2. Kapitulua

Malanjeko herrixka gero eta gertuago ikusten zuen Akeemek zeruaren urdin argia laranja gorrixka bihurtzen zen bitartean. Bere jaioterrira iristen ari zen gauero bezala hamabi orduko lan gogorra egin ondoren. Eskuak garitxus josiak zituen eta gerrian milaka ziztada sentitzen zituen; ehundak heltxok batera pikatu izan baliote bezala. Baina okerrena ez zen hori; okerrena egarria zen. Izan ere, egun hartan ez zioten eman beharreko ur kopurua banatu lan orduaren amaieran. Bere lur saileko arduradunari arrazoia eskatu zionean honek mikatz erantzun zion:

-Joaok esan zidak hiri urik ez emateko.- bota zion aurpegira begiratu gabe.

-Zergatik ordea ??? -Akeemek harriduraz.

-Horrela ikasiko omen duk zer den errespetua.

Gauzak horrela urik eran gabe egin behar izan zituen Akeemek etxera bidean zeuden sei kilometroak oinez, egarriz eta amorruz. Horrela iritsi zen Malanjera baina bere herrixka ikusteaz batera aldartea aldatu zitzaion berehala. Gogo biziz saiatzen zen Akeem bere laneko arazoak etxera ez eramaten, bere etxean nahikoa lan eta buruhauste zegoelako bestela ere. Gainera, eta hau Akeemek ondo zekien, herrixkako gizon asko eta askok beraien arazoek gain eginda bukatzen zuten eta honek ondorio latzak izaten zituen familiarengan. Bortxaketak, alkoholismoa, jipoiak, hilketak... denetik ikus zitekeen Malanjen. Herrixka nahiz eta txikia izan hazten ari zen etengabe eta horrela jarraitu ezkero herrixka baino hiriburuaren itxura emango zuen urte gutxiren buruan. Hiru zatitan banatuta agertzen zen: Alde batean XVIII eta XIX. mendeetan Portugaldarrek eraikitako etxe handi eta kolonialak zeuden; bere terraza ikaragarri eta kolore laranja, urdin, hori, berde edo gorrixkaz apaindurik. Kaleak ondo apainduak agertzen ziren eta ez zen zuhaitz edo zelai eremurik falta. Hala ere, hau herrixkaren zati txikienari zegokion eta etxe hauen kopurua ez zen hogitabostera iristen.