Eskola eta bizitza

"Gaztetan modeloak bezala posatzen genuen". 

Oraindik ere begiak pizten zaizkio Kontxuri Antzertiko urte haiek gogoratzean, aktorearen lanaz hitz egiterakoan emozionatu eta sutsuki mintzo den bezala. ┤Hau dek mundu apasionantea eta ederra┤, esaten zion bere buruari eskolatik etxera bueltatzen zenean. Gazteen artean zebilen, gozo, eszenak prestatzen, binaka jartzen zituzten eta aste osoa zeukaten Henrik Ibsen idazle norvegiarraren obra bateko zati bat prestatzeko, edo Tennessee Williamsena, edo egile errusiarren batena. Eurak egiten zuten atrezzoa, eszenaratzea, dena, eta hori irakasleari erakusten zioten, eta honek beharbada esango zien, ┤íHuy, eso estß muy verde, no tienes ni la mitad del personaje!┤, eta segi lanean.

┤Ez zen Azpeitin zuzendari batek esaten zizula, bueno, zu orain joan hemendik hara eta halako esan... Nik askotan zergatik egin behar nuen hori galdetzen nuen, zeren bizitzan egiten ditugun gauza guztiek justifikazio bat daukate, helburu bat. Gu beti zeozerren nahian gabiltz, pertsona bezala, eta pertsonaje bat egiterakoan motibazio hori erakutsi behar da, pertsonaje horrek dauzkan arrazoiak gauzak egiteko. Hori garbi daukazunean, gero berak erakusten dizu nola jokatu behar duzun. Sinplea da, baina era berean zaila da┤*.

Horra aktorearen zazpigarren oinarria: Eskola eta bizitza nahastea. Teknika eta esperientzia. ┤Antzertik erakutsi zidan nire barruan zeuden sentimenduak bilatzen, eta horiek dauzkat nik blist, segituan agertzen direla. Nik pertsonaje bat egiterakoan badakit zein ate ireki behar ditudan pertsonaje horretara iristeko. Bizitzan gauza dexente pasa zaizkit. Barretik negarrera segituan pasatzen naiz, zergatik? Ba bizitzak susto asko eman dizkidalako. Zuk buru ona badaukazu sentimendu horiek guztiak gorde egiten dituzu, eta gero, denborarekin, herramienta bihurtzen dira, badakizu horiek nola erabili. Bizitzak eman dizkizun herramientak dira, eta gero eskolan ikasten duzu horiek erabiltzen┤.

Kontxu gisa honetan hizketan hasten denan, inspiratuta dagoenean, ez da geratzen. Nik ere ez diot hitz jario ederra eten nahi. ┤Aktorea bera konplikatua da. Ni, boladatan, oso bakarrik sentitu izan naiz. Aktorea beti bakarrik dago. Niri askotan gertatu zait, jendez inguratuta zaude baina inorekin ez daukazu konfiantzarik. Ni arraroa ote naizen pentsatzen dut. Baina ez, beste aktore bat irekitzen zaizunean ere antzeko gauzak ikusten dituzu. Aktore bat larrutsik jartzeko ez du ezer behar askotan. Nik, beti, neure burua kaja huts bat bezala imajinatu izan dut. Aktoreak kaja huts bat izan behar du. Orduan zuzendari bat etortzen bada proiektu batekin, nik kaja irekiko dut eta hark sartuko du nire barruan berak nahi duena. Nik nahi dut ikustea nire aurrean nirekin zer egin nahi duen argi daukan norbait, eta saiatuko naiz ailegatzen horretara, eta ezin badut, neure proposamenak egingo dizkiot, eta azkenean iritsiko naiz tipo horrek nahi duena ematera┤.

Gauza ederragorik ez omen dago, dio Kontxuk: Zurekin zer egin nahi duen garbi daukan zuzendari batekin lana egitea baino.