Hauxe nahi nuen nik!

Hemen 16 urte dauzka Kontxuk. 

Antzertik aurrera egin zuen, eta Kontxu bere lekua aurkitzen ari zela sentitzen hasi zen. Handik bizi zitekeela baieztatzea baino, garrantzitsuagoa izan zen gustura sentitzea. Barneko pozak diruak ematen ez duen betetasun bat sortzen baitu.

┤Ni Azpeitin egon nintzenean, banekien gehiago egin nezakeela, eta Antzertin aurrera gindoazen bezala, pentsatzen nuen, ea hauxe den nire lekua. Baina, segurua mundu honetan ez dago ezer, eta lanarekin ez geneukan segurtasunik. Han sentsazio berriak sentitzen hasi nintzen. Txaloak aspalditik ezagutzen nituen, batzuetan fuertetxo, bestetan moteltxo, txaloak egiten zizkidaten, baina hau diferentea zen. Nik beste era batera egiten nuen lana orain, asmatu izango dut, esaten nuen neurekiko┤.

Prestatu zituzten antzerki obrekin kritika onak jasotzen zituzten, nahiz eta jende gutxi joan obrak ikustera. Obra batek noiz funtziona dezakeen eta noiz ez antzematen ere ikasi zuen. ┤Mundillo honetan gezur asko ibiltzen da. Estreno baten ondoren jende guztia zoriontzera dator, baina urteekin ikusi dut hori ez dela horrela, zuk badakizu hirugarrengo emanaldian obra hori gustatuko den edo ez, jendea etorriko den edo ez, zoriontze hura benetakoa zen edo ez. Obra bat apustu bat da. Gauza askok batera elkar lotu behar dute, eta hori ez dago zure gain bakarrik. Askotan gertatu zaigu, kasting zoragarria egin, nahiko denbora eduki prestatzeko, musikorik onena ekarri, zuzendari ona eduki, gidoia, baina zerbaitek huts egitea, ez funtzionatzea obrak. Zer pasatzen da? Hor misterio bat dago. Gauza bakoitzak bere momentua dauka, eta momentu horretan osagai askok ikutu behar dute elkar┤.

Antzerki obra bat prestatzea nolakoa den esplikatuko digu segidan Kontxuk, barru-barrutik, berak ezagutu izan duen bezala. ┤Autorea aztertu behar da lehenengo, zer esan nahi duen, nolako pertsonajea nahiko zuen. Bestea da zuzendariak egiten duen aukera, igual ez du nahi autorea errespetatzerik. Gero zure mugimenduak prestatu behar dituzu, zure pertsonajearen marrazki bat. Horrek ondo enkajatu arte oso gaizki pasatzen dut, baina behin enkajatu duenean, lehen emanaldiak egin ditugunean, eta ikusten dudanean nola resultatzen duen, eta nola ez, hori gertatzen denean, orduan interesa galtzen hasten naiz. Grazia joaten hasten zait. Hori askotan eztabaidatu dut beste aktoreekin. Emanaldiak egiten jarraitzen duzu, noski, eta egun hartan dena ematen duzu. Baina lan horren zati interesgarri bat, prestatzearena, ja bukatua dago niretzat. Ikusleak ez du hori nabaritzen, ze nik betiko entusiasmoarekin, betiko zehaztasunarekin eta arreta guztiarekin egiten dut┤.

Kontxuk egin dituen antzerki obrarik nabarmenenak hauek dira: ┤Troiarrak┤, ┤Aspirina para dos┤, ┤Pipin┤, ┤Un tranvia llamado deseo┤... ┤Pipin┤ekin Madrilera joan zen aktuatzera, ┤Aspirina para dos┤ekin, berriz, Avilesen izan ziren, Galizian, Almerian. Esperientzia gogorra iruditu zitzaion.┤Horrela ateratzea niri astuna egin zitzaidan, tristea da, hoteletan lo egiten duzu, bakarrik sentitzen zara, lanerako ordua noiz etorriko egoten zara, lanean ari zaren denbora horixe izaten da ederrena, gero bukatuta ohera joaten zara, hurrengo egun guztia libre daukazu, harik eta emanaldiaren ordua ailegatu arte┤.

Egin dituen antzerkiei buruzko oroitzapen onak dauzka orohar. ┤Troiarrak tragedia bat zen, han testua landu behar zen, esaldien esanahi sakonak ulertu, antzerkiaren oinarriak hor daude, antzerkia nola egin behar den ikasteko aproposa da. Aspirina para dos komedia zen, eta oso polita. Pipin musikala zen, kanpoko autoreak ziren denak, baina niri lan guztiek balio izan didate ni osatzeko. Tragedia egin nuen eta gustatu egin zitzadian; komedia egin nuen eta baita ere gustatu egin zitzaidan┤.

Obra askotan Mikel Garmendiarekin egin du topo Kontxuk. Adin berekoak izanik, zuzendariak bikoteka jartzen zituen askotan. ┤Baina Mikelek nik baino lan gehiago egin du antzerkian, eta zinean ere bai┤.

Hona airean zerbait esan nahian bezala geratzen diren esaldi horietako bat. Mikeli, eta beste inori ezer kendu gabe, Kontxuk gogoan du Jose Pedro Carrion, Antzertiko irakasle batek esan ziona: ┤El caso es que las mujeres son mejores actores que los hombres. ┐Por quÚ serß?┤. Kontxu saiatu da erantzun bat aurkitzen kontu zahar horri: ┤Emakumeak gehiago gara, eta pertsonaje gutxiago dauzkagu. Gizonek, hainbeste lanik gabe errazago lortzen dute paper bat. Obra batean lau gizon eta bi emakume badira, bi leku horiek lortzea zailagoa da, orduan gehiago demostratu behar duzu, lana hobeto egin behar duzu. Emakumeak gure pertsonajeak gehiago landuta ibiltzen garen errezeloa daukat. Izaeraz ere diferenteak gara, obserbadoreagoak gara, sufritu eta isiltzen ere gehiago dakigu┤.

Agian horregatik, eurak antzerki obra bat idazten hasi zirenean, bi gizonezko eta bi emakumezko sartu zituzten pertsonaietan. Eta berdintasuna erabiliz, geroztik euskal antzerkigintzan parekorik lortu ez duen hito bat sortu zuten: ┤Ama Begira Zazu┤.