainoko bidea mukiz betea zuen. Eskuetan berriz kartoi puzketa eta makil okertu bat ageri zituen.

-Nirekin jolastu nahi ?- galdetu zuen umeak, begiak irrikitan zituelarik, bakarrik jolasten aspertua bait zen ordurako.

Akeem erantzutera zihoala zortzi urteko neskato bat irten zen txabola barrutik eta umearen ama izan balitz bezala txikia hartu eta barrura eraman zuen. Bere familia gogoratu zion honek Akeemi. Berea eta beste milaka eta milakarena noski. Oraindik umeak izan arren zortzi, bederatzi edo hamar urteko neska mutil askorek aita edo amaren betebeharrak egin behar izaten zituzten. Berauen anai-arrebak edukatzea egokitzen zitzaien beraiek edukaziorik eduki ez arren. Arazo franko zeuden honen oinarrian; Gurasoen Alkoholismoa, ihesa, malaria edo tuberkulosia bezalako gaixotasunak, lan eskasia, ezjakintasuna, aukera falta...

Bere pentsakizunak buruari astindu bat emanez uxatu nahian, Akeem Kholeren atzetik abiatu zen berriro. Pausua bizkortu ondoren segituan harrapatu zuen neska. Baina dagoeneko eta ia konturatu gabe, nahiko bide luzea egina zuen bere atzetik. Nora ote zihoan neska ? Egunero esne litro batzu saltzeko egin ohi ote zuen bide hura ? Sabelean azkure moduko bat sentitzen zuela Kholegana gerturatzen joan zen poliki-poliki. Bost metroratara urbildu zenean, Khole gelditu egin zen momentu batetik bestera, Akeem erabat ezustean harrapatuz. Mutila zer egin ez zekiela gelditu zen eta bera gelditzea ere arraroa izango zelakoan aurrera egin nahi izan zuen disimulatu nahian. Neskak zeharka begiratu zion, bere begiei sua zeriela. Gero ontzia lurrean ezarri eta nekatu keinu bat egin zuen.

-Zer arraio nahi duzu ???- bota zion hotz.

-Zer ?- Akeemek gelditu eta tonto itxura eginez.

-Zergatik ari zara niri jarraitzen ???- Khole ez zegoen denbora galtzeko prest.

-Jarraitzen ??? Aizu, ni paseatzen...- Baina Akeemek gelditu egin behar izan zuen Kholek eskua altxatu baizion isiltzeko aginduz.

-Gauza bat esango dizut Akeem. Ia ez dut lorik egin, nekatuta nago, lan asko dut eta ez dut zure gezurrak entzuteko batere gogorik. Ulertu duzu ezta?

Eta hau esateaz bat neskak ontzia hartu, astiro buru gainean jarri eta bere bideari jarraitu zion lehen baino tente eta arroago. Akeem berriz ahoa bete hortz geratu zen, mugitzeko ere apenas indarrik eduki ez balu bezala. Nola arraio lortu zuen neskak atzetik jarraika zetorrela igartzea ? Nola zuen horrelako segurtasuna ? Azken finean jarraitzen zion lehen aldia zen. Hala ere, eta bere etxerako bideari ekiteaz batera, Akeem gauza batez konturatu zen harrituta. Akeem deitu zion. Kholek bazekien bera nola deitzen zen. Eta beste gauza batetaz ere ohartu zen, ia sinestu ezinik, poza eta harridura biak batera ari berean batzen zitzaizkiola, Khole gustatzen zitzaion. Izugarri gustatzen zitzaion.