Maria Luisa aurkeztuko dizuet

Brasilen, kapitainaren ondoan, mareatzeko beldurrez. 

Lehengoan gizon batek kalean ikusi zuen Kontxu, eta zera bota zion: ┤Zuk semeari utziozu bakean etxetik joaten. Horrelako seme jatorra tokatu eta kontzientzia txarra sortarazten ari zara ama bezala┤. Eta lasai geratu zen.

Eta beste batek duela zenbait denbora: ┤Aizu, Maria Luisa hil egiten al da?┤ Eta Kontxuk: ┤Nork esan du hori?┤. Zabalduta zegoen nonbait. Kontxuk: ┤Nik kontratua ekainera arte daukat eta ez naiz hilko┤. Gizona berehala joan zen etxera emazteari esatera, lehengo astetik izugarrizko depresioak jota baitzegoen.

Duela gutxi gutun bat jaso du Miramonen. Gutun asko iristen dira bertara, batzuetan Maria Luisa jarrita, bestetan Kontxu. Hau zioen gutun horrek: ┤Ni soltera naiz, eta eskerrak emateko idazten dizut, zeren nire familiak ni erotzat hartzen ninduen, zeren zuk loreekin hitz egiten duzun bezalaxe nik ere beti hitz egin izan diet nire landareei, eta etxekoek ni erotzat hartzen ninduten, baina orain beste era batera begiratzen didate┤.

Herriren bateko jaietan eta askotan etortzen zaizkio mutil gazteak, esanez: ┤Segi segi holaxe, zu bezalako emakumeak behar ditugu Euskal Herrian┤. Eta Kontxuk igual erantzuten die: ┤Zuek ere ikusiko duzue ni bezalako bat arrimatzen zaizuenean eta etxean lotuta jartzen zaituztenean┤.

Kalean emakume batek geratu zuen, begiak zabal-zabal eginda: ┤Aiba, cˇmo te pareces a Maria Luisa┤.

Beste etxekoandre batek esan zion: ┤Zuk lortu duzu orain arte gurean inork lortu ez duena, 9┤etan denok elkarrekin afaltzea Goenkale ikusiz┤.

Tikal-en, Mexikon, gidari turistiko batek berebiziko sustoa eman zion. Han zihoazen taldean, eta gidariak bat-batean, oihuka: ┤Conmigo viene una actriz, ┐Quien es?┤. Izan ere, Gasteizko batek ezagutu egin zuen Kontxu eta gidariari esan zion.

Iaz telefono dei bat izan zuen:

-Bai, esan?

-Arratsaldeon, Maria Luisa. Beno, nik Maria Luisa deituko dizut, zure benetako izena ez dut eta gogoan. Begira, barkatu molestatzea, zuk ni ez nauzu ezagutzen baina nik zu asko. Ni Joxepa naiz, Mendaroko Jubilatu Etxetik deitzen dizut.

Gu egunero kontu-kontari andre koadrila bat biltzen gara, eta gaur eztabaida bero bat izan dugu, eta kontua argitzeko onena zeuri zuzenean galdetzea izango dela pentsatu dugu. Aizu, Arralde non dago? Badakigu Bizkaian dagoela, mapan begira ere ibili gara, baina ez dugu aurkitzen.

-Lasai Joxepa, honezkero berrogei aldiz galdetu didate gauza bera. Arralde ez da existitzen. Ipuin hutsa da, gezurretazko herri bat.

-Bai zera! Zu bai ari zarela gezurretan! Eta botika hori? Eta Boga-Boga? Eta Hortentsiren kioskoa?

-Begira, Joxepa, Boga-Bogako zutabeak kartoizkoak dira. Botika egur-txapa pintatua da, eta kioskoa, berriz, leiho zahar bat da, pareta batekin. Baina hau entzun ondo, Joxepa: Arralden benetako gauza bakarrak txakolina eta txakolindegia dira, besterik ez.

-Ene ba. Eta apaiza? Apaiza ere gezurretazkoa al da?

-Ai, Joxepa, nik esango banizu Don Luis nolakoa den! Hobe izango dut isiltzea.

Istorio hau, zertxobait apainduta, Txakolinaren tenporada hasierako pregoian irakurri zuen Kontxuk. Baina gertaera ez zen gezurra. Mila horrelako izan ditu Kontxuk urteotan.

Kontxu Maria Luisarekin bizi da, estu-estu biak elkarrekin. Eta jendeak nahastu egiten ditu. Goenkalen hastea planteatu ziotenean lanik gabe zegoen orduan ere. Antzerki obra baterako kastingean ez zuten hartu, eta beste ezer ez zeukalako, gogo handirik gabe, Goenkalen hasi zen. Lehen bileretan, lehenengo gidoiak hartu zituenean eskutan, esan zuen: ┤Lasai lagunok, ze Gabonetako denok etxean gara, honek ez du resultatuko, honek ez dauka ez hanka eta ez buru, honek ez dauka irauteko batere itxurarik┤. Gabonetarako berriro lan bila hasi beharko zuela pentsatu zuen.

.1994. urtea zen.

.2003. urtean ere oraindik Maria Luisaren haserrealdiak, egosgorkeriak eta gora-beherak ikustekotan gara.

Kontxuk etorkizunari tankera emateko gehiegi ez ote duen balio iruditzen zait.